1205 irudia

EHSSk BERE EGUN HANDIA OSPATUKO DU MAIATZAREN 14AN, DONOSTIAKO KURSAALEAN

0512aren bigarren ediziorako izena eman daiteke dagoeneko

Ikusi irakurketa erraza

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak maiatzaren 14an ospatuko du, astelehena, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNA-0512, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Pasa den urtean Bilbon antolatu zen ekitaldia, lehen aldiz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen onarpenaren urteurrenarekin bat etorriz, 2016ko maiatzaren 12an izan baitzen.

Sareen Sareak antolatutako Hirugarren Sektore Sozialaren eguna “elkarrekin egoteko aukera ona da, egunez egun 3.000 euskal erakundek baino gehiagok egiten dugun lana ikusarazi eta babesteko eguna; gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaileago baten alde egiten dugun lana, hain zuzen”. Sareen sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen dugun guztiok gonbidatu nahi gaitu parte hartzera, baita euskal erakundeetako eta gizarte osoko ordezkariak ere. Pasa den urtean, Iñigo Urkullu, Lehendakaria, eta Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea izan ziren gurekin.

Aurtengo leloa ere “Zoragarria da parte sentitzea” izango da. Zoragarria baita etorkizun sentitzea, independente izatea, etxean bezala sentitzea, hile bukaerara iristea … eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareen ekarpenaren emaitza diren beste sentsazio asko. Ekitaldiaren berri zehatzagoa emango dizuegu datozen asteetan zehar burutuko dugun kanpainaren bidez.

Ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea, formulario honen bidez.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados