2018ko Astialdi Kongresuaren kartela

ASTIALDI SAREAK ASTIALDI HEZITZAILEARI BURUZKO NAZIOARTEKO I. KONGRESUA ANTOLATZEN DU

Barakaldon ospatuko da hurrengo urriaren 19 eta 20an

Ikusi irakurketa erraza

Astialdi hezitzaileari buruzko nazioarteko I. kongresua urriaren 19 eta 20an burutuko da Barakaldon.

Kongresuaren leloa “inklusioan aurrera eginez” izango da.

ASTIALDI SAREAK, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Nazioarteko irismenarekin, elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da Kongresua.

Euskal Herriko astialdi hezitzailea sustatu eta sendotzean aurrera egiteko.

Kongresuan gizarte inklusiboagoa eraikitzeko erronkei buruz hitz egingo da astialdi hezitzailearen bitartez.

Kongresua Astialdiko elkarte eta zerbitzuei zuzenduta dago, ala ere, administrazio publikoei, hezkuntza zein gizarte zientzien arloko unibertsitateko irakasleria zein ikasleriari.

Hirugarren Sektoreko erakundeei, gizarte eta hezkuntza proiektuekin lotutako entitateei.

Zerbitzu sozio-hezitzaile eta kulturaleko enpresei eta herritarren ordezkariei zuzenduta dago.

Gizarte eta hezkuntza politiketan erantzukizuna duten alderdi politikoei.

Astialdi hezitzaileari buruzko nazioarteko I. kongresua urriaren 19 eta 20an burutuko da Barakaldon “inklusioan aurrera eginez” lelopean. ASTIALDI SAREAK, Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sareak, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta dago, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.

Nazioarteko irismenarekin, elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da Kongresua, Euskal Herriko astialdi hezitzailea sustatu eta sendotzean aurrera egiteko. Deialdi honetako egitarauan jasotako hitzaldi, solasaldi, komunikazio, esperientzia eta sinposioen bitartez erronka eta aukerei buruz hitz egingo da gizarte inklusiboagoa eraikitzeko astialdi hezitzailearen bitartez. Ikuspegi akademiko, zientifiko, politika publiko eta eskuhartze sozio-hezitzaileetatik begiratuta

Kongresua Astialdiko elkarte eta zerbitzuei zuzenduta dago, ala ere, administrazio publikoei, hezkuntza zein gizarte zientzien arloko unibertsitateko irakasleria zein ikasleriari, Hirugarren Sektoreko erakundeei, gizarte eta hezkuntza proiektuekin lotutako entitateei, Zerbitzu sozio-hezitzaile eta kulturaleko enpresei eta herritarren ordezkariei, hala nola, gizarte eta hezkuntza politiketan erantzukizuna duten alderdi politikoei.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados