Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren argazkia

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA SUSTATZEKO ESTRATEGIA DEFINITUTA EGONGO DA URRI BUKAERARAKO

2017-2020 arteko ekintzak zehaztuko du sektorea sustatzeko

Ikusi irakurketa erraza

Urri bukaeran definituta egongo da Euskadiko hirugarren sektore sozialera bideratutako politika publikoen estrategia berria (2017-2020), atzo Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EZM) erabaki zuenez.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko legearen arabera, 17. artikuluan, Eusko Jaurlaritzari esleitzen dio EHSSeko erakunde eta sareekin lankidetzan estrategia eratzeko eskumena.

Aipatutako estrategiaren helburua da, alde batetik, EHSSak euskal gizarteari egiten dion ekarpena sendotzea eta, bestetik, EHSSaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kolaborazioa sendotzea.

Estrategian jasotako esku-hartzeak erakundeen, sareen eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzetan eta lankidetzan zentratuko dira, bestelako instituzio edo eragile adierazgarri batzuk nahasten dituzten ekintza edo esku-hartzeak barne hartzeko aukeraren kalterik gabe; betiere, guztien adostasunez. Sailen arteko estrategia da eta Eusko Jaurlaritzak EHSSa sustatzeko burutzen dituen ekintza eta neurriak barne hartzen ditu, bai esku-hartze sozialaren arloan, bai jarduera ekonomikoaren sustapenari eta berau garatzen duten erakundeei dagokienez.

Estrategia eratzeko prozesuan Eusko Jaurlaritzako 10 sailek parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzaren zeharkakotasuna islatuz. EZMaren saioan Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak adierazi zuenez, «asmoa da estrategia zeharkako tresna izatea, inoiz baino gehiago, eta Jaurlaritzaren sail ezberdinen lan koordinatuari erantzutea; betiere, EHSSaren eta lankidetza publiko-sozialaren arloan jarrera eta ikuspegi partekatuan oinarrituta». Estrategiaren garapenean parte hartu dute Hirugarren Sektore Sozialak, Eusko Jaurlaritzak eta beste administrazio batzuek.

EHSSaren Legean jasotzen denez, estrategian barne hartuko dira aldeetako bakoitzak bere aldetik zein elkarren arteko lankidetzan sustatu beharreko esku-hartzeak, eta 4 urteko indarraldia ezartzen da. Horiekin batera jasotzen ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareak sendotzearekin lotuta ezarri beharreko helburu eta neurriak, gizarte ekarpena sustatzeko beharra eta gizarte esku-hartzearen eremu osoan bete beharreko funtzio ezberdinen garapena.

Estrategian honako puntuak aurreikusten dira: erakundeen gizarte oinarria eta parte-hartzea; erakundeen sendotzea eta kudeaketa; EHSSren egituratzea eta erakunde arteko kolaborazioa; iraunkortasuna, autonomia, gardentasuna eta kontuak ematea; inbertsioak eta azpiegiturak; sektore publikoarekiko kolaborazioa (legegileak eta betearazleak); enpresekiko kolaborazioa; EHSSren sustapena, fiskalitatea eta aitortza; eta sektorearen identitatea.

Estrategiak, gainera, ekarpenak egingo ditu legean jasotzen diren alderdi ezberdinak zabaltzeko eta EHSS sustatzeko, hala nola: euskal herri administrazioen beste maila batzuetako sustapen neurriak; EHSSa sustatzeko neurriei buruzko txostena; erakundeen azpiegiturak garatzen, inbertsioak egiten, kudeaketa hobetzen eta jarduera ekonomikoa bultzatzen laguntzeko neurriak; EHSS eta haren ekarpena, egituraketa zein erakunde eta sareen arteko lankidetza aitortzeko bultzada; EHSSaren ekarpenaren aitortza eta sektore publikoko beste neurri batzuek EHSSan duten eraginaren ebaluazioa; euskal herri administrazioen aldetik enpresen eta EHSSaren arteko lankidetzaren sustapena; eta

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren kudeaketa.

Proposatutako helburuak lortzera bidean, azken fasera arte estrategia diseinatu duen EZMaren lan-batzorde mistoak beharrezkotzat jotzen du zenbait adierazle ezartzea, estrategiaren betearazpenaren urteko jarraipena egitea ahalbidetzeko eta 4 urteko indarraldia bukatutakoan emaitzak ebaluatzeko txosten bat osatzeko. Txosten biak Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio, eta bertan aurkeztuko dira.

Faseak

Aipatutako lanak burutzeko tailer ezberdinak antolatu dira sare eta erakunde txiki zein ertainekin; dokumentazioa bildu da; Kataluniako Hirugarren Sektoreko erakundeen Taularekin topaketa egin da; eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin zenbait saio antolatu dira.

Bigarren fasean, estrategiaren lehendabiziko zirriborroa eta esku-hartzeen zerrenda sortu dira, eta EHSSko sareekin lan-saio ezberdinak antolatu dira Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinekin, Foru Aldundiekin eta Eudelekin, baita Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren Batzorde Mistoaren baitan ere.

Hasi berri den hirugarren fase honetan estrategiaren bigarren zirriborroa sortuko da, Sareekin eta Eusko Jaurlaritzarekin alderatzeko, eta, ondoren, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaian aurkeztuko da, ekarpenak barne hartu eta dokumentua bukatutzat emateko. Bukatutakoan Gobernu Batzordeari igorriko zaio. Hirugarren fasea urri bukaeran amaituko da, Sareen Sarea, GGKEen Koordinakundea eta Unicef sareekin bilera egin ondoren.

Urri bukaeran definituta egongo da Euskadiko hirugarren sektore sozialera bideratutako politika publikoen estrategia berria (2017-2020), atzo Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EZM) erabaki zuenez.

Iaz onartu zen 6/2016 Legeak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoak, 17. artikuluan, Eusko Jaurlaritzari esleitzen dio EHSSeko erakunde eta sareekin lankidetzan estrategia eratzeko eskumena, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bitartez.

Aipatutako estrategiaren helburua da, alde batetik, EHSSak euskal gizarteari -bereziki burutzen diren interes orokorreko jarduerei- egiten dion ekarpena sendotzea eta, bestetik, EHSSaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta kolaborazioa sendotzea, baita sektore publiko osoarekiko eta gainerako eragileekiko elkarlana ere.

Estrategian jasotako esku-hartzeak erakundeen, sareen eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzetan eta lankidetzan zentratuko dira, bestelako instituzio edo eragile adierazgarri batzuk nahasten dituzten ekintza edo esku-hartzeak barne hartzeko aukeraren kalterik gabe; betiere, guztien adostasunez. Sailen arteko estrategia da eta Eusko Jaurlaritzak EHSSa sustatzeko burutzen dituen ekintza eta neurriak barne hartzen ditu, bai esku-hartze sozialaren arloan, bai jarduera ekonomikoaren sustapenari eta berau garatzen duten erakundeei dagokienez.

Estrategia eratzeko prozesuan Eusko Jaurlaritzako 10 sailek parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzaren zeharkakotasuna islatuz. EZMaren saioan Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak adierazi zuenez, «asmoa da estrategia zeharkako tresna izatea, inoiz baino gehiago, eta Jaurlaritzaren sail ezberdinen lan koordinatuari erantzutea; betiere, EHSSaren eta lankidetza publiko-sozialaren arloan jarrera eta ikuspegi partekatuan oinarrituta». Estrategiaren garapenean parte hartu dute Hirugarren Sektore Sozialak, Eusko Jaurlaritzak eta beste administrazio batzuek.

EHSSaren Legean jasotzen denez, estrategian barne hartuko dira aldeetako bakoitzak bere aldetik zein elkarren arteko lankidetzan sustatu beharreko esku-hartzeak, eta 4 urteko indarraldia ezartzen da. Horiekin batera jasotzen ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareak sendotzearekin lotuta ezarri beharreko helburu eta neurriak, gizarte ekarpena sustatzeko beharra eta gizarte esku-hartzearen eremu osoan bete beharreko funtzio ezberdinen garapena.

Estrategian honako puntuak aurreikusten dira: erakundeen gizarte oinarria eta parte-hartzea; erakundeen sendotzea eta kudeaketa; EHSSren egituratzea eta erakunde arteko kolaborazioa; iraunkortasuna, autonomia, gardentasuna eta kontuak ematea; inbertsioak eta azpiegiturak; sektore publikoarekiko kolaborazioa (legegileak eta betearazleak); enpresekiko kolaborazioa; EHSSren sustapena, fiskalitatea eta aitortza; eta sektorearen identitatea.

Estrategiak, gainera, ekarpenak egingo ditu legean jasotzen diren alderdi ezberdinak zabaltzeko eta EHSS sustatzeko, hala nola: euskal herri administrazioen beste maila batzuetako sustapen neurriak; EHSSa sustatzeko neurriei buruzko txostena; erakundeen azpiegiturak garatzen, inbertsioak egiten, kudeaketa hobetzen eta jarduera ekonomikoa bultzatzen laguntzeko neurriak; EHSS eta haren ekarpena, egituraketa zein erakunde eta sareen arteko lankidetza aitortzeko bultzada; EHSSaren ekarpenaren aitortza eta sektore publikoko beste neurri batzuek EHSSan duten eraginaren ebaluazioa; euskal herri administrazioen aldetik enpresen eta EHSSaren arteko lankidetzaren sustapena; eta

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren kudeaketa.

Proposatutako helburuak lortzera bidean, azken fasera arte estrategia diseinatu duen EZMaren lan-batzorde mistoak beharrezkotzat jotzen du zenbait adierazle ezartzea, estrategiaren betearazpenaren urteko jarraipena egitea ahalbidetzeko eta 4 urteko indarraldia bukatutakoan emaitzak ebaluatzeko txosten bat osatzeko. Txosten biak Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio, eta bertan aurkeztuko dira.

Faseak

Aipatutako lanak burutzeko tailer ezberdinak antolatu dira sare eta erakunde txiki zein ertainekin; dokumentazioa bildu da; Kataluniako Hirugarren Sektoreko erakundeen Taularekin topaketa egin da; eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin zenbait saio antolatu dira.

Bigarren fasean, estrategiaren lehendabiziko zirriborroa eta esku-hartzeen zerrenda sortu dira, eta EHSSko sareekin lan-saio ezberdinak antolatu dira Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinekin, Foru Aldundiekin eta Eudelekin, baita Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren Batzorde Mistoaren baitan ere.

Hasi berri den hirugarren fase honetan estrategiaren bigarren zirriborroa sortuko da, Sareekin eta Eusko Jaurlaritzarekin alderatzeko, eta, ondoren, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaian aurkeztuko da, ekarpenak barne hartu eta dokumentua bukatutzat emateko. Bukatutakoan Gobernu Batzordeari igorriko zaio. Hirugarren fasea urri bukaeran amaituko da, Sareen Sarea, GGKEen Koordinakundea eta Unicef sareekin bilera egin ondoren.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados