Sareen Sareak hauteskundeetarako egindako proposamenen dekalogoa

EUSKADI SOZIALAGO, INKLUSIBOAGO ETA KOHESIONATUAGO BAT ERAIKITZEKO PROPOSAMENAK

Sareen Sareak proposamen dekalogo bat helarazi die hainbat alderdi politikotako lehendakarigaiei

Irakurketa erraza ikusi

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko hauteskundeetarako proposamenen dekalogo bat egin dugu.

Alderdi politiko nagusietako lehendakarigaiei bidali diegu dekalogo hori.

Proposamenak gizarte-politikak indartzera bideratuta daude, inor atzean gera ez dadin.

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako legebiltzar eta gobernu baten aldeko apustua egiten du Sareen Sareak, haren helburu nagusia gizarteratzeko eta gizarte-kohesiorako mailak handitzea izanik.

Gizarteratze-mailak igotzeko eta gizarte-politikak indartzeko proposamenen dekalogo bat egin dugu, inor atzean gera ez dadin..

Uztailaren 12an hauteskundeek garrantzi berezia dute, ziurgabetasun handiko egungo testuingurua kontuan hartuta. Covid-19aren pandemiagatik martxotik aurrera bizi izan dugun krisi globalaren ondorioz, aurrekaririk gabeko osasun-larrialdia sortu da, baina baita larrialdi sozial eta ekonomikokoa ere. Horren aurrean, hirugarren sektore sozialeko erakundeok eta erakunde publikoek pertsona zaurgarrienen premiei erantzuteko ahalegin handiagoa egin behar izan dugu.

Covid-19aren ondorioek agerian utzi dituzte gainditu gabeko ikasgaiak funtsezko sektoreetan, hala nola enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza edo gizarte-zerbitzuak, arrakala digitala, eta gizarte osoa babesteko politika publikoak indartzearen beharra, pertsona ahulenak bereziki.

Sareen Sareak pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako legebiltzar baten eta gobernu baten aldeko apustua egiten du. Horien helburu nagusia gizarteratze eta gizarte-kohesio mailak handitzea eta berdintasuna eta eskubideen berme eraginkorra izatea nahi dugu. Gizarte-politiken garapena bermatuko duten erakunde publikoak behar ditugu, baliabideak murriztu gabe eta estrategia zein helburu argiekin.

Zentzu horretan, proposamen dekalogo bat helarazi diegu euskal alderdi politiko nagusietako lehendakarigaiei, euren hauteskunde programetan kontuan har ditzaten.

Dekalogoa PDF formatuan ikusi

Dekalogoaren bideoa ikusi

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados