2018ko GSEFen kartela

BILBOK GIZARTE-EKONOMIARI BURUZKO NAZIOARTEKO FORORIK GARRANTZITSUENA HARTUKO DU URRIAREN 1ETIK 3RA

Sareen Sareak Bilbo GSEF 2018ko antolakuntza batzordean parte hartzen du

Ikusi irakurketa erraza

Bilboko alkateak eta Global Social Economy Forum-eko Idazkari Nagusiak hurrengo GSEF BILBAO 2018 aurkeztu dute gaur 

Hain zuzen ere, gizarteekonomiari buruzko nazioarteko fororik garrantzitsuena da, eta Bizkaiko hiriburuan antolatuko da urriaren 1etik 3ra.

GSEF (Global Social Economy Forum) foroaren aurreko edizioak Seul eta Montrealen egin dira, eta aurten izango da munduko foroa Europan egiten den lehenengo aldia.

Aurtengo edizioak honako izanburua du: “Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta jasangarrirako balioak eta lehiakortasuna”.

Gizarte-ekonomiako entitateek, erakundeetako ordezkariek eta alkateek parte hartuko dute GSEF BILBAO 2018 foroan.

Bertan, pertsonak ardatz dituen gizarte inklusibo eta parekide baterantz aurrera egiten jarraitzeko bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte.

Gizarte-ekonomiaren esparruko eta administrazio publikoko 1.200 profesional inguruk parte hartuko dute Kongresuen Euskalduna Jauregian antolatuko den nazioarteko foroan.

Horrela, hiri-eremuetan gizarte-ekonomia garatzeko eta tokiko gobernuen eta gizarteekonomiako eragileen arteko lankidetzarekin zerikusia duten arazoak eta aukerak partekatuko dituzte.

ALKATEEK ETA SEKTORE PUBLIKOKO, PRIBATUKO ZEIN HIRUGARREN SEKTOREKO ORDEZKARIEK PARTE HARTUKO DUTE GSEF BILBAO 2018N

GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan.

Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria eta Manuela Carmena, Madrilgo alkatea.

Honako hauek izango dira nazioarteko foroan gizarte-ekonomiako aditu gisa parte hartuko dutenak: Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe delakoko burua eta Rosa Lavin, Gizarte Ekonomiako Euskal Sareko burua.

Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea.

Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non landu egingo diren gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia.

GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.

Sareen Sareak Antolakuntza Batzordean parte hartzen du beste euskal gizarte ekonomiari buruzko sare batzuekin batera.

GIZARTE-EKONOMIAREN FORO GLOBALA

Global Social Economy Forum (GSEF) gizarte zibileko eragileak eta tokiko gobernuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometituta dagoena.

Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin sortu zen, kalitatezko enpleguaren sorrera, bidezko hazkundea, demokrazia parte-hartzailearen aurrerabidea eta garapen iraunkorra sustatzeko asmoz.

2015eko abenduan Bilbao sarean sartu zen ohorezko batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Laurence Kwark, Global Social Economy Forum-eko Idazkari Nagusiak hurrengo GSEF BILBAO 2018 aurkeztu dute gaur Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Hain zuzen ere, gizarteekonomiari buruzko nazioarteko fororik garrantzitsuena da, eta Bizkaiko hiriburuan antolatuko da urriaren 1etik 3ra.

GSEF (Global Social Economy Forum) foroaren aurreko edizioak Seul eta Montrealen egin dira, eta aurten izango da munduko foroa Europan egiten den lehenengo aldia.

“Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta jasangarrirako balioak eta lehiakortasuna” izenburuarekin, gizarte-ekonomiako entitateek, erakundeetako ordezkariek eta alkateek parte hartuko dute GSEF BILBAO 2018 foroan. Bertan, pertsonak ardatz dituen gizarte inklusibo eta parekide baterantz aurrera egiten jarraitzeko bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte, kalitateko enplegua sortuz eta bidezko hazkundearen zein garapen jasangarriaren bitartez lortzeko asmoz.

Gizarte-ekonomiaren esparruko eta administrazio publikoko 1.200 profesional inguruk parte hartuko dute Kongresuen Euskalduna Jauregian antolatuko den nazioarteko foroan. Horrela, hiri-eremuetan gizarte-ekonomia garatzeko eta tokiko gobernuen eta gizarteekonomiako eragileen arteko lankidetzarekin zerikusia duten arazoak eta aukerak identifikatzeko mundu osoan aplikatu diren kooperazio-politika publikoen alorrean gauzatutako jardunbide egokiak partekatuko dituzte.

ALKATEEK ETA SEKTORE PUBLIKOKO, PRIBATUKO ZEIN HIRUGARREN SEKTOREKO ORDEZKARIEK PARTE HARTUKO DUTE GSEF BILBAO 2018N

GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan. Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Manuela Carmena, Madrilgo alkatea; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Emilia Saiz, CGLUko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak).

Honako hauek izango dira nazioarteko foroan gizarte-ekonomiako aditu gisa parte hartuko dutenak: Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe delakoko burua; Rosa Lavin, Gizarte Ekonomiako Euskal Sareko burua; Chistopher Itier, gizarte-ekonomia solidariorako eta gizarte-berrikuntzarako goi-mandataria; eta Ariel Guarco, Nazioarteko Kooperazio Aliantzako burua. Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea, gizarteekonomia hirien aroan, kontinenteen arteko hurbilketa, kooperazioko hiria eta garapen jasangarri eta inklusiboa gizarte-ekonomia oinarri hartuta. Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non landu egingo diren gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia: hezkuntza, gazteak eta teknologia; Mondragon esperientzia; gizarte-ekonomia politika publikoetan; edo enpresa-eraldaketa gizarte-ekonomiaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.

Sareen Sareak Antolakuntza Batzordean parte hartzen du beste euskal gizarte ekonomiari buruzko sare batzuekin batera; ASLE, EHLABE, Gizatea, Konfekoop eta REAS Euskadi.

GIZARTE-EKONOMIAREN FORO GLOBALA

Global Social Economy Forum (GSEF) gizarte zibileko eragileak eta tokiko gobernuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometituta dagoena. Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin sortu zen, kalitatezko enpleguaren sorrera, bidezko hazkundea, demokrazia parte-hartzailearen aurrerabidea eta garapen iraunkorra sustatzeko asmoz.

Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko (GSEF2016) eskubide osoko kidea da Bilbo. Titulu hori ekonomia sozial eta solidarioaren sareko kideentzat eta tokiko gobernuentzat gordeta dago, eta biltzarrean bozkatzeko eskubidea ematen du. 2015eko abenduan Bizkaiko hiriburua sarean sartu zen ohorezko batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner abierto plazo sareen saria 2019

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados