Izarzako bileraren argazkia

SAREEN SAREA AKITANIA BERRIKO ORDEZKARITZA BATEKIN BILDU DA BURDEOSEN

Akitania Berriko Conseil Économique, Social et Environnemental Régional (CESER) delakoak eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) Hirugarren Sektore Sozialaren eta Ekonomia Sozial Solidarioaren eredua aztertu dute Burdeosen.

Ikusi irakurketa erraza

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Burdeosera joan dira Hirugarren Sektorearei buruz hitz egiteko.

Baita ere Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruz hitz egin dute.

Bileran, bi erakundeetako, Hirugarren Sektore Sozialeko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean,Gizarte Politiketako sailburuordea eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria bertaratu dira.

Baita ere Sareen Sarea-ko ordezkari batzuk egon dira.

Ekitaldi hau antolatzen den bigarrena da. Abenduan CESER-eko ordezkari batzuk Bilbora etorri ziren Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistema ezagutzeko asmoz.

Akitania Berriko Conseil Économique, Social et Environnemental Régional (CESER) delakoak eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) Hirugarren Sektore Sozialaren eta erakunde publikoen arteko elkarlan-eredua aztertu dute Burdeosen.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) eta Akitania Berriko CESER-en arteko alde biko elkarlan-harremanen barruan, euskal batzordea Burdeosera joan da Akitania Berriko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren egoera ezagutzeko asmoz.

Zerbitzuen Sistema ezagutzeaz gain, bilera honen helburua praktika onak partekatzea eta baterako ekimenak garatzeko harremanak egitea da.

Bilera CESER-eko Dominique Chevillonek  presiditu du eta Hirugarren Sektore Sozialeko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria bertaratu dira. Baita ere, Sareen Sarea-ko presidentea eta koordinatzailea egon dira eta REAS Euskadi, Ehlabe eta Euskofederpen-eko ordezkariak.

Jardunaldia bi mahai-inguru dira. Lehenengoa Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzkoa, eta bigarrena, berriz, Nouvelle-Aquitaineko familia, etxebizitza sozial eta hirugarren adinekoen politiken inguruan.

Bisita honek hainbat ekintza ezagutzeko aukera eman digu, besteak beste, Hirugarren Sektore Sozialaren antolaketa, Gizarte Ekonomia Solidarioa eta Gizarte Politikak. Honi esker ikusi dugu, askotan, erronka berdinak partekatzen ditugula.

Akitania Berria Frantziako Hirugarren Eskualdea da ESS-ari dagokionez 22.576 establezimendurekin, 223.000 soldatapeko eta lurralde horretako sei lanpostutik bat Gizarte Ekonomi Solidarioaren barne dago. Horregatik Ikastola eta Insitutuetan sustatu eta garatzea proposatzen da. Berrikuntza sozialaren interesa eta "soluzio solidarioen" proiektu berrien esperimentazioa partekatzen ditugu.

Akitaniako hizlariek "Administrazio baten konponbide bertikalen aurrean, oso zentralizatuta bestalde, herritarren elkarrizketari garrantzia eman behar diotela" azpimarratu dute. Ildo horretan, berrikuntza publikoko laborategi bat bultzatzen dute, konponbideak herritarrekin batera eraiki, diseinatu eta sortu daitezen ".

Ildo beretik, Patrick Leresteux, Akitania Berriko Mugimendu Asoziatiboko presidenteak, hirugarren sektorearen eta sektore publikoaren arteko elkarrizketa zibila modu iraunkorrean ezartzeko erronka azpimarratu du. Helburu horrekin, elkarrekiko konpromisoaren Eskualdeko Gutuna sinatu dute. "Gizarte zibila ez dago onartuta eskaintzen duenaren mailan" gehitu du.

Jardunaldiaren azken partea berrikuntza-esperientzia praktikoei buruzkoa izan zen: familia-esparruetan, etxebizitza sozialean eta zahartzaro, prestakuntza eta kualifikazioa urritasuna duten pertsonei dagokionez. Azkenik, Euskal Herriko ekonomia sozialaren arteko azterketa konparatiboa egin mugaren alde bietan.

Ekitaldi hau antolatzen den bigarrena da. Abenduan CESER-eko ordezkari batzuk Bilbora etorri ziren Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistema ezagutzeko asmoz.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados