Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren aldeko manifestua

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN ALDEKO MANIFESTUA

Joan manifestusoziala.eus webgunera eta adierazpena sinatu

Irakurketa erraza ikusi

Covid-19ren pandemiak ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko handiak eragin ditu gizarte osoan, bereziki pertsona zaurgarrienengan.

Ondorio horiek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek ere pairatzen dituzte.

Horregatik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren aldeko adierazpena bat argitaratu dugu, pandemiaren eraginaren aurrean.

Zure sinadurarekin lagundu gaitzakezu, Covid-19ren krisiari aurre egiteko proposamenen dokumentu bat.

Lagun iezaguzu gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei babesa emateko manifestua sinatuz.

Covid-19ren pandemiak ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko handiak eragin ditu gizarte osoan. Bereziki, pertsona zaurgarrienengan, baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeetan ere. Hori dela eta, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareen sareak Covid-19ren krisiari aurre egiteko proposamenen dokumentu bat onartu genuen, eta pandemiaren eraginaren aurrean Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala babesteko manifestua jasotzen duen webgune bat martxan jarri dugu, erakundeen zein pertsona fisikoen atxikimenduak jasotzeko helburuarekin.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sare eta erakundeetatik ahalik eta atxikimendu gehien lortu nahi ditugu. Horregatik, zuen erakundeetatik babesa ematera gonbidatzen zaituztegu, eta modu pertsonalean ere egin dezakezue. Horretarako, zuen oinarri sozialaren artean zabaltzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Manifestua ikusi eta sinatu

Manifestua PDF dokumentuan ikusi

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados