2018 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

claim eus
cartel 2018

2018ko maiatzaren 14an, astelehenean, ospatuko dugu HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN 1205 bigarren edizioa, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (Zurriola etorbidea 1, Donostia).

Hirugarren Sektore Sozialaren eguna elkarrekin egoteko aukera ona da, egunez egun 3.000 euskal erakundek baino gehiagok egiten dugun lana ikusarazi eta babesteko eguna; gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaileago baten alde egiten dugun lana, hain zuzen. Hori dela eta, erakundeetako ordezkariekin batera, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen duzuenok egun horretan, maiatzak 14, gurekin bat egitea nahiko genuke.

"Zoragarria da parte sentitzea” hori da gure leloa. Zoragarria baita etorkizun sentitzea, independente izatea, etxean bezala sentitzea, hile bukaerara iristea ... eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareen ekarpenaren emaitza diren beste sentsazio asko.

Ekitaldia era honetan antolatu dugu:

  • 11:30h. Ekitaldiaren hasiera eta kanpainaren spot-a.
  • 11:35h. Sareen Sareko Presidentearen ongi etorria.
  • 11:45h. 2018ko Sareen Sariaren esker ona eta emotea.
  • 12:00h. Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzak.
  • 12:15h. Solasaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren etorkizuneko erronkak.
  • 13:00h. Ekintza partizipatiboa sareekin: “Zoragarria da partaide izatea”.
  • 13:15h. Agurra eta catering-a.

Edozein zalantza baduzue, e-posta bidez jar zaitezkete harremanetan: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.; edo telefonoz: 946 569 230.

Maiatzaren 14an ikusiko dugu elkar!

Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren argazkiak HEMEN.

 
Bideoen irudi nagusia

Puzzleko making off

2018ko 1205 TSSE Eguna Laburpena

1205ren bideoa elkarrizketekin

 

 

 

Mediateka sekzioaren irudia
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 1 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 2 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 3 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 4 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 5 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 6 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 7 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 8 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 9 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 10 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 11 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 12 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 13 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 14 Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna Irudia 15
Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados