Euskadiko 2020ko hauteskundeetako debate digitala: "Elkartasuna da erantzuna"

HAUTESKUNDE-DEBATE DIGITALA: ELKARTASUNA DA ERANTZUNA

Eztabaida ekainaren 24an izango da, 18:30ean, eta Youtubetik zuzenean jarraitu ahal izango da

Ver Lectura fácil

Euskadiko alderdi politiko nagusietako hautagaiek eztabaida digitalean parte hartuko dute, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Sareen Sareak, Osoigok eta Hegoa Institutuak antolatuta.

Eztabaida ekainaren 24an izango da eta Youtubetik zuzenean jarraitu ahal izango da.

Ekainaren 17ra arte bidali ditzakezu zure galderak Osoigo plataformaren bidez.

Hautagaiek boto gehien jaso dituzten galderak erantzungo dituzte eztabaidan.

Lehendakarigaiek eta euskal alderdi politiko nagusietako zerrendaburuek herritarren galderei erantzungo diete. Ekainaren 17ra arte bidal dezakezu zurea!

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Sareen Sareak, Osoigok eta Hegoa Institutuak (EHU), Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta eta moderatuta, Eusko Legebiltzarrerako eta Lehendakaritzarako hautagaien arteko topagune batera gonbidatu nahi zaituztete.

#ElkartasunaDaErantzuna zuzenean egingo den lehen hauteskunde-eztabaida digitala da, non Euskadiko alderdi politiko nagusien Lehendakariagaiak edota zerrendaburuek, ZOOM/YOUTUBE bidez, erronka, neurri eta politika sozialak eztabaidatuko dituzten, COVID-19 krisiaren aurrean inor atzean gera ez dadin.

Bidali zure galderak

Zein da politika sozialen eginkizuna COVID-19 osteko Euskadin? Zein politika behar ditugu pandemia globala geldiarazteko? Bidali zure galdera eta babesak lortu. Bozkatuenak eztabaida digitalean izango dira zuzenean erantzun ditzaten. Zuk galdetu, haiek erantzun.

  • Galderen bidalketa eta babestea: ekainaren 17aren 12:00etara arte, Osoigo plataforman.
  • Hautagaien erantzunak: ekainaren 24an, 18:30etik 20:00etara (zuzenean), www.ongdeuskadi.org webgunean

Jarraitu eta komentatu zuzenean Twitter bidez: #ElkartasunaDaErantzuna

Debate electoral media 

 

 

Debatea Sarean

 

 

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados