#125MilaEsker kanpaina

ESKERTZE MASIBOA EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO BOLUNTARIO ETA PROFESIONALEI

Sareen Sarearen kanpaina, maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna dela eta

Ikusi irakurketa erraza

Maiatzaren 12a Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna da eta Sareen Sareak kanpaina bat abiarazi du boluntarioen eta profesionalen lana aldarrikatzeko.

#125MilaEsker lelopean, eskertze-kate bat hasi dugu Facebook eta Twitter sare sozialetan, besteak laguntzeko dena ematen dutenei omentzeko. 

Pandemian, profesionalek eta boluntarioek aparteko ahalegina egin dute pertsona ahulenei laguntzeko.

Hirugarren sektore sozialeko erakundeek premiazko erantzunak eman nahi izan dizkiete zaurgarritasun handiena duten kolektiboen premiei.

#125MilaEsker lelopean, Sareen Sareak kanpaina bat hasi du sare sozialetan, milaka boluntario eta profesionalek egiten duten lana aldarrikatzeko.

Maiatzaren 12a, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren harira, Sareen Sareak eskertze kanpaina bat abiarazi du milaka pertsonek egunero egiten duten lana eskertzeko. Koronabirusak eragindako osasun-krisiak eragin handia izan du euren lanean. "Pandemiaren aurrean, Euskadiko profesionalek eta boluntarioek aparteko ahalegina egin dute pertsona kalteberenei laguntzeko", azaldu du Sareen Sareak.

Zentzu horretan, hirugarren sektore sozialeko erakundeak "buru-belarri" aritu dira egoera ahulenean dauden kolektiboen beharrei premiazko erantzunak ematen, hala nola etxerik gabeko pertsonei, mendekotasuna duten adinekoei, desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonei edota krisiak sozioekonomikoki "gogor kolpatu" dituen pertsonei.

"Horregatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, gure aintzatespena erakutsi nahi dugu eta txalo zaparrada eskaini nahi diegu esku-hartze sozialaren lehen lerroan dauden pertsona guztiei", adierazi du Sareen Sareak.

Eskertze-erronka
#125MilaEsker lelopean, Sareen Sareak kanpaina bat abiarazi du sare sozialetan, pertsona horiek aintzatesteko hainbat edukirekin. Ekintza nagusietako bat erronka biral bat da, horien guztien lana ikusarazteko: “argitalpen bat egitea sare sozialetan, besteei laguntzeko denbora eta ahalegina ematen duten ezagutzen ditugun pertsonak aipatuz eta eskerrak emanez”.

Sareen Sareak esker on "masibo" horretan parte hartzeko deia egin die herritarrei, #125MilaEsker traola erabiliz. Maiatzaren 5ean hasi zen erronka eta maiatzaren 17ra arte iraungo du. Dagoeneko, herritarrak, hirugarren sektore sozialeko pertsonak eta erakundeak eta eragile sozial eta instituzionalak parte hartzen ari dira.

Gizarte-sare handia
Sareen Sarea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen elkartea da. Etengabe hazten ari den sektorea da, 3.900 erakundek, 138.000 boluntariok eta 38.000 profesionalek osatzen dutena.

"Gizarte justu eta solidarioago, kohesionatuago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko lan egiten dugu. Elkarlanean, gizarte eredu gizatiarrago batera hurbilduko gaituzten proposamenak eta alternatibak eraiki nahi ditugu ", azaldu du Sareen Sareak.

Informazio gehiago:

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados