Bazterkeria eta pobreziari aurre egiteko funtsaren aurkezpena

BAZTERKERIA ETA POBREZIA EGOEREI AURRE EGITEKO FUNTS EKONOMIKOAREN AURKEZPENA

Ikusi irakurketa erraza

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak prentsaurreko batean aurkeztu du 10 milioi euroko funtsa, zeinak hamar bat programa zehatz dituen Covid-19ren krisiak gehien kaltetutako pertsonei arreta emateko.

Berrogeita hamar erakunde sozial inguru, 200 profesional eta mila boluntario, elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin pandemiak eragindako pobreziari erantzuteko. 

Sareen Sareko koordinatzaileak eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako hainbat ordezkarik ere parte hartu dute prentsaurrekoan.

Sareen Sareak adierazi duenez, normaltasun berrira itzultzea gizarteratzeko aukera bat izateko aukera baten aurrean gaude.

Berrogeita hamar erakunde sozial inguru, 200 profesional eta mila boluntario, elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin pandemiak eragindako bazterketa eta pobrezia egoerei erantzuteko.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak prentsaurrekoan aurkeztu ditu bazterkeria eta pobreziari aurre egiteko programak. Euskal Autonomia Erkidegoan hamar mila pertsona baino gehiago izango dira Covid-19aren ondorioz eragindako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia- egoerak arintzeko diseinatu den 10 milioi euroko funtsean jaso diren hamar programen garapenaren onuradun. 

Funts berria hamar programa zehatzetan egituratzen da, eta, haien bidez, honako helburu hauek bete nahi dira: baliabiderik ez duten familiei arreta ematea; kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta psikologikoa; etxerik ez duten pertsonen ostatua sendotu eta hobetzea, eta medikamentuak eta ordezko kontsumoak ematea. Programa garatzeko berrehun profesionalek eta mila boluntariok parte hartuko dute.

Halaber, beste zenbateko zehatz batzuk egongo dira, honako helburu hauetarako: babes-materialen stocka sortzeko; osasun-krisialdiaren ondorioz ostatua galdu duten pertsonentzako ostatu-aukerak sustatzeko; pandemiaren eragina jasan duten prestakuntza-prozesuetan dauden gazte atzerritarrentzako bizikidetza-aukerak; lineako eskola-berrindartzerako, eta Guztion Artean elkartasun antolatuko sarea sustatzeko.

Erronkak eta aukerak

Prentsaurrekoan izan dira ere Mikel Barturen Sareen Sareko koordinatzailea eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko bazterketaren aurkako batzordeko hamar kide.

Bertan izan dira Bizitegiko Aitor Ipiña; Gizakiako Estibaliz Barron; Elkarbanatuzeko Borja Doval; Bizkaiko Caritaseko Carlos Bargos; Gipuzkoako Caritaseko Jose Emilio Lafuente eta Arabako Hiesaren Aurkako Batzordeko Pilar Marijuan.

Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak gogorarazi duenez, osasun larrialdi egoerak larrialdi sozial eta ekonomikoa ere eragin du. Ondorioz, hirugarren sektore sozialeko erakundeek ahalegin handiagoak egin behar izan dituzte gizarte-bazterketan, gizarte bazterketa larrian eta egoera ahulean dauden familien beharrei erantzuteko. Hori dela eta, "berehalako eta premiazko" erantzunak bilatu behar izan dituzte egoera larrienei aurre egiteko.

"Larrialdi unea igarota, erronka handi bat dugu aurrean: beharrizan berriak eta larriagotutako beharrizan zaharrak dituzten pertsona, familia eta kolektiboek konfinatuta jarraitzen dute. Orain erantzun eraginkorrak prestatu eta ibilbideak diseinatu behar dira, normaltasun berrira itzultzea gizarteratzeko eta oinarrizko eskubideak benetan erabiltzeko aukera izan dadin", adierazi du Mikel Barturenek.

Informazio gehiago

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados