Agenda

2019ko Azaroak 18

Datorren azaroaren 18an, azken AGE CAFE partaidetza topaketa izango da, Artiumeko Plaza Aretoan, Gasteizen. Espazio honetan, zainketa profesionalak egiten duten pertsona guztien egoerari buruzko elkarrizketak eta hausnarketak sortuko dira, betiere beren esperientzia eta ikuspegiari ahotsa emanez. Mahai gainean jarritako eta jasotako ezagutza nahiz iritzi guzti hauek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailean "Profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko estrategia" deituriko programaren barne aurkeztuko dira 2020-2024ko legislaturari begira. Begirada ahalik eta zabalena izateko, herritar orori zuzendutako topaketa irekia da Agenda Nagusia, bai zaintzaileentzat, auzokideen laguntzarako sareetako pertsonentzat, gaian adituak direnentzat, erakunde publiko nahiz pribatuentzat, instituzioentzat etab. Izen ematea

2019ko Azaroak 21

Datorren azaroaren 21an arratsaldeko 19etan, azterketaren emaitzak aurkeztuko dira. Donostiako Zuzenbide Fakultateko Paraninfoan ospatuko da.

2019ko Abenduak 03

Urritasunaren Nazioarteko Egunaren baitan, FEVAS Plena Inclusion Euskadik “Inklusioa ereiten” jardunaldia antolatuko du, datorren abenduaren 3an Donostiako Kursaalean izango da. Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei ahotsa emango die eta elkarte mugimenduak gizarte inklusiboagoaren eraikuntzan bete duen toki erabakigarria aintzatetsiko da. Informazio gehiago eta izen ematea.

Agenda sekzioaren argazkia

Hemendik ekitaldien, oroitzapen-jardunaldien eta sareen sareko egun berezien datak ikus ditzakezu

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados