Agenda

2019ko Ekainak 20

Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzatik (OGP) ekainaren 20an, Bilbon, burutuko dugun lan saiora gonbidatu nahi zaitugu. Goizeko 10:00etatik 13:30etara izango da Euskadiko Artxibo Historikoan. Publiko orokorrari irekitako jardunaldia izango da hau, eta herritarren parte-hartzearen alorrean berrikuntza eta ikuspuntu berriekiko interesa duen pertsona orori zuzenduta dago. Izena eman.

2019ko Ekainak 21

REAS Euskadik, jarduera hau antolatzen du sareko kide diren ekonomia solidarioko zenbait errealitate ezagutzeko. Datorren ekainaren 21ean izango da eta honako entitateak bisitatuko dira Berziklatu, Labore, Fiare Banca Eticak eta Goiener. Goiza, Laboreko produktuen dastaketa batekin bukatuko da. Informazio gehiago.

2019ko Ekainak 24

Oxfam Intermonek London School of Economicsen laguntzaz, adierazle batzuen baterian oinarritutako analisi metodologia garatu du zazpi interes-eremu aztertzeko. Datorren ekainaren 24an konklusio nagusiak partekatuko dituzte 10etatik 14etara Bizkaia Aretoko Elhuyar Aretoan (UPV/ EHU). Izen ematea. Informazio gehiago.

2019ko Ekainak 28

Hirugarren Sektoreko Behatokiak ikerketa proiektu berri bat jarri du martxan “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria 2019-2020” sektorea osotzen duten erakundeen errealitateari buruzko ezagutza zabaltzen jarraitzeko eta sustatzeko eta garatzeko orientabideak ezartzeko. Erantzunak jasotzeko epea LUZATU DA EKAINAREN 28ra arte. GALDETEGIrako esteka.

2019ko Irailak 24

Jardunaldi honetan erakundeen kudeaketa, berrikuntza eta eraldaketa izango dira hizpide. Gasteizen, goizeko 09:30etatik 14:00ak arte. Informazio gehiago eta inskripzioak.

Agenda sekzioaren argazkia

Hemendik ekitaldien, oroitzapen-jardunaldien eta sareen sareko egun berezien datak ikus ditzakezu

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados