Presidenteen argazkia

PABLO GONZALEZEK GONZALO RODRIGUEZ ORDEZTUKO DU EZMAREN PRESIDENTE GISA

Mahaiak orain arteko presidentearen lana goraipatu du.

Ikusi irakurketa erraza

Pablo Gonzalez Gutierrezek, hartu zuen atzoko ohiko bilkuran Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiaren lekukoa. Pablo, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaian (EZM) FEVAS Plena Inclusion elkartearen ordezkaria da. Gonzalo (REAS Euskadi) aipatutako organoaren presidentea izan da orain arte.

Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa sustatu eta ahalbidetzea, politika publikoak diseinatu eta gauzatzeko orduan adostasuna eraikitzeko helburuz. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek eta Autonomia Erkidegoko administrazioak osatzen dute.

Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Beatriz Artolazabalek, zorterik onena opatu zion Pablo Gonzalezi eta haren aitzinekoak egindako lana goraipatu zuen, «EZMaren hasiera eta martxan jartzea, baita sektorea arautzen duen legearen onarpena ere, arrakastaz zuzendu dituela» iritzita.

EZMan EHSSeko sareen ordezkari direnek ere eskerrak eman zizkioten Gonzalo Rodriguez Agirregoitiari, sektore sozialarekin hartutako konpromisoagatik. Atzo arte presidente izan denak estimuz adierazi zuenez, «hirugarren sektore sozialean lanean jarraituko dut, harro bainago haren parte izateaz. Ohore handia izan da mahai honen presidente izatea».

Pablo Gonzalez Gutierrezek, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaian (EZM) FEVAS Plena Inclusion elkartearen ordezkariak, hartu zuen atzoko ohiko bilkuran Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiaren lekukoa (REAS Euskadi) aipatutako organoaren presidente gisa.

EZMaren presidente berriak bertaratutako guztien babesa izan zuen, duela hilabete Sareen Sarearen presidente gisa Gonzalo Rodriguez ordeztu ondoren.

Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa sustatu eta ahalbidetzea, gobernantza arloan, politika publikoak diseinatu eta gauzatzeko orduan adostasuna eraikitzeko helburuz. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek eta Autonomia Erkidegoko administrazioak osatzen dute.

Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Beatriz Artolazabalek, zorterik onena opatu zion Pablo Gonzalezi Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea onartuta ireki den etapa berri honetan, eta haren aitzinekoak egindako lana goraipatu zuen, «EZMaren hasiera eta martxan jartzea, baita sektorea arautzen duen legearen onarpena ere, arrakastaz zuzendu dituela» iritzita.

EZMan EHSSeko sareen ordezkari direnek ere eskerrak eman zizkioten Gonzalo Rodriguez Agirregoitiari, sektore sozialarekin hartutako konpromisoagatik. Atzo arte presidente izan denak estimuz adierazi zuenez, «hirugarren sektore sozialean lanean jarraituko dut, harro bainago haren parte izateaz. Ohore handia izan da mahai honen presidente izatea».

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados