Ospakizun-ekitaldia EHUko Carlos Santamaria Zentroan egingo da

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu.

Aurtengoa 7. edizioa da eta “Aldaketaren hazia inspiratuz” lelopean, Euskadi berdinzaleago eta bidezkoago baten alde lan egiten jarraitzeko beharra aldarrikatzen dugu, gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera aniztasunean eraldaketa soziala ereiteko.

Egun horretan, sektoreak gizarte solidarioagoa, parte-hartzaileagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzeko egiten duen lana ikusarazi nahi dugu.

Maiatzaren 12an bertan ospatuko dugu aurten, ostirala, goizeko 10:30ean, Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroan.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du eta Sareen Saria banatuko dugu.

Sari honen bidez, Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aitortzen dugu. Aurten Thomas Holdbrook Asumdwe Nkabon Euskadiko pertsona ghanarren elkartearen sortzaileari emango diogu.

Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki du, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako bere hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik.

Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eraldaketa digitalari buruzko mahai-inguru interesgarria egingo dugu. Lucía Merino Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren koordinatzaileak moderatuko duen solasaldian, gizarte-eremu ezberdinetako hiru euskal elkarteren esperientziak entzuteko aukera izango dugu: Nagusilan, Bizitegi eta IRSEARABA.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago ikusi

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu. Ekitaldi horretan, maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zela ospatzen da, EHSSn mugarri izan zena. Aurtengoa 7. edizioa da eta “Aldaketaren hazia inspiratuz” lelopean, Euskadi berdinzaleago eta bidezkoago baten alde lan egiten jarraitzeko beharra aldarrikatzen dugu, gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera aniztasunean eraldaketa soziala ereiteko.

Egun horretan, sektoreak gizarte solidarioagoa, parte-hartzaileagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzeko egiten duen lana ikusarazi nahi dugu. Maiatzaren 12an bertan ospatuko dugu aurten, ostirala, goizeko 10:30ean, Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroan.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du eta Sareen Saria banatuko dugu. Sari honen bidez, Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aitortzen dugu. Aurten Thomas Holdbrook Asumdwe Nkabon Euskadiko pertsona ghanarren elkartearen sortzaileari emango diogu. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki du, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako bere hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik.

Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eraldaketa digitalari buruzko mahai-inguru interesgarria egingo dugu. Lucía Merino Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren koordinatzaileak moderatuko duen solasaldian, gizarte-eremu ezberdinetako hiru euskal elkarteren esperientziak entzuteko aukera izango dugu: Nagusilan, Bizitegi eta IRSEARABA.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago ikusi