Agenda

2019ko Uztailak 19

Bizitza akademikotik lan bizitzara igarotzeko unea oso garrantzitsua da Deustuko Unibertsitatean ikasketak amaitzen dituztenentzat. Era berean, aukera paregabea da Sareen Sarea osatzen duten Hirugarren Sektoreko erakundeentzat. Horregatik, bi erakundeok uste dugu interesgarria dela eskura ditugun mekanismo eta tresna guztiak ezagutzera ematea, lan bizitzarako trantsizioa kolaboratiboagoa izaten laguntzeko. Alde guztientzako da baliagarria eta onuragarria eskura dauden tresna guztiak ezagutzea: Trantsizio bekak, Global Training beka, Lehen Aukera bezalako kontratazio programak eta Deustuko Unibertsitateko Enplegu ataria. Sareen Sarea eta Deusto Alumnik informazio gosaria antolatzen dugu honi buruz hitz egiteko, Deustuko Unibertsitatean. Eguna: uztailak 19a. Ordua: 09:00 - 11:00. Lekua: Mensajero Aretoa. Gonbidapena egiten dizugu zure erakundeak parte har dezan informazio gosarian, horretarako izena emateko formularioa bete behar duzu.

2019ko Irailak 20

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa institutua eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea jardunaldia hauek “Pedagogia politikarik gabe? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetatik abiatuta” izenpean. Datorren irailaren 20 eta 21ean izango dira Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean.Parte hartzeko ezinbesteko da izena ematea e-mail edo telefonoaren bidez hezkuntza@ongdeuskadi.org  / 944 150 300. Egitaraua. Informazio gehiago.

2019ko Irailak 24

Jardunaldi honetan erakundeen kudeaketa, berrikuntza eta eraldaketa izango dira hizpide. Gasteizen, goizeko 09:30etatik 14:00ak arte. Informazio gehiago eta inskripzioak.

Agenda sekzioaren argazkia

Hemendik ekitaldien, oroitzapen-jardunaldien eta sareen sareko egun berezien datak ikus ditzakezu

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados