Maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

BIHUR DEZAGUN EGIA

Maiatzak 12, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Ikusi irakurketa erraza

Maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da, eta Sareen Sareak iritzi-artikulu hau argitaratzen du, boluntarioen eta profesionalen lana eskertuz.

Sareen Sareak gogoeta egin du Covid-19ak eremu sozial eta ekonomikoan izango duen eraginari buruz, bereziki pertsona kalteberenengan.

Erronka handi baten aurrean gaude, eta beharrezkoa da politika publikoak indartzea, pertsona zaurgarrienak babesteko.

Orain, inoiz baino gehiago, erantzun solidarioak behar ditugu. Elkartasunak ongizate kolektiboa sustatu behar du.

Pablo González Sareen Sareako presidentearen iritzi-artikulua, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren harira.

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da. Data horretan, gizarte zibil antolatuak gizarte-ehun garrantzitsua ospatu eta ikusarazten dugu; izan ere, erakunde publikoekin eta beste eragile batzuekin batera, gizarte bidezkoagora, solidarioagora, bateratuagora eta parte-hartzaileagora aurrera egiten laguntzen du. Zoritxarrez, aurten, ezin izan dugu elkartu gure eguna ospatzeko. Covid-19ak beste errealitate batean murgildu gaitu, eta errealitate horretan, urruntze soziala da pandemiaren kontrako borrokan prebentzio-neurri garrantzitsuenetakoa.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek, ordea, ez dituzte urruntzeak mantendu: milaka profesionalek eta boluntariok ezohiko ahalegina egin dute pertsona zaurgarrienei laguntzeko. Gure erakundeek izugarrizko ahalegina egin dute kalean eta horretarako gaitutako dispositiboetan etxerik gabeko pertsonei erantzuna ematen; botikak hala behar duten pertsonengana iritsarazten; baldintza txarreko enplegua galdu duten eta etxebizitzaren gastuei aurre egin ezin dieten familien beharrei erantzuten; adinekoei eta desgaitasuna dutenei egoitza-zentroetan arreta eskaintzen, edo modu presentzialean edo telematikoan laguntza esku-hartzeak eskaintzen beren etxebizitzetan; laguntza psikologikoa eskaintzen; eta hain beharrezkoa den eta gure herrialdean hain presente dagoen solidaritatea nagusitu dadin zubi gisa lan egiten, modu antolatuan, Guztion Artean elkartearekin partekatutako ekimenekin.

Horregatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, aitormena erakutsi eta txaloak eskaini nahi dizkiogu esku-hartze sozialaren eta osasun esku-hartzearen lehen lerroan dauden pertsona guztien konpromisoari. Oso une zailak bizi izan dituzte, babes- eta baliabide-hornidura eskasiarekin, baina ahal eta guztiz ere, pertsona kalteberenei erantzuteko ahalegin guztiak egin dituzte.

Osasun-krisi honek iragarri ezinezko ondorio sozial eta ekonomikoak dituen krisi sozial eta ekonomikoa ekarri du. Larrialdiko unea igaro ostean, erronka handia dugu aurretik: pertsonak, familiak eta taldeak behar berriekin eta krisi honek areagotu dituen lehengo beharrak. Haien profilak identifikatu ditugu eta haien arazoak ezagutzen ditugu, premiazko erantzuna eman dugu, baina orain, erantzun eraginkorrak prestatu eta ibilbideak diseinatu behar dira normaltasun berrirako itzulera, hala behar izanez gero, gizarteratzeko eta oinarrizko eskubideak modu eraginkorrean aurrera eramateko aukera izan dadin.

Ezinbestekoa da irtenbideetan pentsatzeko, eta ondorio sozioekonomikoei eta koronabirusaren krisiaren ostean mehatxatzen gaituen desberdintasunaren larriagotzeari aurre egiteko eremu komunak bilatzea.

“Normaltasun berrira” gerturatzen garen heinean, ondorio sozialekin, ekonomikoekin eta osasun publikoarekin lotutako ondorioengatiko kezka handitzen da. Gorabeherez betetako egoeran gaude, baina badakigu egin beharko dugun bidea luzea eta zaila izango dela. Covid-19ak enpleguan, osasunean edo gizarte-zerbitzuetan izan dituen ondorioek agerian utzi dute pertsona zaurgarrienak babesteko politika publikoak indartzeko dagoen premia larria.

Ildo horretatik, hirugarren sektore sozialeko erakundeetatik, lotura sozialak mantentzen lagunduko eta hori bultzatuko duen erantzun solidarioa gauzatzeko beharra nabarmentzen dugu. Isolamenduaren eta indibidualismoaren aurrean, solidaritateak ongizate kolektiboa bilatzea sustatu behar du.

Era berean, eta krisi ekonomikoak eraginda baliabide publikoak murriztu egin daitezkeen unean, inoiz baino beharrezkoagoa da inbertsio sozialaren, babes sozialeko eta osasun sistema indartsuen, eta babes sozial publikoko politika bermatzaileen beharra balioestea inor atzean gera ez dadin.

Oraindik aztoratuta eta zalantzaz beteta baldin bagaude ere, badugu itxaropena. Hirugarren sektore sozialak esperientzia zabala du erronkaz betetako inguruetan lan egiten. Sinergiak aktiba ditzakegu eta beharrezko giza kapitala eta potentzial eraldatzailea dugu etengabe aldatzen ari den agertokiaren aurrean alternatiba disruptiboak planteatzeko. Guztion artean lor dezakegu, bihur dezagun egia.

 

Oraindik aztoratuta eta zalantzaz beteta baldin bagaude ere, badugu itxaropena. Hirugarren sektore sozialak esperientzia zabala du erronkaz betetako inguruetan lan egiten. Sinergiak aktiba ditzakegu eta beharrezko giza kapitala eta potentzial eraldatzailea dugu etengabe aldatzen ari den agertokiaren aurrean alternatiba disruptiboak planteatzeko. Guztion artean lor dezakegu, bihur dezagun egia.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados