Boluntariotza ekimena

GUZTION ARTEAN, ELKARTASUN SARE ANTOLATUA

Sareen Sarea, Caritas, Cruz Roja eta Boluntariotzako agentziekin batera, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ekintza honetara gehitzen da.

Ikusi irakurketa erraza

Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusiak edota mendekoak laguntzeko ekimen bat jarri du martxan.

Sareen Sarea, Cáritas, Gurutz Gorria eta Boluntariotza agentziaken batera ekimen honetara gehitu da.

Laguntza behar izanez gero, edota laguntzeko prest bazaude deitu 945 222 222 telefonora.

Eusko Jaurlaritzak elkartasun-ekimen antolatuak sustatzeko plan bat egin du 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo administrazioak eragindako bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenen oinarrizko premiei erantzuteko, zeinak beren etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi baitira eta familiaren laguntzarik ez baitute.

Erakunde publikoen, Sareen Sarean, Cáritas (688 662 773), Gurutze Gorriaren eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelagunt­za-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik.

Izan ere, bizi dugun egoerak erakundeen erantzuna eta konpromiso kolektiboa es­katzen ditu, eta elkartasuna, inoiz baino gehiago, antolatu egin behar da.

Zer beharrei buruz ari gara

Pandemiaren aurkako borrokaren egungo fasean edo hurrengoetan, pertsona batzuk bereziki kalteberak izan daitezke, beren babesa bermatzeko etxetik atera ezin dutenak eta behar ez dutenak, eta eguneroko bizitzako behar hauei erantzuteko laguntza behar dutenak:

• Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa- produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).

• Zaborra jaisteko.

• Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.

• Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).

• Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.

Zer behar da

Etxe bakoitzeko boluntario baten edo biren laguntza (beti berberak), eskatutako profilarekin (sintomarik gabe, 17 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak, eta patologia kronikorik gabe: diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunogutxitzaileekin tratamenduan daude­nak, etab.), etxera ohikotasunez joango direnak (egunero, astean bi edo hiru egun … beharren arabera), beharrezko neurriak hartuz. Osasun Sailak ezarritako jarraibideei jarraituz eta pla­nean parte hartzen duen erakunde baten babesean, berme guztiekin (boluntario antolatuak).

70 urtetik gorakoa bazara eta/edo mendekoa, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:

Deitu 945 222 222 telefonora (24 ordu).

Lagundu nahi eta laguntza eskain dezakeen pertsona bazara, eta parte hartze­ko baldintzak betetzen badituzu, jarri harremanetan Cáritasekin (688 662 773) edota Gurutz Gorriarekin 945 222 222 telefonoan edozein unetan (24 ordu).

Informazio gehiago

 

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados