UPV/EHU Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoaren aurkezpena

UPV/EHUKO GIZARTE-ZERBITZUEN KUDEAKETAKO ETA BERRIKUNTZAKO GRADUONDOAN PARTE HARTUKO DU SAREEN SAREAK

UPV/EHU Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoaren aurkezpena

Ikusi irakurketa erraza

Sareen Sareak UPV/EHUko Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoarekin kolaboratuko du .

Sareen Sarearen iritziz, funtsezkoa da unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzea etorkizuneko profesionalak hezitzeko.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea da graduondoaren antolatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren finantziazioa jaso du, baita SIIS eta SAREEN SAREAren lankidetza ere.

Graduondoari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/especializacion-universitaria-gestion-innovacion-servicios-sociales.

Gizarte-zerbitzuen Kudeaketako eta Berrikuntzako graduondoaren lehen edizioa amaitu eta 2019-2020 ikasturterako bigarren edizioa aurkezteari lotuta, aurkezpen-jardunaldi tekniko bat egin dute Arabako campusean, aurreko astean Bilbon eta Donostian eginiko aurkezpenen ondoren.

SAREEN SAREA, lehen edizio honetan, irakaskuntza-lanean aritu da Hirugarren Sektore Sozialaren eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arteko harreman-esparruaren arloan eta azalpenak ematen ere aritu da sektorean berrikuntzaren kudeaketari, kudeaketa estrategikori eta administrazio publikoekin lotutako kudeaketari dagokionez izandako esperientzien inguruan.

Orain arte izandako arrakastari esker, lankidetza hedatu eta formalizatu egin da bigarren ediziorako.

Sareen Sarearen iritziz, funtsezkoa da unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzea; izan ere, hirugarren sektore sozialeko erakundeen eta sareen funtsezko funtzioak  dira ikerketa, errealitatearen azterketa eta behar zahar zein berrientzako erantzunak sustatzea. Hori dio Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiak ere; esplizituki dio gainera.

Esku-hartze soziala Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen bereizgarria da eta hala dago jasota 2016ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legean ere. Hala, sektore honek ezinbestekoa du gaitasun handiko profesionalak izatea: esku-hartze sozialean dituzten gaitasunak, trebeziak eta ezagutzak uztartu eta baliabideak kudeatzeko eta behar berriak hautemateko eta horiei erantzuteko gaitasuna duten profesionalak behar ditu sektoreak.

Baina horretarako, profesional horien profilak osatuko dituen prestakuntza eskaini behar da eta gradu hau aukera bikaina da arlo honetan ezagutza berriak eskuratu eta prestakuntza jasotzeko.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea da graduondoaren antolatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren finantziazioa jaso du, baita SIIS eta SAREEN SAREAren lankidetza ere.

Graduondoari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/especializacion-universitaria-gestion-innovacion-servicios-sociales

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados