COVID 19ren galdetegia

GALDETEGIA: EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA COVID-19ko KRISIAREN AURREAN

Erakundean lidergoan dagoen pertsonak bete beharko du galdetegia

Ikusi irakurketa erraza

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, Sareen Sareak eta Eusko Jaurlaritzak online galdetegi bat zabaldu dute, COVID-19ren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan duen eragina ezagutzeko.

Galdetegi erraza da, erakundeetan krisiaren eragina arintzeko ekintzak ahalbidetuko dituzten datuak biltzeko.

Galdetegia betetzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Lehen fasea da, alarma egoeran oinarritua. Informazioa biltzeko bigarren fase bat egingo dute, krisialditik ateratzen hasten garenean.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak eta Sareen Sareak galdetegi bat abiarazi dute Covid-19ko krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko.

Momentu zailak dira, baina funtsezkoa da sektorearen premiazko beharrak eta bizitzen ari diren errealitate ezberdinak ezagutzea, krisi horrek erakundeetan eta hartzaileengan duen eragin soziala txikiagotzeko

Erakundean lidergoan dagoen pertsonak bete beharko du galdetegia (zuzendaritza, gerentzia, gobernu-organoa eta abar). Online galdetegi bat da, erraz eta azkar betetzeko modukoa. Helburua ahalik eta egoeraren irudi zehatzena izatea da, Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko sareei eta erakundeei aukera emango diena krisiaren egungo eta etorkizuneko eragina erakundeetan arintzeko ekintzak garatu ahal izateko.

Galdetegi hau lehen fase baten parte da eta alarma egoera eta osasun larrialdian oinarrituta dago. Aurrerago, bigarren faseari ekingo zaio, krisialditik irteteko garaia hasten denean.

Galdetegia betetzeko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik eta lortutako informazioa aztertu ondoren, txosten bat egingo da. Txosten horren bidez jakin nahi da krisiak erakundeetan zer eragin izaten ari den, eremuaren, tamainaren eta lurraldearen arabera. Lehen fasearen txostena apirilaren amaierarako aurreikusita dago.

Galdetegia bete

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados