Pablo Gónzalez, Sareen Sareako presidentea eta Alberto Minguez, Fiare Banca Etikaren Bilboko egoitzaren zuzendaria

FIARE BANKU ETIKOAK ETA SAREEN SAREAK HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO EKIMENAK SENDOTU DITUZTE EUSKADIN

Hitzarmenaren helburua da Sareen Sareko erakundeei banku-produktuak eta -zerbitzuak ematea

Ikusi irakurketa erraza

Fiare Banku Etikoak eta Sareen Sareak hitzarmen bat sinatu dute, sareen sareko erakundeei banku-produktuak eta -zerbitzuak emateko.

Bi elkarteek balio berak dituzte, hala nola lankidetza, elkartasuna eta inklusioa..

Hitzarmen honen helburua da gizarteratzearen aldeko erakundeei finantzaketa lortzeko aukera ematea, banku tradizionalaz harago.

Hitzarmenak hainbat akordio jasotzen ditu, besteak beste, fakturen aurrerakinen eta diru-laguntzen ingurukoak, bai eta aseguruak ere.

Fiare Banku Etikoak enpresei, kooperatibei, elkarteei eta lan-sozietateei ematen dizkie zerbitzuak. Bere helburua gizartea eraldatzea da, ekonomia sozial eta solidarioa garatuz gardentasunaren, parte-hartzearen, demokraziaren eta kreditu-eskubidearen printzipioak jarraituz.

Fiare Banku Etikoak eta Sareen Sareak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Sareen Sareko erakundeei banku-produktuak eta -zerbitzuak emateko.

Hitzarmenaren hartzaileak ehunka erakunde izango dira, eta balio berak, hala nola lankidetza, elkartasuna eta inklusioa, dituzten erakundeen arteko harremanean beste urrats bat egitea ekarriko du berekin.

Hitzarmen horren bidez, gizarteratzearen arloko zenbait erakunde motari finantzaketa lortzeko aukera eman nahi zaie, banku tradizionalaz harago beste finantza-aliatu baten bila badabiltza. Hitzarmenak zenbait gairen inguruko akordioak jasotzen ditu, besteak beste, zirkulatzailearen, fakturen aurrerakinen eta diru-laguntzen ingurukoak, bai eta aseguruak ere. Halaber, lehentasunezko baldintzak bermatzen dizkie sareko erakunde bazkideei.

Horrenbestez, erakundeen arteko elkarrenganako aitortza bat da, eta finantza etikoen lankidetza-erakundeak banku- eta finantza-zerbitzuak emateko egin duen beste urrats bat.

Fiare Banku Etikoak enpresei, kooperatibei, elkarteei eta lan-sozietateei ematen dizkie zerbitzuak, besteak beste, eta hitzarmen horren bidez, zenbait antolakuntzaren zerbitzura jarriko du bere esperientzia. Izan ere, antolakuntza horiek, beren premien berri duen eta beren balioekin lan egiten duen banku baten laguntzaz, gizartean eta ingurumenean eragin positiboa sortuz beren erakundea garatu nahi dute.

Sareen Sarea

Sareen Sarea 15 sarez osatuta dago eta, horiek, era berean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko 3.500 erakunde baino gehiagoren ordezkari dira. Euskal Administrazio Publikoetako ordezkariekin, alderdi politikoekin eta beste gizarte-eragile batzuekin harremanak handitzeko egiten du lan etengabe, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ordezkatzeko eta gizarte-eragile guztiekin elkarrizketatzeko misioaren baitan baitago.

Hirugarren sektoreko erakundeekin hitzarmenak

Fiare Banku Etikoa lankidetza-hitzarmenak sinatzeko estrategia garatzen ari da bere balio berak dituzten bigarren eta hirugarren mailako erakundeekin, gertuko harreman estrategikoak sendotzeko, prozesuak eta tarifa bereziak eskainiz. Azken seihilekoan REAS, FAECTA, CEPES, Ecovalia eta CAISekin sinatu ditu hitzarmenak.

2018an, Fiare Banku Etikoak 10 milioi eurorekin finantzatu zituen gizartean eta ingurumenean inpaktu handia duten enpresak. Zenbateko horren % 70 gizarteratzearen, laneratzearen, etxebizitzaren, kulturaren eta hezkuntzaren esparruetan inbertitu da. Gizarteratzeren eta laneratzearen esparrua da oraindik finantzaketa gehien eskatzen duena. Hala ere, energia berriztagarriekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako gero eta erakunde gehiagok egin nahi dute lan bankuarekin.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados