Agenda

2019ko Urriak 14

Santiago Lesmes, erosketa publiko arduratsuan espezializatutako legelari eta aholkulariak emango duen mintegia, erosketa publiko arduratsuago bat sustatzeko existitzen diren aukerei buruz hitz egiteko. Informazio gehiago

2019ko Urriak 17

2019 pobreziaren aurkako astea dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira Euskadin:

  • EAPN Euskadik talde sozialekin eta sektoreko beste sare batzuekin elkarlanean manifestazio bat antolatu dute. Urriaren 17an izango da 11: 30ean, eta Moyua plazatik (Bilbo) irtengo da Eusko Jaurlaritzara , eta bertan eskutitza emango zaio lehendakariari. Urriaren 14an, goizean, prentsaurreko bat egingo da La Bolsa Auzo Etxean, Manifestu bateratua aurkezteko.

Hala ere, Donostiako Zero Pobrezia plataformatik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundetik honako ekimen hauek antolatu dituzte Gipuzkoan:

  • Urriak 20an, 11.30tan, Haizearen Orrazitik bizi martxa irtengo da Txita Sound Systemen animazioarekin. 12.30 Boulevardeko kioskoan amaituko da Clown Kontukantoiren emanaldiarekin.
  • Azaroaren 11an, 19.30tan, Trueba zinemetan "Chica seria y responsable" laburmetraia eta "Notre étrangère" film luzea proiektatuko dira, Kresala zineklubaren eta SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen talderaren laguntzarekin.
2019ko Urriak 17

Santiago Lesmes, erosketa publiko arduratsuan espezializatutako legelari eta aholkulariak emango duen mintegia, erosketa publiko arduratsuago bat sustatzeko existitzen diren aukerei buruz hitz egiteko. Informazio gehiago.

2019ko Urriak 19

Datorren urriaren 19an “Gizarte bateratzaile baten aldeko” XVIII Kriskitin Lasterketa burutuko da, Donostiako Zurriola Pasealekuan. Urtero ospatzen den Lasterketa amaitu ostean ohikoa denez Urrezko Kriskitina jasoko du aldez aurretik ONCEren webgunean on line bozketa bitartez hala irabazten duenak.

2019ko Urriak 23

Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Arizmendiarreta Kristau Fundazioak antolatutako ekitaldia. Helburua, Euskadin lankidetza publiko-pribatua aztertzeko eta arlo honetan sortzen diren etorkizuneko aukerak eta erronkak aztertzea. Informazio gehiago eta inskripzioak

2019ko Urriak 26

Hirukide-k Kide Ugariko Familien 9. Euskal Kongresua antolatu du. Urriaren 26 eta 27an izango da, Gasteizko Biltzar Jauregian. Informazio gehiago

2019ko Azaroak 06

Datorren azaroaren 6an Euskadiko Bizitegi Bazterketaren inguruko IV. Jardunaldiak burutuko dira. Egun horretan ezagutaraziko da 2018ko urrian EAEko 26 udalerritan etxegabeko pertsonen zenbaketaren inguruan bildutako datu nagusiak, eta bertan eztabaidatuko da problematika horri aurre egiteko gizarte-zerbitzuek eskaintzen dituzten erantzunen inguruan. Donostiako UPV/EHUko Ignacio María Barriola Eraikinean izango dira.

2019ko Azaroak 07

Datorren azaroaren 7 eta 8an Elkartuk "Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa" Nazioarteko Kongresua antolatuko du. Bi egunez, desgaitasunaren esparruan aditu batzuk izango ditugu. Informazio gehiago. 

2019ko Azaroak 21

Datorren azaroaren 21an arratsaldeko 19etan, azterketaren emaitzak aurkeztuko dira. Donostiako Zuzenbide Fakultateko Paraninfoan ospatuko da.

Agenda sekzioaren argazkia

Hemendik ekitaldien, oroitzapen-jardunaldien eta sareen sareko egun berezien datak ikus ditzakezu

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados