ESTIMU- ETA AITORTZA-ADIERAZPEN UGARI IÑIGO VIDAURRAZAGARI

Ikusi irakurketa erraza

Euskadiko hirugarren sektoreko sare guztiek emango diote azken agurra gaur Iñigo Vidaurrazaga adiskide, lagun eta Sareen Sareko presidenteordeari, gazte-gaztea zenetik eskaini baitzion bizitza, buru-belarri eskaini ere, sektore sozialari: haren konpromiso eta emate izugarriaren uzta diren lorratzak eta legatuak luzaroan iraungo dute gurekin. Iñigo, Hirekin fundazioan (Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioan) parte hartzeaz gain, non hil arte izan zen Sareen Sareko ordezkaria, modu aktiboan aritu zen Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta Euskadiko hirugarren sektoreko Sareen Sarea sortzeko orduan. Halaber, sektore sozialaren hiru ordezkarietako bat izan zen, Euskadin Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia bultzatu eta horren jarraipena egiteko lantaldean. Langile nekaezin, adimentsu, propositibo, adiskidetzaile, sortzaile eta zintzo hark, gizarte-ekimeneko sektorearen nahiz Sareen Sarearen etorkizunean erronka eta ardura are handiagoak bere gain hartzeko ezaugarriak zituenak, sekulako hutsunea utzi digu; jakina, familian utzi duen hutsune ordezkaezinarekin alderatu ezin daitekeena. Beraz, berriro ere, gure maitasuna eta elkartasuna erakutsi nahi dizkiogu haren familiari. Sareen Sareak eta Hirekin fundazioak nabarmendu eta eskertu egin nahi ditugu asteburu osoan zehar Euskadiko eta kanpoko sektore sozialeko pertsona eta erakundeengandik, EAEko Administrazio Publikoetako pertsona eta ordezkariengandik, Euskal Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetik, euskal legebiltzarkideengandik eta, besteak beste, sindikatuen eta akademiaren eremuko pertsonengandik iritsi zaizkigun estimu-, aitortza- eta elkartasun-adierazpen ugariak.

Euskadiko hirugarren sektoreko sare guztiek emango diote azken agurra gaur Iñigo Vidaurrazaga adiskide, lagun eta Sareen Sareko presidenteordeari, gazte-gaztea zenetik eskaini baitzion bizitza, buru-belarri eskaini ere, sektore sozialari: haren konpromiso eta emate izugarriaren uzta diren lorratzak eta legatuak luzaroan iraungo dute gurekin..

Iñigo, Hirekin fundazioan (Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioan) parte hartzeaz gain, non hil arte izan zen Sareen Sareko ordezkaria, modu aktiboan aritu zen Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta Euskadiko hirugarren sektoreko Sareen Sarea sortzeko orduan. Halaber, sektore sozialaren hiru ordezkarietako bat izan zen, Euskadin Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia bultzatu eta horren jarraipena egiteko lantaldean.

Langile nekaezin, adimentsu, propositibo, adiskidetzaile, sortzaile eta zintzo hark, gizarte-ekimeneko sektorearen nahiz Sareen Sarearen etorkizunean erronka eta ardura are handiagoak bere gain hartzeko ezaugarriak zituenak, sekulako hutsunea utzi digu; jakina, familian utzi duen hutsune ordezkaezinarekin alderatu ezin daitekeena. Beraz, berriro ere, gure maitasuna eta elkartasuna erakutsi nahi dizkiogu haren familiari.

Sareen Sareak eta Hirekin fundazioak nabarmendu eta eskertu egin nahi ditugu asteburu osoan zehar Euskadiko eta kanpoko sektore sozialeko pertsona eta erakundeengandik, EAEko Administrazio Publikoetako pertsona eta ordezkariengandik, Euskal Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetik, euskal legebiltzarkideengandik eta, besteak beste, sindikatuen eta akademiaren eremuko pertsonengandik iritsi zaizkigun estimu-, aitortza- eta elkartasun-adierazpen ugariak.

Begoñako basilikan ikusiko dugu elkar, Bilbon, 19:00etan.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados