Eusko Legebiltzarraren Plenoa

EUSKO JAURLARITZAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNEAN

Ikusi irakurketa erraza

Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onartu du alderdi politiko guztien batasunarekin. Duela zehazki urtebete onartu zuen Legebiltzarrak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea.

Eusko Legebiltzarrak premiatu egiten ditu Eusko Jaurlaritza eta administrazioak Hirugarren Sektore Sozialarekiko beharrezko lankidetza abian jar dezaten Elkarrizketa Zibilaren esparruan.

Era berean, premiatu egin ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren sustapena eta sendotzea bultza dezaten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea betez, Euskadiko gizarte-sarea, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotze aldera.

Eta, azkenik, animatu egin ditu herritarrak, Euskadiko auzo, herri eta hirietan barreiatutako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekiko atxikipena, babesa eta parte-hartzea areagotu dezaten.

Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onartu du alderdi politiko guztien batasunarekin EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA aitortzeko, Sareen Sareak eskatuta. Duela zehazki urtebete onartu zuen Legebiltzarrak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea eta, harekin bat eginda, oroitzapenezko ekitaldia burutu baino egun bat lehenago agertu diote babesa gure sektoreari. EHSSaren Legea ere batasun eta adostasun handiz onartu zen.

Adierazpen honen bitartez, Eusko Legebiltzarrak premiatu egiten ditu Eusko Jaurlaritza eta foru zein toki administrazioak elkarrizketa-bideak aktibatu eta finkatu ditzaten, eta Hirugarren Sektore Sozialarekiko beharrezko lankidetza abian jar dezaten Elkarrizketa Zibilaren esparruan.

Era berean, premiatu egin ditu Eusko Jaurlaritza eta foru zein toki administrazioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren sustapena eta sendotzea bultza dezaten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea betez, Euskadiko gizarte-sarea, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotze aldera.

<pEta, azkenik, animatu egin ditu herritarrak, Euskadiko auzo, herri eta hirietan barreiatutako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekiko atxikipena, babesa eta parte-hartzea areagotu dezaten.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados