Irakurketa erraza ikusi
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen balio osoa eta balio erantsia aztertzea eta indartzea helburu duen proiektu baten hirugarren fasea abiarazi da.
Erakunde sozialen datu kualitatiboak eta kuantitatiboak bilduko dira fase horretan.
Proiektua aurkezteko, Sareen Sareak online jardunaldi bat antolatu du apirilaren 30erako. Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da formulario honetan, epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.
Ekitaldia Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuordeak eta Borja Doval Sareen Sareako presidenteak irekiko dute.
Sareen Sareak proiektu honen hirugarren fasea abiarazi du. Fase horrek, bat datozen balio eta xedeen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren balio osoa eta balio erantsia aztertu eta indartuko du.
Gehiago irakurri...Irakurketa erraza ikusi
Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek proiektu sozialetarako etxebizitzak eta lokalak eskatu ahal izateko prozedura jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak.
Eskabideak Etxebizitza Sailburuordetzara igorri behar dira eta, horrekin batera, eskatutako etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak, proiektuaren memoria eta elkartearen estatutuak aurkeztu behar dira.
Etxebizitzak eta lokalak 5 urterako lagatuko dira eta beste 5 urteko luzapen bakarra egin ahal izango da.
Sareen Sareak galdetegi labur bat egin zuen 2020an, erakunde sozialen etxebizitzen eta/edo lokalen beharrak identifikatzeko. Emaitzak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzara bidali ziren, eta sailburuordetza horrek prozedura hau prestatu du orain.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek proiektu sozialetarako azpiegiturak eskatu ahal izateko prozedura eta baldintzak aurkeztu ditu.

Besteak beste, pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko eta haien parte-hartze soziala bultzatzeko lan egingo duen talde iraunkorra da.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak eta Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimenetan parte hartuko dute. Horien artean, EuskoFederpen elkartearen zuzendaritzapean, adinekoen gizarte-zentroen eraldaketa-prozesuari laguntzeko.
EuskoFederpen eta Lares Euskadi sareekin batera, Helduak Adi, Nagusilan eta SECOT elkarteek ere parte hartzen dute taldean.
Sareen Sarearen ustez, Euskadiko Adinekoen Batzordea sortzeak bultzada handia ematen dio adinekoek gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko egiten duten ekarpenari.
Batzordearen helburu nagusia adinekoei zuzendutako politikak orientatzea, diseinatzea, planifikatzea, jarraitzea eta/edo ebaluatzea da, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren artean ekimen bateratuak edo lankidetzakoak bultzatzea ere.

Beatriz Artolazabal sailburuak Covid funtsaren eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen balantzea egin du.
13.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute Inor atzean utzi gabe Covid funtsa eta beste 63.000k Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak administrazio publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du.
Gizarteratzearen eta oinarrizko eskubideen gauzatze efektiboaren aldeko erantzun eraginkorrak bilatzen jarraitzea garrantzitsua dela gogoratu du Sareen Sareak.
Eusko Jaurlaritzak Covid-19ren eragin sozialari aurre egiteko laguntzen eta programen balantzea egin duen ekitaldian parte hartu du Sareen Sareak.

Sareen Sareak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dituen proposamenak euskal gazteen autonomia eta emantzipazioa erraztera bideratuta daude..
Legearekin batera baliabide ekonomikoak izatea eta gazte guztien arteko aukera-berdintasuna bermatzea eskatu dugu.
Era berean, arauaren testua errazago ulertzeko irisgarritasun kognitiboa kontuan hartzeko eskatu du elkarteak.
Legeak gazte guztiak aniztasun osoan integratzea espero du Sareen Sareak.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak etorkizuneko arauaren proiektuarekiko duen jarrera azaldu dio Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeari.

Covid-19ren pandemiak ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko handiak eragin ditu gizarte osoan, bereziki pertsona zaurgarrienengan.
Ondorio horiek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek ere pairatzen dituzte.
Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren aldeko adierazpena bat argitaratu dugu, pandemiaren eraginaren aurrean.
Zure sinadurarekin lagundu gaitzakezu, Covid-19ren krisiari aurre egiteko proposamenen dokumentu bat.
Lagun iezaguzu gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei babesa emateko manifestua sinatuz.

Sareen Sarearen Zuzendaritza Batzordeak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sarearen II. Plan Estrategikoa onartu du.
Epealdi estrategiko berria 2020an hasi eta 2023an amaituko da..
Pertsonak erdigunean izango dituen gizarte kohesionatu justu eta solidario bat eraikitzea, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzea dira helburu nagusiak.
Plan estrategikoa esteka honetan kontsulta dezakezu.
Azken hilabeteetako lan-saioen ondoren, Sareen Sarearen Zuzendaritza Batzordeak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak biltzen dituen sarearen II. Plan Estrategikoa onartu du.
Gehiago irakurri...Ver Lectura fácil
Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Boluntarioek eta beren erakundeek egiten duten lana eskertzeko eguna da.
Boluntariotza funtsezko eragilea da gizarte-eraldaketan eta elkartasun antolatuan.
Sareen Sareak bideo berri bat egin du Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Esteka honetan klik eginez ikus dezakezu.
Sareen Sareak boluntarioek eraldaketa sozialerako aldaketa-eragile gisa duten funtsezko eginkizuna aldarrikatu du, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko boluntarioei eskainitako spot berri bat estreinatu du EITBn.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat erakundek gizarte-berrikuntzako proiektua diseinatzeko prozesu batean parte hartu dute.
Berrikuntza ezagutzan oinarritutako aldaketa da, balioa sortzen duena, kasu honetan, balio soziala.
Lehen jardunaldi honetan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko sailburuorde Lide Amilibia eta Kataluniako Fundació iSocialeko zuzendari Toni Codina izan dira hizlari.
Gaur hasi den prozesua datorren urteko abenduan amaituko da, Hirugarren Sektore Sozialean berrikuntza sustatzeko ekimenen pilotajearekin.
Innobasquek, Sareen Sareak eta Eusko Jaurlaritzak tailer parte-hartzaileak antolatu dituzte, Euskadin berrikuntza soziala sustatzeko ekimenak ezagutu eta diseinatzeko helburuarekin.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak berreraikuntza soziala bermatzeko proposamenak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu du, inor atzean gera ez dadin.
Sareen Sareak Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen ordezkariei bidali die dokumentua.
Erakunde sozialak indartuko dituzten neurriak eta garapen sozial eta iraunkor bidezkoagoa sustatzeko politikak eskatzen ditugu.
"Pandemiaren aurkako txerto soziala gara" lelopean, Sareen Sareak sentsibilizazio-kanpaina bat abiaraziko du, krisialdian Hirugarren Sektore Sozialak duen garrantzia aldarrikatzeko.
Sareen Sareak proposamen estrategikoak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu du, Covid-19ren krisiak Euskadiko erakunde sozialetan sortutako ondorioei aurre egiteko helburuarekin.

Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berritzea onartu du.
Borja Dovalek Pablo González ordezkatuko du erakundearen presidente gisa eta Soraia Chacón izango da presidenteorde berria.
Zuzendaritza Batzorde berriak aurreko taldeak egindako lanari jarraipena emango dio, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala kohesionatzeko eta indartzeko lanean jarraituko du..
Sareen Sareko kide guztiek esker ona eta aitorpena adierazi dizkiote Pablo González orain arteko presidenteari, erakundean egindako ibilbide osoan egindako lanagatik.
Borja Dovalek Pablo Gonzálezen lekukoa hartu du erakundearen presidente gisa.
Gehiago irakurri...Irakurketa erraza
Sareen Sarearen Batzar Nagusiak Euskal Gorrak-en sarrera onartu du urriaren 21ean.
Erakunde horrek EAEko pertsona gorren elkarteak ordezkatzen ditu. Haren lana da lurralde osoko gorrei gutxieneko zerbitzu-maila bat bermatzea..
Azken erakunde horren sarrerarekin, dagoeneko 16 dira Sareen Sarean bildutako Euskadiko sareak.
Euskal Gorrak-en sarrerak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartu eta handitu egin du.
Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak elkarteko presidentea Euskadiko pertsona gorren erakundeak ordezkatuko ditu Sareen Sarean.
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa, Euskal Gorrak, bazkide berri gisa sartu da Sareen Sarearen azken Batzar Nagusian.

Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da.
Euskal gizartea solidarioa da eta hainbat kolektibotatik mobilizatzen dira desberdintasunaren aurka borrokatzeko.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek pobrezia-egoeran dauden pertsonak ahalduntzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dugu.
EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Bideoa ikusi.
Urriaren 17a Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta iragarki berri bat estreinatu dugu EITBn, Euskadiko hirugarren sektore sozialak desberdinkerien aurka egiten duen lana aldarrikatzeko.

Urriaren 1ean Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure nagusiek gizarteari ematen dizkioten balioak eta esperientzia aldarrikatzen ditugu.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek kolektibo horren beharrak asetzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dugu.
EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pertsona Nagsuien Nazioarteko Egunaren harira. Bideoa ikusi.
2020ko urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Sareen Sarean zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta gure nagusiek gizarteari ematen dizkioten balioak eta esperientzia aldarrikatzen ditugu.
Gehiago irakurri...
Irakurketa erraza ikusi
Babeslekua behar duten pertsona guztientzako etxea izango den gizarte bat sortzen dauden erakundeen lana aldarrikatu nahi du Sareen Sareak.
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta iragarki bat egin dugu EITBn.
2019an 4.826 pertsonek egin zuten asilo-eskaera Euskadin. Estatuan, oro har, 60.198 eskaera izan ziren, baina %5ek bakarrik izan zuten aldeko ebazpena (3.156 eskaera).
Munduko osasun krisiaren aurrean, gizarte erakundeek premiazko erregularizazio neurriak eskatu dituzte atzerritarren eskubideak bermatzeko.
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta babeslekua behar duten pertsona guztientzako etxea izango den gizarte bat sortzen dauden erakundeen lana aldarrikatu nahi du Sareen Sareak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko hauteskundeetarako proposamenen dekalogo bat egin dugu.
Alderdi politiko nagusietako lehendakarigaiei bidali diegu dekalogo hori.
Proposamenak gizarte-politikak indartzera bideratuta daude, inor atzean gera ez dadin.
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako legebiltzar eta gobernu baten aldeko apustua egiten du Sareen Sareak, haren helburu nagusia gizarteratzeko eta gizarte-kohesiorako mailak handitzea izanik.
Gizarteratze-mailak igotzeko eta gizarte-politikak indartzeko proposamenen dekalogo bat egin dugu, inor atzean gera ez dadin..
Gehiago irakurri...Ver Lectura fácil
Euskadiko alderdi politiko nagusietako hautagaiek eztabaida digitalean parte hartuko dute, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Sareen Sareak, Osoigok eta Hegoa Institutuak antolatuta.
Eztabaida ekainaren 24an izango da eta Youtubetik zuzenean jarraitu ahal izango da.
Ekainaren 17ra arte bidali ditzakezu zure galderak Osoigo plataformaren bidez.
Hautagaiek boto gehien jaso dituzten galderak erantzungo dituzte eztabaidan.
Lehendakarigaiek eta euskal alderdi politiko nagusietako zerrendaburuek herritarren galderei erantzungo diete. Ekainaren 17ra arte bidal dezakezu zurea!

Dagoeneko kontsulta daiteke Covid-19k Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean izan duen eraginari buruzko azterlana.
Datorren ostiralean, ekainak 12, online topaketa bat egingo da txostena xehetasun gehiagorekin aurkezteko. Ekitaldian Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak eta Lucía Merinok (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia) parte hartuko dute.
Dagoeneko kontsulta daiteke Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak egindako azterlana, osasun-krisian erakunde sozialek izan duten egoera jasotzen duena.
Gehiago irakurri...Ikusi irakurketa erraza
Sareen Sareak EAPNrekin bat egin du #RentaMínimaSí kanpainan, bazterketaren eta pobreziaren aurkako politikak aldarrikatzeko.
Estatuko gutxieneko errentak pobrezia larria ezabatzea eta gizarteratzea ahalbidetuko duen tresna izan behar du.
Estatuan gutxieneko errenta bat ezartzearekin lotutako aurreiritziak desagerraraztea eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea da ekimenaren helburua.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunarekin bat eginez, Iñigo Urkullu lehendakariak Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartu du, eta bertan, Covid-19ren krisialdian gizarte-erakundeek bizi izan duten egoera aztertu dute.
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak egindako txostenaren datuak aurkeztu dira, hirugarren sektore sozialeko erakundeak errealitate berri horretara nola egokitu diren islatzen dutenak.
Erakunde gehienek beren zerbitzuak aldatu edo birbideratu behar izan dituzte osasun-krisian.
Pablo Gonzalezek, Sareen Sareako presidenteak, erantzun solidario bat egituratu behar dela azpimarratu du, lotura sozialei eustea bultzatuko duena.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunarekin bat eginez, Iñigo Urkullu lehendakariak Elkarrizketa Zibilerako Mahaian parte hartu du, eta bertan, 19-Covidaren krisialdian gizarte-erakundeek bizi izan zuten egoera aztertu dute.

Maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da, eta Sareen Sareak iritzi-artikulu hau argitaratzen du, boluntarioen eta profesionalen lana eskertuz.
Sareen Sareak gogoeta egin du Covid-19ak eremu sozial eta ekonomikoan izango duen eraginari buruz, bereziki pertsona kalteberenengan.
Erronka handi baten aurrean gaude, eta beharrezkoa da politika publikoak indartzea, pertsona zaurgarrienak babesteko.
Orain, inoiz baino gehiago, erantzun solidarioak behar ditugu. Elkartasunak ongizate kolektiboa sustatu behar du.
Pablo González Sareen Sareako presidentearen iritzi-artikulua, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren harira.

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da eta Sareen Sareak boluntarioei eta profesionalei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian.
#125MilaEsker lelopean, eskerrak emateko kate bat hasi da Facebooken eta Twitterren, besteei laguntzeagatik dena ematen duten pertsonak aipatuz.
Erronkaz gain, bideoak eta beste eduki batzuk partekatu dira pertsona horien lana ikusarazteko.
Albiste honetan #125MilaEsker kanpainako materialik garrantzitsuena bildu dugu, erraz kontsultatu ahal izateko.
#125MilaEsker kanpainaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu: erronka sare sozialetan, iritzi-artikulua, bideoak...

Maiatzaren 12a Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna da eta Sareen Sareak kanpaina bat abiarazi du boluntarioen eta profesionalen lana aldarrikatzeko.
#125MilaEsker lelopean, eskertze-kate bat hasi dugu Facebook eta Twitter sare sozialetan, besteak laguntzeko dena ematen dutenei omentzeko.
Pandemian, profesionalek eta boluntarioek aparteko ahalegina egin dute pertsona ahulenei laguntzeko.
Hirugarren sektore sozialeko erakundeek premiazko erantzunak eman nahi izan dizkiete zaurgarritasun handiena duten kolektiboen premiei.
#125MilaEsker lelopean, Sareen Sareak kanpaina bat hasi du sare sozialetan, milaka boluntario eta profesionalek egiten duten lana aldarrikatzeko.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak prentsaurreko batean aurkeztu du 10 milioi euroko funtsa, zeinak hamar bat programa zehatz dituen Covid-19ren krisiak gehien kaltetutako pertsonei arreta emateko.
Berrogeita hamar erakunde sozial inguru, 200 profesional eta mila boluntario, elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin pandemiak eragindako pobreziari erantzuteko.
Sareen Sareko koordinatzaileak eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako hainbat ordezkarik ere parte hartu dute prentsaurrekoan.
Sareen Sareak adierazi duenez, normaltasun berrira itzultzea gizarteratzeko aukera bat izateko aukera baten aurrean gaude.
Berrogeita hamar erakunde sozial inguru, 200 profesional eta mila boluntario, elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin pandemiak eragindako bazterketa eta pobrezia egoerei erantzuteko.

Lehendakariak lantegi Batuak-en SestaoBarri enplegu-zentro bereziaren instalazioak bisitatu ditu. Pablo Gonzalez Sareen Sareako presidentea ere bertan izan da.
Enplegu-zentro berezi hori 2019ko urrian inauguratu zen eta, orain, bere jardueraren zati bat egokitu du, larrialdi-taldeentzat (suhiltzaileak, babes zibila, desinfekzio- eta garbiketa-lanak, etab.) babes handiko maskarak ekoizteko.
Lehendakariak koronabirusak sortutako beharrizan berriei heltzeko “egokitzapen azkarra” nabarmendu du.
SestaoBarrin adimen edo gorputzeko desgaitasun bat duten ehun bat pertsona izaten dira lanean, hainbat sektoreko enpresentzat produktuak hornitzen.
Lehendakariak SestaoBarri enplegu-zentro bereziaren instalazioak bisitatu ditu. Bertan, beren jardueraren zati bat larrialdietako ekipoetarako babes handiko maskarak ekoizteko bihurtu dute. Pablo González Sareen Sareako presidenteak ere parte hartu du bisitaldian.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, Sareen Sareak eta Eusko Jaurlaritzak online galdetegi bat zabaldu dute, COVID-19ren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan duen eragina ezagutzeko.
Galdetegi erraza da, erakundeetan krisiaren eragina arintzeko ekintzak ahalbidetuko dituzten datuak biltzeko.
Galdetegia betetzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Lehen fasea da, alarma egoeran oinarritua. Informazioa biltzeko bigarren fase bat egingo dute, krisialditik ateratzen hasten garenean.
Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak eta Sareen Sareak galdetegi bat abiarazi dute Covid-19ko krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko.

Gobierno Vasco crea un fondo de 10 millones de euros para atender situaciones de exclusión y pobreza durante la crisis del coronavirus.
Sareen Sarea participa en un grupo de trabajo junto con la administración y otras entidades, para definir distintas líneas de actuación.
Las entidades pueden presentar proyectos, antes del 14 de abril, que deberán ser aplicables a los tres territorios de Euskadi.
El objetivo es ayudar a los colectivos más vulnerables frente a la crisis sanitaria.
COVID-19k sortutako osasun-larrialdiaren aurrean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari atxikitako lantalde bat sortu da. Osasun-krisiak bazterkeria, pobrezia eta kalteberatasun egoeretan dauden pertsonengan duen eragin sozial eta ekonomikoari aurre egiteko premiazko jarduera-ildoak identifikatzea da lantalde horren helburua.

Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusiak edota mendekoak laguntzeko ekimen bat jarri du martxan.
Sareen Sarea, Cáritas, Gurutz Gorria eta Boluntariotza agentziaken batera ekimen honetara gehitu da.
Laguntza behar izanez gero, edota laguntzeko prest bazaude deitu 945 222 222 telefonora.
Eusko Jaurlaritzak elkartasun-ekimen antolatuak sustatzeko plan bat egin du 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo administrazioak eragindako bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenen oinarrizko premiei erantzuteko, zeinak beren etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi baitira eta familiaren laguntzarik ez baitute.

Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak barometroaren datuak aurkeztu ditu.
Barometroak sektoreko datuak aztertzen ditu
Datuen arabera, geroz eta elkarte eta boluntario gehiago daude, eta hori oso berri ona da.
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak, “2019ko barometroa. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak” lana aurkeztu du. 3.900 erakunde baino gehiago biltzen dituen eta gizarte-eraldaketako bokazioa duen solidaritate antolatu baten adierazpena den sektore baten errealitateari buruzko diagnostikoa egiten da bertan..

Euskadiko hirugarren sektoreko sare guztiek emango diote azken agurra gaur Iñigo Vidaurrazaga adiskide, lagun eta Sareen Sareko presidenteordeari, gazte-gaztea zenetik eskaini baitzion bizitza, buru-belarri eskaini ere, sektore sozialari: haren konpromiso eta emate izugarriaren uzta diren lorratzak eta legatuak luzaroan iraungo dute gurekin..

EITB eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu dute.
Honen helburua da Hirugarren Sektore Soziala ezagutzera ematea
Hitzarmena Sareen Sarearen egoitza sinatu da.
Bi urtean behingo hitzarmena da, eta haren helburua da, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, sozietate zibil indartsuari eta parte-hartzaileari “ahotsa eman eta hura sustatzea”.

Larunbatean Migraziorako Euskal Itun Soziala aurkeztu zen.
Honen helburua gizarte pluralago bat lortzea da
Elkarte asko sinatu dute itun hau.
Sareen Sareak ere sinatu egin du.
Sinatzen dute elkarte guztiek saiatu behar dute jardunbide egokiak betetzen.
Azaroaren 30ean, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen.

Fiare Banku Etikoak eta Sareen Sareak hitzarmen bat sinatu dute, sareen sareko erakundeei banku-produktuak eta -zerbitzuak emateko.
Bi elkarteek balio berak dituzte, hala nola lankidetza, elkartasuna eta inklusioa..
Hitzarmen honen helburua da gizarteratzearen aldeko erakundeei finantzaketa lortzeko aukera ematea, banku tradizionalaz harago.
Hitzarmenak hainbat akordio jasotzen ditu, besteak beste, fakturen aurrerakinen eta diru-laguntzen ingurukoak, bai eta aseguruak ere.
Fiare Banku Etikoak enpresei, kooperatibei, elkarteei eta lan-sozietateei ematen dizkie zerbitzuak. Bere helburua gizartea eraldatzea da, ekonomia sozial eta solidarioa garatuz gardentasunaren, parte-hartzearen, demokraziaren eta kreditu-eskubidearen printzipioak jarraituz.
Fiare Banku Etikoak eta Sareen Sareak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Sareen Sareko erakundeei banku-produktuak eta -zerbitzuak emateko.

Sareen Sarea Eusko Legebiltzarrean izan da gaur DBE-aren erreformari buruzko iritzia erakusteko.
DBE-a Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta da, eta baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsona eta familientzat da.
DBE-koonurak ez direla soilik mugatzen familia hartzaileen gaineko onuretara, baizik eta gizarte osoa, pobreziarekin amaitzen laguntzen baitu.
Eusko Jaurlaritzak DBE-aren erreforma egin nahi du, eta Sareen Sareak ze aldaketekin ez dagoen ados esan du.
Saren Sarea-rentzat hauek dira puntu garrantzitsuenak: zenbatekoen kalkulua; erroldatze-denbora; hartzailearen gutxieneko adina eta elkarbizitzako gutxieneko unitatea.
Guzti honekin Sareen Sareak espero du adostasun politikoa lor dadila.
Sareen Sarea Eusko Legebiltzarrean izan da gaur Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legearen erreformari dagokionez bere iritzia erakusteko.

2020ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an, Gizarte Politikaren Espainiako Sarearen (REPS) VIII. Kongresua egingo da Bilbon.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatzen dute.
Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren eta Sareen Sarea elkarteak laguntzen dute.
Gizarte Politikaren Espainiako Sareak xede argi bat du herritarren ongizatea babestea.
kongresuaren xedea da esparru akademikoa, agente politikoak, lanbideen kolektiboak, administrazio publikoak, ikerketa-zentroak, hirugarren sektorea, berrikuntza-plataformak, gizarte-mugimenduak eta herritarrak oro har elkartzea.
2020ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an, Gizarte Politikaren Espainiako Sarearen (REPS) VIII. Kongresua egingo da Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolaturik, Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren eta Sareen Sarea elkartearen lankidetzarekin, eta Gizarte Politikak Aztertzeko Europar Sarearen (Espanet) baitan.

Sareen Sareak UPV/EHUko Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoarekin kolaboratuko du .
Sareen Sarearen iritziz, funtsezkoa da unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzea etorkizuneko profesionalak hezitzeko.
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea da graduondoaren antolatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren finantziazioa jaso du, baita SIIS eta SAREEN SAREAren lankidetza ere.
Graduondoari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/especializacion-universitaria-gestion-innovacion-servicios-sociales.
Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoaren lehen edizioa amaitu eta 2019-2020 ikasturterako bigarren edizioa aurkezteari lotuta, aurkezpen-jardunaldi tekniko bat egin dute Arabako campusean, aurreko astean Bilbon eta Donostian eginiko aurkezpenen ondoren.

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundea, Taulak, eta SAREEN SAREAk pertsonei arreta emateko eredu berriak garatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute. Arreta hori komunitarioagoa izango da eta pertsonetan oinarrituta egongo da.
Taula eta SAREEN SAREA pertsonan oinarrituta dagoen komunitateko arreta-eredu berrien garapena bultzatzera zuzenduta dauden ekimenak garatzen dituzte beren lurraldeetan.
SAREEN SAREAk eta Taulak hainbat hartu-eman izan dute azken hilabeteotan erakunde bakoitzak garatutako proiektuak bateratzeko asmoz.
Sinatutako akordioak honako hauek biltzen ditu: elkarlanean aritzea bakoitzak bere lurralde eremuan proiektuak bultzatzeko, informazioa partekatzea eta alderdi jakin batzuetan lankidetzan aritzeko oinarriak finkatzea: nazio mailan eta nazioartean jardunbide egokiak identifikatzea, arreta-eredu berriak zehaztea, proiektuak kudeatzea eta ezartzea eta finantzatzeko Europako funtsak eta baliabideak bilatzea.
Hitzarmena Taulak Euskadira egindako bisitan sinatu da.
Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen Taulako presidenteak, Francina Alsinak, eta SAREEN SAREko presidenteak, Pablo Gonzálezek, pertsonei arreta emateko eredu berriak garatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute. Arreta hori komunitarioagoa izango da eta pertsonetan oinarrituta egongo da.
Gehiago irakurri...Maiatzaren 13an, astelehena, Sareen Sarea erakundeak antolatutako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna. Ekimenak 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu izana oroitzen du. Lege horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialean lehena eta oraina markatu zuen.
Gehiago irakurri...Hilabete honetan, apirila, Sare Berri, gure boletin berria aurkezten dizuegu. Honen helburua da Sareen Sarean egiten dugun lana ezagutzera ematera eta baita Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko informazioa ematea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 19 proposamen egiten dizkie Euskadiko alderdi politikoei berdintasuna lortzeko.
Datozen foru- eta udal-hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai politikoak haien programak prestatzen ari dira. Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore sozialeko erakundeek eskatzen diegu lotura bat, konpromiso bat garatzea erakunde bakoitzak lan egiten duen komunitate bakoitzean dauden pertsonekin, familiekin, erakundeekin eta enpresekin. Herritarren ongizatearekin konprometituta egotea, batez ere, ahulenekin eta zaurgarrienekin.
Maiatzaren 26an udaletxeetan eta foru aldundietan gure ordezkariak hautatzeko aukera dugu, eta SAREEN SAREA erakundean, deialdi demokratiko hori aprobetxatu nahi dugu gure aldarrikapenak gizarteari eta hura ordezkatzeko prest daudenei modu eraldatzailean eta parte-hartzailean helarazteko.
SAREEN SAREAn pertsonen bizitza-kalitatea hobetzearen apustua egiten dugu. Helburu nagusia gizarteratzearen eta kohesio sozialaren kuotak igotzea eta eskubideen berdintasun eraginkorra lortzea da.
Politika sozial desberdinen garapena beharrezko baliabideekin eta estrategia eta helburu argiekin bermatzen duten tokiko erakundeak behar ditugu. Herritar guztien ongizatea dimentsio guztietan bermatzera zuzendutako jarduerak lehenetsiz eta pertsona, familia eta gure gizartean eta herrialde txirotuetan talde sozial jakin batzuk ongizate maila egokietatik baztertuta gera ez daitezen saiatuz.
Sareen Sareak proposamen hauek alderdi politiko guztiei bidali dizkie, eta, nahi izanez gero, pertsonalki azalpenak eman eta eztabaidatzeko prest dago.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Burdeosera joan dira Hirugarren Sektorearei buruz hitz egiteko.
Baita ere Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruz hitz egin dute.
Bileran, bi erakundeetako, Hirugarren Sektore Sozialeko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean,Gizarte Politiketako sailburuordea eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria bertaratu dira.
Baita ere Sareen Sarea-ko ordezkari batzuk egon dira.
Ekitaldi hau antolatzen den bigarrena da. Abenduan CESER-eko ordezkari batzuk Bilbora etorri ziren Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistema ezagutzeko asmoz.
Akitania Berriko Conseil Économique, Social et Environnemental Régional (CESER) delakoak eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) Hirugarren Sektore Sozialaren eta erakunde publikoen arteko elkarlan-eredua aztertu dute Burdeosen.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Akitaniako kideei harrera egin die eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ezagutarazteko.
Hala ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren oinarriak eta gizarte sektoreko erakundeen eta herri-administrazioen arteko gizarte zerbitzuen arloko euskal elkarlan-eredua ezagutarazi die.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko topaketa izan da.
Pablo Gonzalezek, Sareen Sarea eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren lehendakariak, Euskal Herri Administrazioen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko Elkarrizketa Zibilaren eredua aurkeztu du.

Sailburuordeak Akitaniako ordezkaritzari azaldu dio zein garrantzitsua den Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea abian jarri izana.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Legea ere aztertu dute.
Lege horrek Gizarte Zerbitzuen laguntza jasotzeko eskubide subjektiboa aldarrikatzen du.
Sareen Sareko lehendakariordeak eta koordinatzaileak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legetik eratorritako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapen Estrategia aurkeztu eta sektorearen analisia egin dute.
Ondoren, EAPN Euskadiko zuzendaritzako kideak eta EHLABEko koordinatzaileak diru-sarrerak bermatzeko ereduari buruzko gogoeta bideratu dute.
Akitania Berriko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Batzordearen zuzendariak, Elkarlana eta Europa Batzordearen presidente Annick Allardek eta gizarte eta osasunaren arloko beste zortzi ordezkarik osatu dute Akitania Berriko ordezkaritza.
Otsailean, aurreikusita dago euskal ordezkaritza bat Akitania Berrira bisitan joatea.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) eta Akitania Berriko CESER-en arteko alde biko elkarlan-harremanen barruan, euskal batzordeak Akitaniako kideei harrera egin die eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren oinarriak eta gizarte sektoreko erakundeen eta herri-administrazioen arteko gizarte zerbitzuen arloko euskal elkarlan-eredua ezagutarazi die.

Datorren abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategia (2019-2021) aurkeztuko du.
Aurkezpen hau Euskalduna Jauregian izango da.
Ekitaldi honetan Eusko Jaurlaritzako maila altuko ordezkariak zein Gobernantzaren eta Berrikuntza Sozialaren alorreko erreferentziazko hizlariak egongo dira.
Aukera emango digu biztanleen zahartzearekin loturiko egungo egoerak sortzen dizkigun erronka eta aukerei buruz hausnartzeko, gobernantza eredu kolaboratiboei dagokienez.
Jardunaldian Pablo Gonzalezek, Sareen Sareko presidentea, Eusko Jaurlaritza ireki eta kolaboratibo baterako testuingurua eta lanerako sinergia-ri buruzko elkarrizketan parte hartuko du.
Elkarrizketan parte hartuko dute ere, Natxo Arnaiz Bolunta-ren elkarte sustatzailea eta Euskal Boluntariotza Kontseiluko kidea eta Javier Bikandi, Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarekin batera.
Estrategia honek hurrengo egoerari erantzun eman nahi dio, Euskadiko persona nagusiak bizitza publikoan paper aktibo bat eskatzen ari dira.
Euskadin gizarte zibil zahartuta daukagu, pertsonen %21ak 65 urteetako muga gainditu du.
Etorkizunerako aurreikuzpenak diotenez, 15 urte barru %32a baino gehiago izango dira. Modu berean, 80 urtetik gorakoak, biztanleria guztiaren %10 izango dira.
Datorren abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Nagusiekiko gobernantzarako euskal estrategia (2019-2021) aurkeztuko du, eta hori aplikatzeko eredu praktikoa AGENDA NAGUSI, Euskalduna Jauregian.

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen arteko eztabaidarako organo gorena.
Mahai horrek atzo onartu zuen Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea.
Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.
Saioan izan ziren Mahaiako eta SAREEN SAREAko presidentea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Gizarte Politiketako sailburuordea, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Etxebizitza sailburuordea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari eta Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendari, sektore sozialeko sareetako ordezkariekin batera.
Aipatutako Estrategia horri jarraipena egiteko batzordea eratzea onartzeaz gain, jarraipena egin zioten laneko batzorde mistoen azken bi bilerei eta Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege berrituaren inguruko eztabaida ere egin zuten.
Gai horren izapidetzeak egiteko, gobernu-koalizioa osatzen duten bi alderdiek Legebiltzarrean akordioren bat lortu behar dute oposizioko talderen batekin.
Etxebizitza sailburuordeak Etxebizitzaren Gida Plana aurkeztu zuen.
Sektore sozialak eskatu zuen zabal dadila parte-hartzea Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoaren dekretua prestatzeko prozesuan, behin betiko zirriborroa amaitu baino lehen.
Euskadiko hiri nagusietako etxerik gabeko pertsonen azken zenbaketak dio igo egin dela kopurua aurreko urteetatik.
Datu hori ikusita, Jaurlaritza eta Hirugarren Sektore Soziala bat datoz, eta esan dute, ahaleginak egiten ari diren udalerriei lagundu egin behar zaiela.
Esan dute ere bai, baliabideak behar direla errealitate horri aurre egin eta aurten onartutako Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia datuek erakusten dizkiguten joeretara egokitzeko.
Emakumeei arreta berezia eskaini behar zaie, zaurgarritasun handiagoa baitute.
Jaurlaritzak jakinarazi zuen, abenduan, lehendakaria buru izango duen ekitaldi bat egiteko asmoa dutela, Immigrazioaren aldeko Itun Soziala aurkezteko eta haren aldeko atxikipenak bilatzeko.
Proposamen irekia da eta gizartean eta erakundeetan adostasun partekatua bilatzea du helburu, hala, beste herrialde batzuetatik pertsonak etortzeak eskatzen duen eraldatze sozialaren prozesuari ondo aurre egiteko.
Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariek ere jaso dute prozesu horretan parte hartzeko gonbidapena.
Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia (MDCE, gaztelaniaz) da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (TSSE, gaztelaniaz) sareen arteko eztabaidarako organo gorena eta Mahai horrek atzo onartu zuen TSSE Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea. Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.

Astialdi hezitzaileari buruzko nazioarteko I. kongresua urriaren 19 eta 20an burutuko da Barakaldon.
Kongresuaren leloa “inklusioan aurrera eginez” izango da.
ASTIALDI SAREAK, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Nazioarteko irismenarekin, elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da Kongresua.
Euskal Herriko astialdi hezitzailea sustatu eta sendotzean aurrera egiteko.
Kongresuan gizarte inklusiboagoa eraikitzeko erronkei buruz hitz egingo da astialdi hezitzailearen bitartez.
Kongresua Astialdiko elkarte eta zerbitzuei zuzenduta dago, ala ere, administrazio publikoei, hezkuntza zein gizarte zientzien arloko unibertsitateko irakasleria zein ikasleriari.
Hirugarren Sektoreko erakundeei, gizarte eta hezkuntza proiektuekin lotutako entitateei.
Zerbitzu sozio-hezitzaile eta kulturaleko enpresei eta herritarren ordezkariei zuzenduta dago.
Gizarte eta hezkuntza politiketan erantzukizuna duten alderdi politikoei.
Astialdi hezitzaileari buruzko nazioarteko I. kongresua urriaren 19 eta 20an burutuko da Barakaldon “inklusioan aurrera eginez” lelopean. ASTIALDI SAREAK, Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sareak, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta dago, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.

Ekonomia Sozialaren Foro Globala (GSEF) atzo amaitu zen Bilboko alkateak, eta GSEFko presidentekide berriak, zuzendutako ekitaldiarekin.
GSEF 2018ren antolaketak egunotan egindako lanaren inguruko oso balorazio positiboa egin du.
84 herrialdetako 1.700 pertsona baino gehiago eta mundu osoko gobernatzaileak, alkateak eta alkateordeak bildu ditu.
Errealitate bihurtu nahi duten ideia eta esperientzia onen benetako laborategia izan da.
Amaiera-ekitaldian, tokiko garapen inklusiboa eta jasangarria lortzeko sektore honek duen garrantziarekin lotuta Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Foro honen amaierako adierazpena irakurri zuten.
Bilbo Adierazpena izenekoak Ekonomia Sozialeko, tokiko eta eskualdeetako gobernuetako, sareetako eta beste erakunde laguntzaile batzuetako ordezkariek honako hauekiko duten konpromisoa jasotzen du:
- politika publikoak elkarrekin eraikitzen eta garatzen jarraitzea.
- lehentasuna ematea gizarte zibilaren ekarpena biltzea eta koordinatzea ahalbidetzen duten prozesu eta foroei laguntza emateari.
- jardunbide egokiak hedatzeko eredu ekonomiko honen inguruko ikerketa-lanak bultzatzea.
- kide diren estatuek NBEri ekonomia sozialaren eta solidarioaren inguruko ebazpena eska diezaioten defendatzea.
- lurraldeen arteko (hirikoak eta landatar eremukoak) loturak bultzatzen jarraitzea eta gobernu maila guztietako politiketan koherentzia handiagoa lortzeko lan egitea.
- finantza etikoak, alternatiboak eta solidarioak mobilizatzea, eta tokiko aurrezkiak ekonomia soziala eta ekonomia sozial solidarioa bultzatzera bideratzea.
- sustapeneko eta kontsumoko zirkuituetan gardentasun handiagoa lortzeko ingurumen arloko ekintzak hobetzea.
GSEFn parte hartu duten pertsonen desioa da 2020an Mexikon egingo den GSEF ekimenean Bilbon orain planteatutako erronka horietako batzuk bete eta errealitate bihurtu ahal izatea.
Amaiera-ekitaldian, gainera, foro globalaren hurrengo edizioetan beren espazioa izatea eskatu zuten gazteek. Erakundeak eskaera aintzat hartuko duela adierazi zuen.
Bestalde, GSEFko presidentekideak azken bi urteotan Tokiko Batzorde Antolatzailean (TBA) parte hartu duten erakunde publikoei eta ekonomia sozialeko sareei esker oneko plaka bat entregatu zien (irudiak ikus dezakegun moduan).
Erakunde horien artean daude hauek: SAREEN SAREA, Ehlabe, Gizatea, REAS Euskadi, Asle eta Konfekoop.
GSEF 2018k iraun duen bitartean, TBAn ez ezik, SAREEN SAREAk beste era batera ere parte hartu du: hitzaldi bat aurkeztu du, bi tailerretako moderatzaile-lanak egin ditu eta ekonomia sozialeko jardueren/enpresen adibide espezifikoak ikusteko aukera eskaintzen zuten ibilbide tematikoetako bat koordinatu du.
Zehatzago esanda, Koopera, Eragintza eta Etxegokiren (Fekoor) ekonomia sozialeko jarduerak ezagutzeko aukera eman du.
Hiru egunez lan handia egin ostean, Ekonomia Sozialaren Foro Globala (GSEF) atzo amaitu zen Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta GSEFko presidentekide berriak, Joung Youl Kim-ek, zuzendutako ekitaldiarekin.

Mundu osoan eta mendetan zehar, pertsonek elkarrekiko onuran eta elkartasunean oinarritutako harreman ekonomiko eta komertzialak garatu dituzte.
Bidezko Merkataritzak ideia horiek aplikatzen ditu nazioarteko merkataritzak gaur egungo mundu globalizatuan dituen erronketan.
Bidezko Merkataritzaren mugimendua pertsonek, erakundeek eta sareek osatzen dute;
horiek munduaren ikuspegia partekatzen dute, justizia, berdintasuna eta garapen jasangarria izan daitezen merkataritzako jardueren eta egituren gunea, eta hala, denek, lanaren bidez, bizi-estilo zintzoa eta duina izan eta giza potentziala osorik gara dezaten.
Gutuna World Fair Trade Organization eta Fairtrade International erakundeek, Bidezko Merkataritzaren mundu mailako sare handienek, egin dute, Bidezko Merkataritzaren mugimendurako erreferentzia komuneko dokumentu gisa.
Bidezko Merkataritzaren eragileei lagundu nahi die haien lana balio partekatuekin eta ikuspegi orokorrarekin nola lotzen den azaltzen, eta Bidezko Merkataritzarekin lan egiten duten beste batzuei balio eta ikuspegi horiek ezagutzen laguntzen die.
Bidezko Merkataritzaren oinarria produkzioko eta merkataritzako moduak dira; horien arabera, pertsonak eta planeta finantza-onuren aurretik jartzen dituzte.
Bidezko Merkataritzak, gainera, ekoizleak eta kontsumitzaileak lotzen ditu, horniketa-kateetan gardentasun handiagoa eskainita.
Mundu mailako merkataritzan justizia handiagoa posible dela erakutsita, Bidezko Merkataritzak herritarrak inplikatu nahi ditu merkataritzaren arauak berriz idazteko, ekoizle txikien, langileen eta kontsumitzaileen beharrak kontuan hartuta.
Bidezko Merkataritza ez da karitatea, merkataritzaren bidez aldaketarako eta garapenerako elkartea baizik.
Artisauei, nekazariei eta langileei erakunde demokratikoak sortzen lagunduta, Bidezko Merkataritzak ahalduntzea lortu nahi du norbere etorkizunari buruz kontrol gehiago hartzeko eta pertsonentzat eta planetarentzat justizian oinarritutako emaitza ziurtatzeko.
Hala, Bidezko Merkataritzak, Garapen Jasangarriaren helburuetako asko lortzen laguntzen du.
Mundu osoan eta mendetan zehar, pertsonek elkarrekiko onuran eta elkartasunean oinarritutako harreman ekonomiko eta komertzialak garatu dituzte. Bidezko Merkataritzak ideia horiek aplikatzen ditu nazioarteko merkataritzak gaur egungo mundu globalizatuan dituen erronketan.

Bilboko alkateak eta Global Social Economy Forum-eko Idazkari Nagusiak hurrengo GSEF BILBAO 2018 aurkeztu dute gaur
Hain zuzen ere, gizarteekonomiari buruzko nazioarteko fororik garrantzitsuena da, eta Bizkaiko hiriburuan antolatuko da urriaren 1etik 3ra.
GSEF (Global Social Economy Forum) foroaren aurreko edizioak Seul eta Montrealen egin dira, eta aurten izango da munduko foroa Europan egiten den lehenengo aldia.
Aurtengo edizioak honako izanburua du: “Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta jasangarrirako balioak eta lehiakortasuna”.
Gizarte-ekonomiako entitateek, erakundeetako ordezkariek eta alkateek parte hartuko dute GSEF BILBAO 2018 foroan.
Bertan, pertsonak ardatz dituen gizarte inklusibo eta parekide baterantz aurrera egiten jarraitzeko bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte.
Gizarte-ekonomiaren esparruko eta administrazio publikoko 1.200 profesional inguruk parte hartuko dute Kongresuen Euskalduna Jauregian antolatuko den nazioarteko foroan.
Horrela, hiri-eremuetan gizarte-ekonomia garatzeko eta tokiko gobernuen eta gizarteekonomiako eragileen arteko lankidetzarekin zerikusia duten arazoak eta aukerak partekatuko dituzte.
ALKATEEK ETA SEKTORE PUBLIKOKO, PRIBATUKO ZEIN HIRUGARREN SEKTOREKO ORDEZKARIEK PARTE HARTUKO DUTE GSEF BILBAO 2018N
GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan.
Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria eta Manuela Carmena, Madrilgo alkatea.
Honako hauek izango dira nazioarteko foroan gizarte-ekonomiako aditu gisa parte hartuko dutenak: Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe delakoko burua eta Rosa Lavin, Gizarte Ekonomiako Euskal Sareko burua.
Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea.
Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non landu egingo diren gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia.
GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.
Sareen Sareak Antolakuntza Batzordean parte hartzen du beste euskal gizarte ekonomiari buruzko sare batzuekin batera.
GIZARTE-EKONOMIAREN FORO GLOBALA
Global Social Economy Forum (GSEF) gizarte zibileko eragileak eta tokiko gobernuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometituta dagoena.
Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin sortu zen, kalitatezko enpleguaren sorrera, bidezko hazkundea, demokrazia parte-hartzailearen aurrerabidea eta garapen iraunkorra sustatzeko asmoz.
2015eko abenduan Bilbao sarean sartu zen ohorezko batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Laurence Kwark, Global Social Economy Forum-eko Idazkari Nagusiak hurrengo GSEF BILBAO 2018 aurkeztu dute gaur Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Hain zuzen ere, gizarteekonomiari buruzko nazioarteko fororik garrantzitsuena da, eta Bizkaiko hiriburuan antolatuko da urriaren 1etik 3ra.

Ekonomia Sozialaren Foro Globala 2018 ekitaldiko izen emateko epea irekita dago.
Europan izango da eta antolakuntzak Bilbo aukeratu du aurtengo egoitza izan dadin, urriaren 1, 2 eta 3an.
Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko taldeak elkartzen diren.
Gizarte-ekonomiaren erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez, Foroak honako xede hauek lortu nahi ditu: kalitatezko lanak sortzea, oinarrizko demokraziaren aurrerapena, bidezko hazkuntza eta garapen jasangarria.
Giza duintasuna eta ekologia jasangarria bezalako balioak GSEFk burutzen duen jarduera ororen funtsezko printzipioak izango dira.
Seul hiriak hasi zuen 2013. urtean, tokiko gizarte-ekonomiako kideekin elkarlanean.
Seulen egin zen berriz ere 2014. urteko edizioa; hura amaitutakoan GSEF erakundea sortu zen nazioarteko elkarte iraunkor gisa, zehazki, gizarte-ekonomia tokiko garapen ekonomikoaren faktore nagusitzat jotzen duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak bateratzen dituena.
2016. urtean, Montreal hiriak eta Chantier de l’Économie Sociale erakundeak batera antolatu zuten foroa Montrealen; hala, tokiko gobernuek eta gizarte-ekonomiaren eragileek hirien garapenerako egindako elkarlana izan zen erakusgarri.
Foroa bilera dinamiko eta parte-hartzaile bat izatea da asmoa, tokiko eta nazioarteko kideen laguntzarekin eraikitakoa.
Aukera paregabea da mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko.
Hauxe da foroaren gai nagusia: Gizarte-ekonomia eta hiriak: Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna.
ASLE, EHLABE, EUDEL, Gizatea, Konfekoop, REAS Euskadi eta Sareen Sareak Antolakuntza Batzordean parte hartzen dute.
Euskalduna Jauregian izango da 2018ko edizioa.
Foroko programa eta azken orduko informazio osoa esteka honen bidez www.gsef2018.org kontsulta daiteke.
Ekonomia Sozialaren Foro Globala GSEF2018 ekitaldiko izen emateko epea irekita dago. Europan izango da eta antolakuntzak Bilbo aukeratu du aurtengo egoitza izan dadin Urriaren 1, 2 eta 3an. Mundu osoko 1000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Gizarte Ekonomiari buruzko nazioarteko izen handiko ekitalde honetan.

Euskadiko ONCEren Asteari amaiera eman dio Europa Jauregian burutu den Euskadiko ONCEren Egunaren ekitaldi nagusiak.
Erakundearen 80. urteurrena ospatu duten gerturatu direnek.
Euskal Erkidegoko ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, haien senitartekoak eta ONCEko langileak “Bizitzaren Istorioa” izenburua duen ikuskizunera abiatu dira.
Ekitaldian merezimendua jaso dute erretiratu diren ONCEko langileek, eta pertsona afiliatuak protagonistak izan diren ekitaldiari amaiera eman dio Iñigo Urkullu Lehendakariak.
Ekitaldian hartu dute parte ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak;lurralde Presidenteak; Ilunioneko Kontseilari Ordezkariak eta ONCEko Kontseilari Orokorrak;
Hala ere, Gasteizko Alkateak; Arabako Diputatu Nagusiak; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuak; eta Segurtasun Sailburuak.
Sareen Sareko presidentea egon zen ONCEko ekitaldian.
Geroago bisitaldi gidatua egin zen Gasteizko Azokan, eta instalazioen tripak erakutsi zaizkien pertsona afiliatuei
Ostean itsu- itsuan kata txiki bat egin duten.
Anaikidetasun bazkaria Hotel Ciudad de Vitorian partekatu ostean Estibalizko Santutegira eta Erromanikoaren Interpretazio Zentrora txangoa ere egin dute.
Helburu anitzeko Astea
Euskadiko ONCEren Astearen egitaraua zabala izan da.
Besteak beste Arabako garraiobide publikoen arduradunak itsu- itsuan biadaiatu zuten “Garraio Tourrean”;
Toti Martinez de Lezea eta Marta Extramiana idazleek txango braille-literarioak eskeini zituzten hirian barrena;
Boulevard Gune Komertzialeko hainbat dendarik ONCEk eskeinitako formazioa jaso zuten pertsona itsuei arreta zuzena zein den jakiteko.
Mamian ere pertsona itsuek ogia egiten ikasi zuten; eta hiriko kaleetan barrena pertsona itsuen azalean jarri ziren hainbat hiritar ere itsu- itsuan batetik bestera ibiliaz.
Euskadiko ONCEren Asteak ONCEk egunero egiten duen lanaren berri eman nahi izan du, bertan dihardutenen gaitasunak agerian utziaz;
Hiritarrei ere aukera eman nahi izan zaie pertsona itsuen azalean jarriaz eta horrela haiek sentitzen dutena hobeto ulertzeko.
Euskadiko ONCEren Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren babesa jaso du.
Euskadiko ONCEren Asteari amaiera eman dio Gasteizko Europa Jauregian burutu den Euskadiko ONCEren Egunaren ekitaldi nagusiak, non Erakundearen 80. urteurrena ospatu duten gerturatu direnek.

Bilbon izan da ekainaren 11 eta 13 artean Europako tokiko eta eskualdeko gobernuen elkarteak (CMRE) antolatutako Konferentzia.
Konferentzia hau berdintasunari, aniztasunari eta bazterketari buruzkoa izan da.
Elkarteak Europako 40 herrialdetako 60 elkarteren bidez federatutako 130.000 udalerri, hiri eta eskualde baino gehiago biltzen ditu, eta horien artean dago Euskal Udalerrien Elkartea (EUDEL).
Konferentziaren helburua esperientziak ezagutzea eta trukatzea da.
Berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarteratzearen sektoreetan lan egiten duten tokiko gobernuetako langile eta ordezkari hautetsiek, adituek, gizarte zibileko erakundeetako eta nazioarteko sareetako ordezkariek hartu dute parte.
Sareen Sareko presidenteak, Pablo Gonzálezek, Holandako Tilburg hiriko eta Osloko udal-ordezkariekin saioa partekatu du gaur.
Honako gai honekin: Tokiko aliantzak lan-merkatuan inklusio handiagoa izateko.
Gonzálezek balioa eman dio esku-hartze sozialaren eremuan sektore publikoaren eta ekimen sozialaren arteko nahitaezko lankidetzari.
Sareen Sareko presidenteak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko, gizarteratze-enpresen eta enplegu-zentro berezien datuak eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko bosgarren txosteneko datuak azaldu ditu.
Norvegiako hiriburuko ordezkariak, bere hitzaldian, udalaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetza aipatu du errefuxiatuen finkapenerako, hezkuntzarako eta enplegurako.
Aldiz, Holandakoak, berrikuntza soziala aipatu du aldaketa sozialen aurrean erabili beharreko tresna den heinean.
Bilbon izan da ekainaren 11 eta 13 artean Europako tokiko eta eskualdeko gobernuen elkarteak (CMRE) antolatutako Berdintasunari, aniztasunari eta bazterketari buruzko Konferentzia.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Beatriz Artolazabal, Gizarte Politiketako sailburuordea, Lide Amilibia, eta Gizarte Zerbitzuen zuzendariarekin batera, Emilio Sola, Sareen Sareko egoitza bisitatu du.
Pablo González Sareen Sareko presidenteak eta Iñigo Vidaurrazaga presidenteordeak sailburuaren bisita aprobetxatu dute Euskadiko hirugarren sektore sozialak euskal administrazioarekin eta Elkarrizketa Zibileko Mahaiarekin lotuta mahai gainean dituen gaiei buruzko ikuspegiak trukatzeko.

Maiatzaren 29an, asteartea, Euskadiko OGPren Foro Erregularra eratu da, 2018-2020rako gobernu irekiaren ekintza-plana sortzeko prozesurako.
Bileran proiektuaren sustatzaile diren zortzi erakunde eta entitateetako ordezkariak izan dira (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak, bai eta Innobasque eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz eginiko autohautaketa prozesuaren ondoriozko herritarren 7 ordezkariak: Mestiza elkartea, Bilboko Emakume Kontseilua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Sareen Sarea, Gasteiz udalerriko Kontseilak, Osoigo plataforma eta Alberto Ortiz de Zárate gobernu irekiaren eremuko profesional gisa. Ezin izan da bertaratu, baina Foro Erregularreko partaide izango da, EUDEL, gainerako udalen ordezkaritzan.
Foro horren lehen eginkizuna gobernamendu-eredua onestea izan da, OGPren (Open Government Partnership - Gobernu Irekirako Aliantza) fundazio-adierazpenean jasotako printzipioekin bat etorriz. Bileran, halaber, baterako lana egin da eta erakunde sustatzaileek hasierako hautagaitza aurkezteko prozesuan eginiko diagnostikoari buruz herritarren ordezkarien taldeak egindako ekarpenak jaso dira.
Halaber, gardentasunaren, open dataren, kontu emateen (politika publikoen ebaluazioa barne), herritarren partaidetza-lankidetzaren, integritatearen, kultura digitalaren, kudeaketa publiko aurreratuaren eta herritarren arreta-zerbitzuen arloan erakunde sustatzaileek egindako ekimen nagusiak eta erronka nagusiak aztertu dira.
Foro erregularra izango da konpromisoen lehen zirriborroa prestatzeko arduraduna; konpromiso horiek prozesuan foro irekiarekin partekatuko zaizkie ekintza-plana sortzen parte hartzeko interesa duten gainerako elkarte eta herritarrei, eta behar besteko maiztasunez batuko da, parte-hartzean oinarritutako prestaketa-prozesu hori sustatzeko.
Konpromisoak identifikatu ondoren, 2018-2020rako Euskadirako gobernu irekiaren ekintza-plana sortuko da, haren ezarpena kontrolatuko da eta haren urteko ebaluazioan parte hartuko da.
Dokumentazio guztia Irekia webgunean publikatzen da. Esteka honetan proposamenak egin ditzake. Bitartean, Gobernu Irekiko webgune propioa diseinatzen ari da.

ONCEk Euskadiko gizartearen solidaritatea saritu du burutu den sari emate ekitaldian.
ONCEren eta ONCE Fundazioaren Kultura Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte.
Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute.
Ekitaldia Eusko Legebiltzarreko Presidenteak Bakartxo Tejeriak burutu du,
Ekitaldian hartu dute parte Alberto Duranek, ONCE Fundazioaren Presidente Exekutiboak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Giza Politiketako Sailburuak; Jon Darponek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak; Maite Peñak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Politiketako Foru Diputatuak; Aitziber San Romanek, Donostiako Giza Politiketako Zinegotziak, eta Javier De Andresek, Gobernuaren Ordezkariak.
Sariak bost kategorietan eman dira eta honako hauek jaso dituzte.
2018ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute:
Itsaso Martinek, Euskadi Irratiko Albiste Buruak;
Lourdes Perezek, El Diario Vascoko zuzendariordeak;
Pablo Gonzalezek, Sareen Sareako Presidenteak;
Jon Insaustik, Donostiako Udaletxeko Kultura Zinegotziak;
Mikel Malkorrak, EDEKAko Presidenteak;
Imelda Fernandezek, ONCEko Kontseilari Nagusiak;
Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak;
eta Javier Dominguezek, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko Presidenteak.
ONCEk Euskadiko gizartearen solidaritatea saritu du Donostiako Musikeneko auditorioan burutu den sari emate ekitaldian.

Sareen Sareak bat egitea erabaki du maiatzaren 3an sinatutako erakunde arteko adierazpenarekin. 2018-2021 aldirako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiak sustatutakoa da Batzorde hori eta bertan ordezkatuta dago, hain zuzen, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ere.
Gasteizen egindako ekitaldian, Pablo González Sareen Sareko presidenteak hitz egin zuen, eta entzuleen aurrean hauxe azpimarratu zuen: “Garapen iraunkorraren 2030 agendaren helburuak bat datoz partekatzen ditugun balioekin eta eredu sozialarekin, eta hirugarren sektorean propiotzat hartu eta sustatu egiten ditugu".
Azken hilabete hauetan etxerik gabeko pertsonen aurka izan diren erasoen harira sinatutakoa da adierazpena, etxerik gabeko pertsonen aurkako erasoak gertatu direla gure inguruan, eta horietako batzuk ustezko lesio- eta gorroto-delitu gisa tipifikatu dira.
Errealitate horren aurrean, Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea osatzen dugun erakunde publikoek eta entitateek salaketarik irmoena eta arbuioa adierazi nahi ditugu etxerik gabeko pertsonen aurkako intolerantziaren, gorrotoaren eta mespretxuaren aurrean. Etxerik gabeko pertsonen aurkako gorroto-delituak giza eskubideen urraketa nabarmenak dira. Eraso horiek bistaratzea eta salatzea da ekintza horien aurka aritzeko lehen urratsa.
Sinatu dutenak, funtsezkotzat jotzen dute herritar eta erakunde publiko guztiak sentsibilizatzea etxerik gabeko pertsonen aurkako gorroto-delituen inguruan, bai eta erakunde sozialen, laguntza-baliabideen eta polizien prebentzio-lana –koordinatua eta bateratua− sendotzea ere.
Era berean, funtsezkotzat jotzen dute probintzia bakoitzeko Fiskaltzetako Gorroto eta Bazterketa Delituen Atalak gertakari hauen jazarpenean inplikatzea. “Gainera, agerian jarri nahi dugu erakunde guztiak prest daudela eraso horien egileak modu eredugarrian jazartzeko eta zigortzeko, bai eta mota honetako gertakarien biktima izan diren pertsonei lege-babes eta babes material guztia emateko ere.”
Estrategia hau sustatzen dugun erakunde eta entitate publikoek gizarte kohesionatua eraiki nahi dugu, eta hori ezin da inola ere uztartu mota horretako erasoekiko tolerantziarekin; hain zuzen ere, eraso horietako bat ere ez da zigorrik gabe geratuko Euskadin.
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, eta Osasun Sailak, hiru Foru Aldundiek, EUDELek eta Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Donostia-San Sebastián, Barakaldo, Getxo, Irun, Portugalete, Santurtzi eta Laudioko udalek bat egin dute Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia 2018-2021 delakoarekin. Hain zuzen ere, Estrategia horren helburuen artean dago etxebizitza-bazterketaren inguruko pertzepzio soziala nabarmentzea, komunitateko eragile guztiek egoera horiei aurre egiteko izan behar duten inplikazioa sendotzea, eta pertsona horiek bizi dituzten arrisku-egoerak prebenitzea.
Horrelako gertakariak gure inguruan ohikoak ez badira ere, zoritxarrez, ez dira kasu isolatuak. 2016an, etxebizitza-bazterketa larriko egoeran zeuden pertsonak zenbatu ziren Euskadiko 24 udalerritan. Datu horiek kontuan hartuta, honakoa nabarmentzen da: Inoiz kalean lo egin duten gizonen %22k eta emakumeen %30ek eraso fisikoren bat jasan izan dute, gutxienez, behin. Eta gizonen %44k eta emakumeen %49k irainak eta mehatxuak jasan izan dituzte, eta %40, berriz, lapurreten biktima izan dira.
Adierazpenean aipatutako gorroto-delituaren arrazoia talde jakin baten aurkako intolerantzia izan daiteke, betiere, talde horretako kideek funtsezko ezaugarriren bat partekatzen badute; esate baterako, kasu honetan, etxerik gabekoak izatea eta muturreko bazterketa sozialean egotea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak astelehen honetan, maiatzaren 14an, egin du “zoragarria da partaide izatea” kanpainaren ekitaldi nagusia 1205-Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) Egunaren baitan.
Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen Donostiako Kursaalen berrehun lagun baino gehiagoaren aurrean egindako ekitaldia. Barrutia bete zuten agintariek, eta sektore sozialetako sareetako eta erakundeetako ordezkariek.
Sareen Sarea elkarteko presidenteak, Pablo Gonzálezek, bertaratutakoei ongietorria eman zien kanpainaren iragarkia ikusi ondoren. EHSSko erakundeekin lotutako honako hau azpimarratu nahi izan zuen: “euskal gizartetik sortu ginen eta haren partaide gara modu bereizezinean. Pertsonak dira gure misioaren ardatza; pertsonak dira gure esku-hartzearen erdigunea, eta pertsonak, familiak, kolektiboak eta komunitateak dira gure oinarri soziala osatzen, gure erakundeen barneko bizitza aberasten, parte hartzen, erabakiak hartzen eta hirugarren sektore sozialaren nortasuna osatzen dutenak”.
Euskadiko Gizarteratze eta Enplegu arloko gizarte-zerbitzuak osatzen historikoki HSSk egin duen ekarpen historikoa gogorarazi zuen Gonzálezek. “Herritarren partaidetzari bidea eman diogu gure erakundeen bidez, konpromisoa eta elkartasuna oinarritzat hartuta, une bakoitzean asebete gabe dauden behar sozialei eta kezkei erantzuteko. Behar zehatzei erantzun zehatzak emanez eta, era berean, ekimen publikoarekin elkarlanean eskubideak eskatuz eta eraikiz”.
Bizi dugun garai-aldaketak erantzun berriak eskatuko dituzten behar berriak dakartzala nabarmendu zuen: “erronka berriak hirugarren sektore sozialerako”, ohartarazi zuen.
Horren aurrean, honelako euskal gizartearen aldeko konfiantza agertu zuen: “aktiboa, bizitzaz betetakoa, parte hartzeko, kalea bere egiteko, hitza hartzeko eta, errespetua, zeharkakotasuna eta komunikatzeko eta deialdiak egiteko modu berrien esperimentazioa oinarritzat hartuta, pertsonen berdintasuna, duintasuna eta eskubideak defendatzeko asmo irmoa duena. Horren adibide argiak dira Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta martxoaren 8an emakumezkoek eta mugimendu feministak deitutako eta egindako mobilizazio masiboak”. Horrekin lotuta, Sareen Sareak zoriontzeko eta aitortzeko mezu berezia bidali nahi izan zien.
Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren presidentea ere badenak erakunde publikoekin elkarrizketa zibila bultzatzen jarraitzeko beharraren aldeko apustua egin zuen. Hala, EHSSren Legea eta duela gutxi onartu duten EHSS Bultzatzeko Estrategia garatzen jarraitu nahi dute. Estrategia horren baitan aurrez ikusitako jarduerekin lotuta, honako hau onartzeko beharra nabarmendu zuen: “hitzarmeneko (soziala) dekretua eta erregimena, esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzeko garaian sektore publikoaren eta ekimen sozialeko erakundeen arteko lankidetzan aurrera egiteko funtsezko elementua”. Horri lotuta dago, era berean, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskadiko Behatokia.
Eredu publikoa eta soziala
Bestalde, Lehendakariak Sareen Sareak eta EHSSk egindako lana eta “ardatz nagusia pertsona duen gizarte bidezkoagoa lortzeko zutabeak sendotzen dituen” lankidetza “publikoa eta soziala” izateko beharra nabarmendu zuen.
Gizarte aurreratua eraikitzeko gakoak balio hauek direla nabarmendu zuen Urkulluk: “kohesioa, elkartasuna, aukera-berdintasuna, garapen ekonomiko eta sozial orekatua, gizakiaren garapena eta hazkunde jasangarria”. Lehendakariaren iritziz, printzipio eta balio horiek “HSSko 3.500 erakunde baino gehiagotan lan egiten duten pertsona horiek egunero defendatzen duten konpromisoaren baitan daude”.
Lehendakariaz gain, ekitaldian izan ziren Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal; Donostiako alkatea, Eneko Goia; eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizarte-politikako foru-diputatuak, Marian Olabarrieta, Isabel Sánchez Robles eta Maite Peña, hurrenez hurren. Halaber, jardunaldian izan ziren hiru lurraldeetan batzar nagusietako ordezkariak eta legebiltzarkide hauek: EAJko Jon Aiartza, EH Bilduko Nerea Kortajarena eta Elkarrekin Podemoseko Tinixara Guanche eta Jon Hernández. Era berean, ekitaldian izan ziren Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea, Javier Huidrobo; Hirugarren Sektorearen Plataformako presidentea, Luciano Poyato; eta Konfekoopeko (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) ordezkariak.

Aitorpena Sabin Ipiñari
Ekitaldiko une hunkigarriena Sareen Saria 2018 Sabin Ipiñari (2017an hil zen) entregatu ziotenekoa izan zen. Sabin Ipiña Euskadiko adinekoen federazioko presidenteorde ohia zen eta omenaldia egin zioten jendaurrean honako honekin lotuta: “bizitzan izandako ibilbidea eta gizarte kohesionatuaren, inklusiboaren, solidarioaren eta parte-hartzailearen mesedetan agertutako konpromisoa. Gizarte zibila indartzeko eta asoziazionismoa bultzatzeko eta egituratzeko ekimenen bultzatzaile emankorra izan zen eta hori guztia etengabekoa, eskuzabala eta besteei zerbitzua eskaintzera bideratuta zegoen lanaren bidez egin zuen, hirugarren sektore sozialaren balioak bere eginda”.
Ondoren, EHSSren etorkizuneko erronkak landu zituzten honako hauen artean egindako mahai-inguruan: María Cristina de la Cruz, filosofoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Idoia Fernández, EHUko Berrikuntzako, Konpromiso Sozialeko eta Kultur Ekintzako errektoreordea; María Silvestre, soziologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; eta Manuel Merino, EHSSko erakunde eta sareetan ibilbide luzea duena (Sareen Sarearen osaera barne).
Gurutze Beitiak gidatutako jardunaldia amaitzeko, puzzle erraldoi bat muntatu zuten. Haren piezak aldez aurretik prestatu zituzten partaidetza-jardunaldian Sareen Sareko kide diren sare horietako bakoitzeko oinarri sozialeko pertsonek. Hala, haietako bakoitzak erakusten duen aniztasuna sareen sarearen, gure herrialdeko hirugarren sektore sozialaren eta “zoragarria da partaide izatea” leloaren arteko batasunean elkartzen zen.

Eusko Ikaskuntza zenbait jarduera egiten ari da aurten, erakundearen 100. urteurrena ospatzeko baliatuko duten XVIII. Kongresuari begira. Kongresu horren harira, oinarrizko lan-ildoetako bat Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoaren ingurukoa da eta, gai horren baitan, ongizate sozialaren sistemak dituen erronken ingurukoa.
Maiatzaren 8an, gizarte-politiken eta gizarte-ongizatearen arloan lan egiten duten eragileak bildu zituen Eusko Ikaskuntzak; zehazki, arlo sozialean, politikoan, akademikoan eta gizarte zibilari lotutakoan aritzen direnak. Sareen Sareko presidente Pablo Gonzalezek abiarazi zuen eztabaida gizarte-politiken etorkizuneko agertokiei buruzko hitzaldi batekin. Hirugarren sektorearen ikuspegitik erreparatu zien gizarte-politikei eta gizartearen beharrek eta erantzunek zer bilakaera izan dezaketen ere aipatu zuen.
Eusko Ikaskuntzako Sozio-ekonomia Arloak antolatutako gizarte-foroan, eztabaidari ekiteko lau hitzaldi txikiren ondoren, adituak, taldetan bilduta, lanean aritu ziren, aurretik, martxoaren 17an, diagnostiko-fasearen baitan, Bilbon antolatutako herritarren mahaietan planteatutako gaiei erantzuteko.
Herritarren mahaietako eta gizarte-foroetako emaitzekin Liburu Zuri bat prestatuko dugu eta Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan aurkeztuko dugu, Bilbon, azaroaren 9an. Gizarte-foroan izan ziren Sareen Sareko kide diren sareetako kideak ere. Elkartean-eko presidente Mikel Malkorrak ere hitzaldi bat eskaini zuen, esku-hartze sozialeko zerbitzuen erabiltzaileen ikuspegitik.
Hemen dago bideo laburpena eta hortik aukera dago ponentzia osoak eta testigantza batzuk ikusteko.

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Osasun Sailaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, EUDELek eta Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiango, Barakaldoko, Getxoko, Portugaleteko, Irungo, Santurtziko eta Laudioko udalek, gaur, erakunde arteko akordioa sinatu dute, 2018-2021rako Etxegabeentzako Euskal Estrategia garatzeko. Horren bidez, nabarmen murriztuko da –gutxienez % 20– kalean, Euskadiko udalerri handietan, lo egiten duen pertsona-kopuruak, 2020rako. Horretarako, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak garatuko dira.

Estrategia horretarako, aurretik Euskadiko etxegabeen ezaugarriak eta beharrak aztertu dira, euskal erkidegoan ezarritako arreta-sistemaren indarguneak eta ahuluneak, eta, halaber, inguruneko herrialdeetan bizitegi-bazterketaren aurrean esku hartzeko ereduak hartu dira kontuan.
Dokumentu honi atxikitzea borondatezkoa eta loteslea da. Orientatzailea da dokumentua; izan ere, tartean diren erakundeen jarduketa zentzu jakin batean orientatzeko prestatu da. Gida gisa antolatu nahi da, aurretik adostutako printzipio, helburu eta jarraibide batzuekin; horiek, aurrerantzean, erakundeek adostuko dituzte, jarduketa zehatzetan.
“Etxegabeak, gaua eta eguna hirietako kaleetan ematen dutenak, bizitegi-bazterketaren modurik agerikoenen eta gordinenen erakusle direlako” ideia partekatzen dute erakundeek eta, ondorioz, estrategia prestatzeko aurretiko lana bateratu dute eta, horretarako, Euskadiko etxegabetasunari buruzko diagnostikoa izan dute.
Ondorio nagusietako bat izan da “oraindik egozten zaien irudi estereotipatua gorabehera, etxegabeak ez direla talde homogeneoa, ez dituztela ezaugarri egonkorrak denboran”. Etxegabetasuna lau kausa-multzo handien arteko elkarreragin dinamikoaren ondorioz sortutako prozesua da –egiturazkoak, instituzionalak, erlazionalak eta pertsonalak–, eta horiek, normalean, aldi berean edo elkarren artean konbinatuta ageri dira.
Estrategia
Euskadi ez da hutsetik hasi; izan ere, esperientzia handia du pertsona horien babeserako ekintzetan, erakunde publikoen inplikazioari esker, bai eta hirugarren euskal sektore sozialaren erakundeei esker ere. Horrela, Estatuan, ostatu-plazak betetzeari dagokionez, buru da autonomia-erkidegoen artean; guztira, 47 milioi euro bideratzen ditu urtean, etxegabeei arreta ematera.
Estrategia berri horren bidez, urrats berriak emango dira. Erakunde sinatzaile bakoitzak 12 hileko epea du bere plana diseinatzeko, Estrategian adostutako jarraibideak gauzatzeko jarduketa zehatzekin. Jarduketa horiek berriak edo beste batzuen jarraipenak izan daitezke, eta tartean den erakunde bakoitzak banaka edo erakunde baten edo gehiagoren arteko lankidetza-akordioen bidez egin daitezke; horrela, besteak beste, osasuneko, enpleguko, etxebizitzako edo diru-sarreren bermerako arloen arteko lankidetzan oinarrituta garatu daitezke jarduketak.
Estrategia honen helburu orokorrak honako hauek dira:
Estrategiak 50 jarduketa zehatz proposatzen ditu, eta horiek bederatzi ekintza-ardatz nagusien inguruan antolatzen dira.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadi Basque Country 2030 Agenda aurkeztu zuen atzo; Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorraren Helburuei egindako euskal ekarpena da. NBEk 17 helburu (GIH) onartu zituen pobreziarekin bukatzeko haren itxura guztietan, desberdintasuna murrizteko eta klima-aldaketaren aurka egiteko, eta aldi berean inor ez dela atzean geratzen bermatuta.

Lehendakariak aurkeztutako dokumentua atzo onartu zen Gobernu Kontseiluan. Euskadi Basque Country 2030 Lehen Agenda da, eta haren epea 2016tik 2020ra doa. Garapen Iraunkorreko 17 helburuak eta 2030 Agendako 100 xede lotzen ditu Eusko Jaurlaritzak bere Gobernu Programan hartutako 93 konpromisorekin, 80 Planifikazio Tresnarekin, 10 Lege Ekimenekin eta 50 Adierazlerekin. Urkulluk baieztatu zuenez, esfortzu horri esker “Euskadiko politika publikoak modu eraginkorrean lerrokatuko dira Agenda unibertsal honekin, eta Euskadik 2030 Agendaren inplementazioari egindako ekarpena bistaratuko da " eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lortuko dira.
Beraz, Euskadi Basque Country 2030 Agenda erabat inkardinatua dago Gobernuaren jardueran, eta horrek jarraipena eta ebaluazioa erraztuko ditu. Kanpoko Ekintzako Idazkaritza Nagusiak jarraipen-txostena egingo du urtero, Kanpo Ekintzaren Instituzio arteko Batzordearen barruan sortutako ekarpenekin, eta edukia Eusko Legebiltzarrera bidaliko da. .
Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen artean hauek daude: pobreziarekin bukatu, hezkuntza inklusibo eta bidezkoa bermatu, ur edo energiaren kudeaketa iraunkorra, hazkunde ekonomiko iraunkorra edo ekosistemen eta biodibertsitatearen kudeaketa iraunkorra. Euskal Administrazio Publikoa lehena izan da Espainiako Estatuan 2030 Agendarekin bere konpromisoa azaltzen, proposamen zehatz bat aurkeztuta.
Ekitaldiaren garapena
Ekitaldian Garapenerako Nazio Batuen Programako (GNBP) ordezkari Gemma Aguadok hartu zuen parte, eta gobernantza-kontzeptuaren garrantzia azpimarratu zuen, baita herritarrengandik hurbilen dauden administrazioen inplikazioa ere. Aditu horrek GNBPren esfortzuen koordinazioa babesten du Garapen Iraunkorreko Helburuak lurralderatu/lokalizatu egiteko. Halaber, topaketan hurrengoen arteko solasaldia egon zen: EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreorde Idoia Fernández, Unicef Euskadiko Koordinatzaile Elsa Fuente, CEBEKeko Presidente Iñaki Garcinuño eta Sareen Sareko Presidente Pablo González. Lau ordezkariak NBEk ezarritako helburu unibertsalak lurraldeko errealitatera egokitzeko beharraz aritu ziren; izan ere, “eginkizun horretan, denok lagundu behar dugu, edozein sektoretatik”.
Pablo Gónzalezek balioan jarri zituen helburuak eta 2030 Agenda, “abala, bultzada eta eragin bizkortzailea” izan daitezkeelako sustatzen dituzten garapen inklusibo eta iraunkorraren helburuetan.
Hirugarren sektore sozialeko erakundeen esku-hartzerako eguneroko praktika ugari garapen iraunkorraren helburuekin lotuta daude. Nolanahi ere, Sareen Sareko presidenteak Sareen Sarearen 2014ko apirilaren 8ko konstituzioa bera nabarmendu zuen, aliantza, kooperazio eta zeharkakotasun izaera duelako, “zenbait eremutako sare nagusiak barne hartuta, besteak beste, desgaitasuna, inklusioa, familia, pertsona nagusiak, etorkinak, enplegua edo garapenerako kooperazioa. Konponbide globalen bila formatu kooperatiboan”. Baita Euskadiko eztabaida zibileko mahaia ere, hirugarren sektore sozialaren parte-hartze instituzionaleko organoa Eusko Jaurlaritzaren eremuan, gizarte politiketan eragiteko. “Ezarritako praktikak balioa eman behar die lan kooperatiboari eta gobernantza efektiboari”.
2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda, 15 urteko epean garatzeko, 2015etik 2030era. Bai Nazio Batuek bai Europako Batzordeak estatuen azpiko gobernuen eginkizuna nabarmendu dute hura inplementatzeko orduan. Izan ere, gobernu horiek eskumenak, baliabideak eta gizartearen errealitate eta behar hurbilenen ezagutza espezifikoa dituzte askotan.

Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteriako Batzordean egiten ari diren aurkezpen-errondaren barruan, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako 18/2008 Legea aldatzeari buruz, atzo Sareen Sareko ordezkariek parlamentuko taldeei beren ikuspegia azaldu zieten Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta Hobetzeko Oinarrien Dokumentuan jasotako proposamenei buruz. Dokumentu hori Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu zuen aurreko maiatzaren 31n parlamentuko batzorde horren aurrean.
Pablo González Sareen Sareko presidenteak, lehenik eta behin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta balioan jarri zuen; izan ere, “bazterkeria pertsonal, sozial eta laboraleko egoerak arintzen eta baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikorik ez dutenak gizarteratzen lagundu du, herritartasuneko eskubide sozialak egiaz gauzatzeko, baina herritar guztiengan ere ondorio positibo zuzenak izan ditu, eta halaxe ziurtatzen dute txosten teknikoek eta datu ofizialek”.
Sareen Sarearen iritziz, “Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta zaindu beharreko babes sozialeko sistemaren tresna da, balioan jartzekoa, eta eraginkorragoa izan dadin kudeaketa eta aplikazioa hobetu daitezke, baina haren jatorrizko balioa zalantzatan jarri gabe: Elkartasuna”.
Diru-sarrerak bermatzeko politikak ardura hartzen du pertsona guztiek uneoro beharrezko baliabide ekonomikoak izan ditzaten, beste politika sozial batek behar beste zaintzen ez dituen beharrei erantzuteko.
Eragin positiboa ez da onuradun zuzenentzat bakarrik; izan ere, eragin makroekonomiko nabaria dauka, eta krisiaren ondorioak arindu, ekonomia egonkortu eta hazkunde ekonomiko gehigarria sortzen lagundu du.
Euskadin, 60.000 etxebizitza baino gehiagok jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Eta laguntza ekonomiko horrek eragin positiboa du pobrezia tasak txikitu eta desberdintasun soziala murrizteko. Horrela, 2016an 71.000 lagunek ez dute amildegi hori gurutzatu, eta 63.000 baino gehiagok, laguntza soziala jasota ere pobreak izaten jarraitu zutenek, erorketa leundu zuten.
Sareen Sareko bozeramaileak, hala ere, hauxe azpimarratu zuen: “Euskadiko babes sozialeko sistemak lortutakoak lortuta, ez dute eragotzi pobrezia eta bazterkeria nabarmen handitzea azken urteotako krisiaren testuinguruan”.
Eta ohartarazi zuenez, enpleguaren aktibazioa ez da konponbidea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen erdientzat behintzat, pentsiodunen eta kalitate eskaseko enplegua duten langileen artean banatzen baitira. “Enplegua inklusioaren sortzaile garrantzitsua da, baina ez da konponbide bakarra izan gizarte bazterkerian dauden eta diru-laguntzak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsona guztientzat. Diru-sarrerak Bermatzeko sistemaren bi hanketako bat garatu behar da, baita inklusio sozialerako ere, eta orain arte ez da behar bezala bermatu: Inklusio Sozialarena”.
Legea Euskadiko testuinguru sozioekonomikoan 2008tik izandako aldaketetara egokitzeko beharraren alde agertu zen, baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak 2018tik aurrera bere helburua betetzeko modurik onena berriz pentsatzearen alde ere.
Sareen Sareak diru-sarrerak bermatzeko sistema babestu eta balioan jartzeko eta inklusio sozialerako kanpaina proposatu zuen batzordearen aurrean, jasotzaileen gaineko estigma eta aurreiritziak ezabatuz, gizartean pedagogia eginez.
“Oinarrien dokumentuan iruzurrarekin dagoen obsesioa gehiegizkoa iruditzen zaigu. Gainera, iruzur kasuei dagokienez, txostenak berak azpimarratzen du nabarmen murriztu direla, 2012an %0,77tik 2016an %0,29ra. Tasa txikia eta ia garrantzirik gabekoa, baina eremu batzuetan handietsi egin da. Ondorioz, ez da diru-sarrerak bermatzeko errenta balioan jartzen, eta arrazoitu gabeko bazterkeria soziala eta jasotzaileen eskarnio publikoa sustatzen dituzte”.
Horrez gain, hamabost proposamen eztabaidatu ziren ordezkari politikoekin. Proposamen horiek dokumentu honetan daude: Sareen Sarea Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusio Sozialerako 18/2008 Legearen Erreformaren aurrean. Hurrengoak aipatu ziren, besteak beste: bizikidetza-unitateak zehaztea, EAEn erroldatzeko gutxieneko epea, laguntza jasotzeko gutxieneko adina, Lanbideko espedienteak kudeatzeko sistemaren arrazionalizazioa eta inklusio sozialaren eskubidea gauzatzea.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen atzo Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.
Estrategia sortu da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legea (EHSS) betetzeko. Ondorioz, asmo handiko dokumentua eta aldez aurreko 36 jarduketa sortu dira, eta horiek hedatzeko legealdi bat baino gehiago beharko dira. Beraz, Jaurlaritzak eta hirugarren sektoreko sareek 2018-2020 Legealdi Plana adostu dute, eta bertan lehentasunezko 12 jarduketa jaso dira epe horretan hedatzeko.
Lehenetsitako hamabi jarduketen barruan, botere publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa soziala sustatu eta bultzatzeko neurriak daude. Baita bi alderdien arteko lankidetza eta kooperazioa ere esku-hartze sozialeko erantzukizun publikoko zerbitzuak emateko. Ildo beretik, kontzertu sozialeko araubidearen bultzada barne hartzen du, kontratu modalitatetik eta lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmetatik ezberdintzen.
Halaber, hurrengoei ere heltzen die: diru-laguntzen hobekuntza, erabilera sozialerako azpiegitura publikoei buruzko plana eta EHSSko hiru mila erakunde baino gehiagok gizarteari ematen dioten balioa sustatzea.
EHSSren egunerokoa eta ekarpena hurbiltzeko, urteroko kanpaina egiten da egun esanguratsu baten inguruan, aldizkako biltzarra egiten da, eta komunikabideekin lankidetzako ekintzak eta sentsibilizazio eta prestakuntzako bestelako ekintzak gauzatzen dira.
EHSSko errealitatea aldez aurretik aztertzeko, 2020ra arteko planak hurrengoak hartzen ditu, besteak beste: sektoreko egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioko aldizkako zikloa abiatzea (EHSSko Liburu Zuria) eta estrategiaren hedapena ebaluatzeko urteko txostena. Nabarmentzekoa da etorkizunean Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia abian jartzea.
Egun garrantzitsua
Iñigo Urkullu Lehendakariaren iritziz, Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapen Estrategia berriaren bidez, “sendotu egiten da elkarrizketa zibileko printzipioa eta erantzukizun publikoko zerbitzuak emateko eredu mistoa, kontuan hartuta, elkartasunarekin, justiziarekin, berdintasunarekin, kohesioarekin, demokraziarekin eta parte-hartzearekin batera, elkarri zor diogula”.
“Gaur egun garrantzitsua da hirugarren sektorerako, topaketarako, elkarrizketarako eta gizarte zibilaren parte-hartzerako”, esan du Iñigo Urkulluk. “Elkarrekin lanean, gizarte-partaidetza errealitate bilakatu dugu. Topaketarako eta lankidetzarako eredu horretan sinesten dugu, eta lan partekatuarekin legegintzaldiaren hasieratik hasi gara horretan. Gobernuko sail guztiek hartu dute parte, egin dute ahalegin bizia eta aurkeztu dituzte ekimenak. Gaur, hainbat urtetako lanaren emaitza emango dugu ezagutzera, eta urte horietako lanak datorren hamarkadako etorkizun estrategikorako konprometitzen gaitu. Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Sustapen Estrategia dugu, eta 2018-2020 legegintzaldiko plana aurkezten dugu”.
Lehendakariak Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko sare eta erakundeen hogei bat ordezkariei azaldutakoaren arabera, “lankidetza publiko-soziala gizarte bidezkoaren eta solidarioaren berme da, gizarte berdinzalearen eta kohesionatuaren, demokratiko eta parte-hartzailearen berme, ondasun komunera bideratuta dagoen eta pertsonen aldeko apustua egiten duen gizartearen berme".
“Gizarte-ekimeneko eta gizartean esku hartzeko erakundeak euskal gizartearen oinarrizko aktibo dira, eta zuon laguntza ezinbestekoa da gizarte bidezkoa eta solidarioa eraikitzeko, berdinzalea eta kohesionatua, demokratikoa eta parte-hartzailea, eta gizarte-beharrei modu integralean eta pertsonalizatuan eta hurbiltasunez erantzuteko. Betiere, sektoreen arteko lankidetzan oinarrituta eta pertsona, familia, kolektibo edo erkidego hartzaileen parte-hartzearekin”, azaldu zuen Lehendakariak.
Parte-hartzailea eta transbertsala
SAREEN SAREAren arabera “Jaurlaritzaren eta EHSSren arteko estrategia bateratutik abiatzen gara, bizia, operatiboa eta dinamikoa, Euskadiko sektore publikoaren eta sektore sozialaren arteko lankidetza sendotu eta sektoreak datozen urteetarako dituen erronka nagusiei erantzungo dielakoan”.
EEZM eta SAREEN SAREko presidente Pablo Gonzalezek azpimarratu du estrategia gauzatzeko prozesua “sektore publikoaren eta sozialaren arteko lankidetzaren eredua izan dela, eta zaindu eta hedatu behar da elkarrizketa zibilaren esparruan heldu beharreko materia guztietan”.
Gonzálezek nabarmendu du, era berean, Jaurlaritzaren ekintzaren zeharkakotasun berria arlo honetan, “Eusko Jaurlaritzako hainbat sail integratu ditu lehenengoz, ez bakarrik gizarte zerbitzuen eskumena duena. Batera jarduteko Jaurlaritzaren konpromisoa sendotu egin da gaur Urkullu Lehendakariaren presentziarekin” –EHSSko sarearen iritziz.
Estrategiak, halaber, orientazio batzuk ezartzen ditu euskal administrazio publiko guztietarako. Hiru aldundiek eta EUDELek gauzatzeko prozesuaren faseetan parte hartu dute.
Bukatzeko, SAREEN SAREAk eskerrak ematen dizkie EHSSko sare eta erakundeetako, Eusko Jaurlaritzako eta prozesuan aritu diren gainerako erakundeetako ordezkariei egindako lanagatik.
Lotura EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA SUSTATZEKO ESTRATEGIAra

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen barruan gobernuz kanpoko 79 euskal erakunde daude, nazioarteko kooperazio eta garapenerako heziketaren arloan lan egiten dutenak. Sareen Sarearekin bat egin du berriki, bazkide moduan.
Sareen Sarearen Ezohiko Bilera Nagusian, otsailaren 13an, asteartea, ontzat eman zen GGKEen Koordinakundeak Sarearekin bat egitea. Beraz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren sareen sareak garapenerako kooperazioaren arloa gehitu dio orain arte lantzen zituenei: urritasuna, gizarteratzea, pertsona nagusiak, familia ugariak, gazte eta haurren aisialdi hezitzailea eta ekonomia sozial eta solidarioa, beste batzuen artean. 15 dira dagoeneko Euskadi mailan Sareen Sarearen barruan dauden sareak.
GGKEen Koordinakundeak bat egiteak “are gehiago sendotzen du Sareen Sarearen ordezkaritza eta zilegitasuna hirugarren sektore sozialaren ordezkari gisa”; hala mintzatu da Sareen Sareko presidente Pablo González. Orain arte Sareen Sarean ordezkaritzarik ez zuten jarduera eta erakunde batzuk dira.
GGKEen Koordinakundea Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kidea da, beraz, hirugarren sektore sozialaren barruan dagoen elkarrizketa eta parte-hartze organo nagusieneko kide guztiak Sareen Sareko kide dira dagoeneko.
Natalia Rodríguez eta Olatz Ecenarro dira GGKEen Koordinakundeak izendatutako ordezkariak, Sareen Sarearen barruan garapenerako kooperazioko erakundeak ordezkatzeko.

Otsailaren 22an Donostian eta martxoaren 1ean Gasteizen, bi tailer ospatuko dira Sareen Sareak eta Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak antolatutakoak. Tailer hauek Gipuzkoako eta Arabako oinarriko elkarte eta sareei zuzenduta daude, zuzeneko esku- hartzea egiten duten arlo edo tipología berbereko eta arlo edo tipología askotako erakundeen arteko elkarlana sustatzeko eta elkarte hauetako eta hirugarren sektore sozialaren sareen arteko elkarlana sustatzeko.
Une honetan jarduera hau bi lurralde hauetan izango da, elkarteen arteko erlazioa eta elkarlana gutxi lantzen direlako baina badago ardura eta gogo handia gai hau abordatzeko, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren datuen arabera.
Azken urteetan, nabarmen egin da aurrera Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren egituraketa- prozesuan eta zuzenako esku-hartzeko erakundeek (oinarriko edo lehen mailako erakundeak) bigarren, hirugarren, laugarren… mailako sareetan duten artikulazioan. Batez ere, elkarrizketa eta gorabehera politikoen funtzioak garatzen dira. Hala eta guztiz ere, beste hainbat arloren artean, beharrezkoa da zuzenean esku hartzeko erakundeen arteko elkarlanean aurrera egitea (elkarlan horizontala, esate baterako, proiektu hauetan: esku-hartzea, sentsibilizazioa, baliabideak atzematea,… ), baita sareetan esku- hartze zuzeneko erakundeen parte- hartze aktiboan ere.
Proposamen hau oinarriko erakundeei eta lurralde hauetan lan egiten duten sareei zuzenduta dago. Proposamenak honako hau lortu nahi du: gogoeta, topaketa eta elkarlaneko proposamenak sortzea hirugarren sektore sozialeko erakundeetatik, erakundeentzako eta erakundeen artean.
Aurkezpena eta programa kontsultatu, tailerren oinarriak jakiteko.

BOEn argitaratutako Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriaren arabera, Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2014/23/UE eta 2014/24/UE zuzentarauen bitartez egokitu dena, hitzarmen soziala beste aukera bat izan daiteke, hirugarren gizarte sektoreko erakundeekin kontratu publikoak egitearen aurrean, erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuak emateko.
Lege berriaren arabera, Autonomia Erkidegoek kontratu izaerakoak ez diren tresnak erabil ditzakete, gizarte beharrizanak betetzera bideratutako zerbitzu publikoak emateko.
Albiste ona eta garrantzitsua da Euskadiko hirugarren sektorearentzat; izan ere, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren kontzertuaren erregimena arautzeko baliagarria izango da. Arautze hori egiteke dago oraindik, Eusko Legebiltzarrak 2008an Gizarte Zerbitzuen Legea onartu zenetik. Zailtasun juridikoak aurkitu ditu bidean, aipatutako Europa mailako zuzentarauek eta estatuko legeak zalantzarik gabe argitzen dituztenak.
Sareen Sareak proposamen batzuk landu ditu azken urteetan eta Gorte Nagusietan ordezkaritza izan duten alderdi politiko nagusiekin elkarrizketak egin ditu, gizarte erakundeen garrantzia ikusarazteko, Euskaditik kanpoko hirugarren gizarte sektoreko beste plataforma batzuekin ere elkarlanean.
Sektore Publikoko kontratuen Lege berriari esker, Euskadin administrazioen eta gizarte erakundeen arteko lankidetza publiko-soziala garatzen jarraituko dugu, hitzarmen sozialaren figuraren bidez , erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuak emateko xedearekin.

Gehiago irakurri...2021ko Apirilak 15 Cebek-en probono-programa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Sareen Sarearekin lankidetzan, Covid-19ren egungo krisiak eragindako eta larriagotutako kudeaketa-premia larriak dituzten gizarte-erakundeei laguntzeko. Eskaerak bidaltzeko azken eguna: apirilak 30. Eskabideak formulario honen bitartez aurkeztu behar dira. |
2021ko Apirilak 20 Ordubeteko webinarra, Cebek-en pro-bono programa aurkezteko. Kudeaketan premia larriak dituzten eta Covid-19ren egungo krisiak eragindako eta/edo larriagotutako gizarte-erakundeak laguntzea da programaren helburua. |
Sareen Sarea Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko sareak batzen dituen elkartea
Kontaktua info@sareensarea.eu
Iparraguirre kalea,9-behea. 48009 Bilbao
946 569 230
Laguntzailea