Agenda

2019ko Irailak 04

ONCE Euskadiko “denontzako mundua, desgaitasunak gainditzea” leloa daraman XVIII Argazki Lehiaketaren argazkien aukeraketak osatutako erakusketak ateak ireki ditu Gasteizko Vital Fundazioa Erakusketa Guneko Araba Aretoan (Postas kalea 13-15). Erakusketarako aukeratuak izan diren irudiak ikusgai egongo dira datorren irailaren 26a arte.

2019ko Irailak 16

ONCEk, ONCEren astea Euskadin antolatzen du askotariko ekintzekin hiru lurraldeetan. Aste hau ONCEren egunarekin bukatuko da irailaren 21an Bilbon egindako ekitalde batekin. Egitaraua.

2019ko Irailak 20

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa institutua eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea jardunaldia hauek “Pedagogia politikarik gabe? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetatik abiatuta” izenpean. Datorren irailaren 20 eta 21ean izango dira Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean.Parte hartzeko ezinbesteko da izena ematea e-mail edo telefonoaren bidez hezkuntza@ongdeuskadi.org  / 944 150 300. Egitaraua. Informazio gehiago.

2019ko Irailak 24

Jardunaldi honetan erakundeen kudeaketa, berrikuntza eta eraldaketa izango dira hizpide. Gasteizen, goizeko 09:30etatik 14:00ak arte. Informazio gehiago eta inskripzioak.

2019ko Irailak 27

Bada, desgaitasunen bat edo mendekotasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten sektore guztien topaleku izan nahi du OZTOPORIK GABE ekimenak. Elkarteek, erakundeek eta enpresek beren programak eta aurrerapen teknikoak aurkeztuko dituzte, OZTOPORIK GABE ekimenaren hartzaile diren kolektiboen eskura jarritakoak. Informazio gehiago.

2019ko Azaroak 06

Datorren azaroaren 6an Euskadiko Bizitegi Bazterketaren inguruko IV. Jardunaldiak burutuko dira. Egun horretan ezagutaraziko da 2018ko urrian EAEko 26 udalerritan etxegabeko pertsonen zenbaketaren inguruan bildutako datu nagusiak, eta bertan eztabaidatuko da problematika horri aurre egiteko gizarte-zerbitzuek eskaintzen dituzten erantzunen inguruan. Donostiako UPV/EHUko Ignacio María Barriola Eraikinean izango dira.

2019ko Azaroak 07

Datorren azaroaren 7 eta 8an Elkartuk "Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa" Nazioarteko Kongresua antolatuko du. Bi egunez, desgaitasunaren esparruan aditu batzuk izango ditugu. Informazio gehiago denbora laburrean.

Agenda sekzioaren argazkia

Hemendik ekitaldien, oroitzapen-jardunaldien eta sareen sareko egun berezien datak ikus ditzakezu

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados