Hirugarren Sektore Sozialeren sustapenerako hitzarmena

EUSKO JARULARITZAK ETA EITBk HITZARMENA SINATU DUTE, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA SUSTATZEKO

Hitzarmena Sareen Sarearen egoitzan sinatu da

Ikusi irakurketa erraza

EITB eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu dute.

Honen helburua da Hirugarren Sektore Soziala ezagutzera ematea

Hitzarmena Sareen Sarearen egoitza sinatu da.

Bi urtean behingo hitzarmena da, eta haren helburua da, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, sozietate zibil indartsuari eta parte-hartzaileari “ahotsa eman eta hura sustatzea”.

Euskal Irrati Telebistak eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, gaur, Sareen Sarearen egoitzan, bi urtean behingo hitzarmena sinatu dute, Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko.
Akordio horren bidez, urtean zortzi kanpaina solidario zabalduko dira eta, haien bidez, Sareen Sarean gizarte-inklusioaren alde eta pertsona ahulenen eta zaurgarrienen defentsan taldekatutako erakundeen ekintza boluntarioaren errealitatea emango da ezagutzera.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ziurtatu du “kanpaina horien baterako helburua sozietate zibil antolatuari, dinamizatuari, indartsuari eta parte-hartzaileari ahotsa ematea eta hura sustatzea” dela.
Hitzarmen horretara 400.000 euroko inbertsioa bideratuko da, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan.

Artolazabal sailburuarekin batera, hitzarmenaren sinaduran Maite Iturbe Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak, Pablo González Sareen Sareko eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidenteak eta Soraia Chacón, Komunikazio Batzordeko eta Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeko kidea ere parte hartu dute.

Maite Iturbek nabarmendu du hitzarmena komunikazio-zerbitzu publiko gisa gizarte-erantzukizun korporatinoko jarduketa-programan sartzen dela.

Pablo Gonzálezek azpimarratu ditu hitzarmen horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeei irekitzen dizkien aukerak, eta zenbait adibide jarri ditu: akordio honen etekina atera ahalko duten nazioarteko egunak, ekitaldi solidarioak, jardunaldiak eta bestelako ospakizunak.

Ekimen hori 2017an onetsitako Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategian aurreikusitako ekintzen artean dago, bai eta estrategia hori garatzeko 2018-2020 aldirako legegintzaldi-planean aurreikusitakoen artean ere.

Argazkiak eta bideoa

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner abierto plazo sareen saria 2020

Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados