19 Proposamen

SAREEN SAREAK INTERES SOZIALEKO 19 PROPOSAMEN EGITEN DIZKIE ALDERDI POLITIKOEI

Sareen Sareak 19 proposamen egiten dizkie alderdi politikoei

Ikusi irakurketa erraza

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 19 proposamen egiten dizkie Euskadiko alderdi politikoei berdintasuna lortzeko.

Datozen foru- eta udal-hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai politikoak haien programak prestatzen ari dira. Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore sozialeko erakundeek eskatzen diegu lotura bat, konpromiso bat garatzea erakunde bakoitzak lan egiten duen komunitate bakoitzean dauden pertsonekin, familiekin, erakundeekin eta enpresekin. Herritarren ongizatearekin konprometituta egotea, batez ere, ahulenekin eta zaurgarrienekin.

Maiatzaren 26an udaletxeetan eta foru aldundietan gure ordezkariak hautatzeko aukera dugu, eta SAREEN SAREA erakundean, deialdi demokratiko hori aprobetxatu nahi dugu gure aldarrikapenak gizarteari eta hura ordezkatzeko prest daudenei modu eraldatzailean eta parte-hartzailean helarazteko.

SAREEN SAREAn pertsonen bizitza-kalitatea hobetzearen apustua egiten dugu. Helburu nagusia gizarteratzearen eta kohesio sozialaren kuotak igotzea eta eskubideen berdintasun eraginkorra lortzea da.

Politika sozial desberdinen garapena beharrezko baliabideekin eta estrategia eta helburu argiekin bermatzen duten tokiko erakundeak behar ditugu. Herritar guztien ongizatea dimentsio guztietan bermatzera zuzendutako jarduerak lehenetsiz eta pertsona, familia eta gure gizartean eta herrialde txirotuetan talde sozial jakin batzuk ongizate maila egokietatik baztertuta gera ez daitezen saiatuz.

Sareen Sareak proposamen hauek alderdi politiko guztiei bidali dizkie, eta, nahi izanez gero, pertsonalki azalpenak eman eta eztabaidatzeko prest dago.

Datozen foru- eta udal-hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai politikoak tokiko erakundeetako gobernua lortzeko (herritarrengandik gertuen daudenak dira) hautesleei helaraziko dizkiguten hauteskundeko proposamenei azken ukituak ematen ari dira.
 
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak definitzen dituen ezaugarrietako bat zera da: lurraldearekiko duten lotura, sortu diren eta helburu duten komunitatearekiko, alegia. Horrek eskatzen du lotura bat, konpromiso bat garatzea erakunde bakoitzak lan egiten duen komunitate bakoitzean dauden pertsonekin, familiekin, erakundeekin eta enpresekin. Herritarren ongizatearekin konprometituta egotea, batez ere, ahulenekin eta zaurgarrienekin.
 
Sektoreak edo erakundeak ez badu lotura hori zaintzen, beste hainbat alderdiren artean, hurbiltasuna galduko du eta honakoetako gaitasuna galduko du: erantzunak komunitate bakoitzeko ezaugarrietara eta beharretara egokitzea; beharrak antzeman, aurre hartu eta saihestea; gaitasunak piztu eta tokiko sareak ehuntzea; komunitatearen babes eta baliabide desberdinak dinamizatzea; parte hartze soziala tokiko mailan sustatzea edo tokiko eragileetan eta lurraldean lan egiten duten beste eragile batzuetan zuzenago eragitea.
 
Maiatzaren 26an udaletxeetan eta foru aldundietan –Euskadiren kasuan, gizarteongizatearen arloan konpetentzia zabalak dituzte- gure ordezkariak hautatzeko aukera dugu, eta SAREEN SAREA erakundean, deialdi demokratiko hori aprobetxatu nahi dugu gure aldarrikapenak gizarteari eta hura ordezkatzeko prest daudenei modu eraldatzailean eta parte-hartzailean helarazteko.
 
SAREEN SAREAn pertsonen bizitza-kalitatea hobetzean oinarritutako tokiko eta foruerakundeen aldeko apustua egiten dugu. Helburu nagusia gizarteratzearen eta kohesio sozialaren kuotak igotzea eta eskubideen berdintasun eraginkorra lortzea da, betiere, inor ez dadin ongizate maila egokietatik, babes sozial egokitik, eta giza izaerarekin eta herritar-izaerarekin osotasunean parte hartzetik baztertuta geratu.
 
Politika sozial desberdinen garapena beharrezko baliabideekin eta estrategia eta helburu argiekin bermatzen duten tokiko erakundeak behar ditugu.
 
Desberdintasunaren, txirotasunaren, lan-prekarietatearen eta larrialdi sozialaren igoerek pertsonak politiken erdigunean kokatzen eskatzen dute, herritar guztien ongizatea dimentsio guztietan bermatzera zuzendutako jarduerak lehenetsiz eta pertsona, familia eta gure gizartean eta herrialde txirotuetan talde sozial jakin batzuk ongizate maila egokietatik baztertuta gera ez daitezen saiatuz.
 
Gure herrietako eta hirietako gobernuen inplikazio sendoa behar duten erronkak ditugu. Aldaketa demografikoak, Euskadiko herritarrak gero eta zaharragoak izateak eta Europako jaiotze-tasa baxuenak gure errealitate soziala aldatzen du. Gure hiriek diseinu irisgarria eta adiskidetsua behar dute, pertsona guztiei bizitza independentea eta autonomoa eskainiko diena. Bide luzea egin behar dugu gizon eta emakumeen arteko guztizko berdintasuna lortzeko. Garapen-eredu iraunkorra bultzatu behar da, Nazio Batuen Agenda 2030ean ezarritakoarekin bat datorrena eta Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Euskadi Basque Country Agendan txertatuta dagoena.
 
Erronka horiei guztiei heltzeak gizarte osoaren inplikazioa eskatzen du, herriz herri eta lurraldez lurralde, eta ondorioz, gobernantza gisa antolatutako gizarte ekimenaren lankidetza, laguntza eta parte-hartze demokratikoa. Foru aldundietan eta udaletan ere elkarrizketa zibila estimulatzea, herritarrek eta gizarte-erakundeek eragiten dieten erabaki politikoetan eta ekonomikoetan esku har dezaten.
 
Ildo horretatik, datozen foru-hauteskundeetan eta udal-hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoak elkarrizketa egitera eta SAREEN SAREAk egindako 19 proposamenak aintzat hartzera bultzatzen ditugu.

19 Proposamenak

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados