2018ko GSEFen argazkia

GSEF 2018K BATERAKO ADIERAZPENA AURKEZTU DU AMAIERA EKITALDIAN

GSEF 2020ren hiri anfitrioia Mexiko izango da

Ikusi irakurketa erraza

Ekonomia Sozialaren Foro Globala (GSEF) atzo amaitu zen Bilboko alkateak, eta GSEFko presidentekide berriak, zuzendutako ekitaldiarekin.

GSEF 2018ren antolaketak egunotan egindako lanaren inguruko oso balorazio positiboa egin du.

84 herrialdetako 1.700 pertsona baino gehiago eta mundu osoko gobernatzaileak, alkateak eta alkateordeak bildu ditu.

Errealitate bihurtu nahi duten ideia eta esperientzia onen benetako laborategia izan da.

Amaiera-ekitaldian, tokiko garapen inklusiboa eta jasangarria lortzeko sektore honek duen garrantziarekin lotuta Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Foro honen amaierako adierazpena irakurri zuten.

Bilbo Adierazpena izenekoak Ekonomia Sozialeko, tokiko eta eskualdeetako gobernuetako, sareetako eta beste erakunde laguntzaile batzuetako ordezkariek honako hauekiko duten konpromisoa jasotzen du:

- politika publikoak elkarrekin eraikitzen eta garatzen jarraitzea.

- lehentasuna ematea gizarte zibilaren ekarpena biltzea eta koordinatzea ahalbidetzen duten prozesu eta foroei laguntza emateari.

- jardunbide egokiak hedatzeko eredu ekonomiko honen inguruko ikerketa-lanak bultzatzea.

- kide diren estatuek NBEri ekonomia sozialaren eta solidarioaren inguruko ebazpena eska diezaioten defendatzea.

- lurraldeen arteko (hirikoak eta landatar eremukoak) loturak bultzatzen jarraitzea eta gobernu maila guztietako politiketan koherentzia handiagoa lortzeko lan egitea.

- finantza etikoak, alternatiboak eta solidarioak mobilizatzea, eta tokiko aurrezkiak ekonomia soziala eta ekonomia sozial solidarioa bultzatzera bideratzea.

- sustapeneko eta kontsumoko zirkuituetan gardentasun handiagoa lortzeko ingurumen arloko ekintzak hobetzea.

GSEFn parte hartu duten pertsonen desioa da 2020an Mexikon egingo den GSEF ekimenean Bilbon orain planteatutako erronka horietako batzuk bete eta errealitate bihurtu ahal izatea.

Amaiera-ekitaldian, gainera, foro globalaren hurrengo edizioetan beren espazioa izatea eskatu zuten gazteek. Erakundeak eskaera aintzat hartuko duela adierazi zuen.

Bestalde, GSEFko presidentekideak azken bi urteotan Tokiko Batzorde Antolatzailean (TBA) parte hartu duten erakunde publikoei eta ekonomia sozialeko sareei esker oneko plaka bat entregatu zien (irudiak ikus dezakegun moduan).

Erakunde horien artean daude hauek: SAREEN SAREA, Ehlabe, Gizatea, REAS Euskadi, Asle eta Konfekoop.

GSEF 2018k iraun duen bitartean, TBAn ez ezik, SAREEN SAREAk beste era batera ere parte hartu du: hitzaldi bat aurkeztu du, bi tailerretako moderatzaile-lanak egin ditu eta ekonomia sozialeko jardueren/enpresen adibide espezifikoak ikusteko aukera eskaintzen zuten ibilbide tematikoetako bat koordinatu du.

Zehatzago esanda, Koopera, Eragintza eta Etxegokiren (Fekoor) ekonomia sozialeko jarduerak ezagutzeko aukera eman du.

Hiru egunez lan handia egin ostean, Ekonomia Sozialaren Foro Globala (GSEF) atzo amaitu zen Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta GSEFko presidentekide berriak, Joung Youl Kim-ek, zuzendutako ekitaldiarekin.

GSEF 2018ren antolaketak egunotan egindako lanaren inguruko oso balorazio positiboa egin du. 84 herrialdetako 1.700 pertsona baino gehiago eta mundu osoko gobernatzaileak, alkateak eta alkateordeak bildu ditu. Errealitate bihurtu nahi duten ideia eta esperientzia onen benetako laborategia izan da.

Amaiera-ekitaldian, tokiko garapen inklusiboa eta jasangarria lortzeko sektore honek duen garrantziarekin lotuta Ekonomia Sozialari buruzko Nazioarteko Foro honen amaierako adierazpena irakurri zuten.

Bilbo Adierazpena izenekoak Ekonomia Sozialeko eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko, tokiko eta eskualdeetako gobernuetako, sareetako eta beste erakunde laguntzaile batzuetako ordezkariek honako hauekiko duten konpromisoa jasotzen du:

- politika publikoak “elkarrekin eraikitzen eta garatzen” jarraitzea.

- lehentasuna ematea gizarte zibilaren ekarpena biltzea eta koordinatzea ahalbidetzen duten prozesu eta foroei laguntza emateari.

- jardunbide egokiak hedatzeko eredu ekonomiko honen inguruko ikerketa-lanak bultzatzea.

- kide diren estatuek NBEri ekonomia sozialaren eta solidarioaren inguruko ebazpena eska diezaioten defendatzea.

- lurraldeen arteko (hirikoak eta landatar eremukoak) loturak bultzatzen jarraitzea eta gobernu maila guztietako politiketan koherentzia handiagoa lortzeko lan egitea.

- finantza etikoak, alternatiboak eta solidarioak mobilizatzea, eta tokiko aurrezkiak ekonomia soziala eta ekonomia sozial solidarioa bultzatzera bideratzea.

- sustapeneko eta kontsumoko zirkuituetan gardentasun handiagoa lortzeko ingurumen arloko ekintzak hobetzea.

GSEFn parte hartu duten pertsonen desioa da 2020an Mexikon egingo den GSEF ekimenean Bilbon orain planteatutako erronka horietako batzuk bete eta errealitate bihurtu ahal izatea.

Amaiera-ekitaldian, gainera, foro globalaren hurrengo edizioetan beren espazioa izatea eskatu zuten gazteek. Erakundeak eskaera aintzat hartuko duela adierazi zuen. Bestalde, GSEFko presidentekideak azken bi urteotan Tokiko Batzorde Antolatzailean (TBA) parte hartu duten erakunde publikoei eta ekonomia sozialeko sareei esker oneko plaka bat entregatu zien (irudiak ikus dezakegun moduan). Erakunde horien artean daude hauek: SAREEN SAREA, Ehlabe, Gizatea, REAS Euskadi, Asle eta Konfekoop.

GSEF 2018k iraun duen bitartean, TBAn ez ezik, SAREEN SAREAk beste era batera ere parte hartu du: hitzaldi bat aurkeztu du, bi tailerretako moderatzaile-lanak egin ditu eta ekonomia sozialeko jardueren/enpresen adibide espezifikoak ikusteko aukera eskaintzen zuten ibilbide tematikoetako bat koordinatu du. Zehatzago esanda, Koopera, Eragintza eta Etxegokiren (Fekoor) ekonomia sozialeko jarduerak ezagutzeko aukera eman du.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados