Zuzendaritzaren argazkia

SAREEN SAREAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRIZTATU DU

Pablo Gonzalez izango da presidente berria, Gonzalo Rodriguezen ordez.

Ikusi irakurketa erraza

Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berriztatu du. Estatutuen arabera, hiru urterik behin karguak berriztatu behar dira.

Pablo Gónzalez Gutiérrez FEVAS Plena Inclusión hemendik aurrera Sareen Sareko presidentea izango da, REAS Euskadiko Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiaren ordez. Iñigo Vidaurrazaga (Hirekin) izango da presidenteordea.

Sareen Sareko batzordeak Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak hiru urtez egindako lana aitortu eta eskerrak eman zizkion, bere “talentu, hausnarketa eta ekintzagatik”. Haien esanetan, bere ekarpenari esker da Sareen Sarea gaur egun dena”.

Rodríguez Aguirregoitiak eskerrak eman zizkien Sareen Sareko sare eta erakunde guztiei eta bereziki bere sareari (REAS Euskadi) eta erakundeari (Caritas), emandako konfiantzagatik. Era berean, egindako bidean beste erakunde eta gizarte eragile batzuek emandako laguntza eskertu zuen.

Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berriztatzea erabaki zuen azken ohiko batzarrean. Estatutuen arabera, hiru urterik behin karguak berriztatu eta beste sare eta pertsona batzuei txanda pasa behar zaie; izan ere, hori da sareen sarearen funtzionamendu normala, elkarte anitz eta askotarikoa den heinean.

Pablo Gónzalez Gutiérrez FEVAS Plena Inclusión elkarteko presidenteordea eta horren ordezkaria izan da sarean, eta hemendik aurrera Sareen Sareko presidentea izango da, hiru urtez, REAS Euskadiko Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiaren ordez. Iñigo Vidaurrazaga (Hirekin) izango da presidenteordea.

Sareen Sareko batzordeak Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak hiru urtez egindako lana aitortu eta eskerrak eman zizkion, bere “talentu, hausnarketa eta ekintzagatik”. Haien esanetan, bere ekarpenari esker da Sareen Sarea gaur egun dena”.

Rodríguez Aguirregoitiak eskerrak eman zizkien Sareen Sareko sare eta erakunde guztiei eta bereziki bere sareari (REAS Euskadi) eta erakundeari (Caritas), emandako konfiantzagatik. Era berean, egindako bidean beste erakunde eta gizarte eragile batzuek emandako laguntza eskertu zuen. “Hiru urte dituen Sareen Sareak hasi berria du ibilbidea eta asko dira etorkizunean izango dituen erronkak; lan asko dago egiteke, baina espero dugu Zuzendaritza Batzorde berriarekin ere aurretik izandako laguntza eta babes bera izango dugula. Zentzu horretan, abagune hau aprobetxatuta, eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuegu”.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados