Logo Euskal Gorrak

EUSKAL GORRAK FEDERAZIOAK SAREEN SAREAREKIN BAT EGIN DU

Azken erakunde horren sarrerarekin, dagoeneko 16 dira Sareen Sarean bildutako Euskadiko sareak

Irakurketa erraza

Sareen Sarearen Batzar Nagusiak Euskal Gorrak-en sarrera onartu du urriaren 21ean.

Erakunde horrek EAEko pertsona gorren elkarteak ordezkatzen ditu. Haren lana da lurralde osoko gorrei gutxieneko zerbitzu-maila bat bermatzea..

Azken erakunde horren sarrerarekin, dagoeneko 16 dira Sareen Sarean bildutako Euskadiko sareak.

Euskal Gorrak-en sarrerak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartu eta handitu egin du.

Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak elkarteko presidentea Euskadiko pertsona gorren erakundeak ordezkatuko ditu Sareen Sarean.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa, Euskal Gorrak, bazkide berri gisa sartu da Sareen Sarearen azken Batzar Nagusian.

Sareen Sarearen Batzar Nagusiak Euskal Gorrak-en sarrera onartu du urriaren 21ean. Hortaz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sareak pertsona gorren kolektiboa batu du elkartean dauden gainerako esparruetara: garapenerako lankidetza, gizarteratzea, adinekoak, desgaitasuna, familia ugariak, aisialdi sozio-hezitzailea gazteekin eta haurrekin, eta ekonomia soziala eta solidarioa, besteak beste. Azken erakunde horren sarrerarekin, dagoeneko 16 dira Sareen Sarean bildutako Euskadiko sareak.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa, Euskal Gorrak, 1980an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Erakundeak EAEko Pertsona Gorren Elkarte guztiak ordezkatzen eta koordinatzen ditu, eta autonomia erkidegoko pertsona gorrei gutxieneko zerbitzu-maila bermatzea du helburu. Hori guztia, euren erabateko gizarteratzea eta partaidetza lortzeko, pertsona gorren elkarte-mugimendua defendatuz eta sustatuz.

Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak elkarteko presidentea Euskadiko pertsona gorren erakundeak ordezkatuko ditu Sareen Sarean. "40 urte bete ditugun urte honetan, zalantzarik gabe, oso une garrantzitsua da pertsona gorren kolektiboa Sareen Sarean sartzeko. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sarean egoteak aberastu egiten gaitu, eta bertan dauden gainerako esparruekin elkarlanean aritzeko aukera ematen digu ", azaldu du Bedialaunetak Euskal Gorrak elkartearen sarrera batzarrean onartu ostean.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados