Urriak 17: Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

JUSTIZIA SOZIALA ETA POBREZIA DESAGERRARAZTEAREN ALDE LAN EGINEZ

Milioika pertsona duintasunez bizitzeko oinarrizko baliabiderik gabe bizi dira

Irakurketa erraza ikusi

Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da.

Euskal gizartea solidarioa da eta hainbat kolektibotatik mobilizatzen dira desberdintasunaren aurka borrokatzeko.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek pobrezia-egoeran dauden pertsonak ahalduntzeko egiten duten lana azpimarratu nahi dugu.

EITBrako iragarki berri bat egin dugu, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Bideoa ikusi.

Urriaren 17a Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta iragarki berri bat estreinatu dugu EITBn, Euskadiko hirugarren sektore sozialak desberdinkerien aurka egiten duen lana aldarrikatzeko.

Pobrezia arazo estrukturala eta dimentsio anitzekoa da, horren arrazoiak diru-sarrera faltatik haratago baitoaz. Mundu osoan milioika pertsonak ez dute duintasunez bizitzeko oinarrizko baliabiderik eta euren eskubideak urratzen dizkieten hainbat kausa pairatzen dituzte, pairatzen duten pobrezia-egoera iraunaraziz: lan-prekarietatea; lan-baldintza arriskutsuak; elikagairik eza; edo etxebizitza ez-segurua, esaterako.

Pandemiaren egungo testuinguruak, ingurumen-krisiarekin batera, desberdinkeria eta pobrezia areagotzen ditu. Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek pobrezia desagerrarazteko eta pertsona zaurgarrienei laguntzeko egiten duten lana aldarrikatu nahi dugu.

Gainera, pobrezia-egoeran dauden pertsonak ahalduntzea ezinbestekoa da konponbideak bilatzeko. Hori dela eta, nabarmentzekoa da hirugarren sektore sozialak lan egiten duen lana, inor atzean geratuko ez den gizarte baten eraikuntzan pertsona horien partaidetza eta aldaketarako gaitasunak sustatuz.

Urriaren 17a Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Sareen Sareak iragarki berri bat egin du EITBrentzat, aurretik azaldutako guztia aldarrikatzeko helburuarekin. Ondorengo estekan ikus dezakezu bideoa. Era berean, bat egiten dugu NBEren #PobreziarekinAmaitu (#EndPoverty) kanpaina digitalarekin, justizia sozialaren alde borrokatzearen garrantzia ikusarazteko.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados