Feria solidariaren kartela

Ekonomia Solidarioaren Azoka Gasteizera itzultzen da

Ekonomia Solidarioaren Azoka Gasteizera itzultzen da VI. edizioan. Ekainaren 23an ospatuko da, Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian.

Ikusi irakurketa erraza

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da.

Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen errealitate sozioekonomiko bat da.

Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du.

Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.

Horregatik, aurtengo leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura - Otra economía para un mundo mejor" da.

11etatik aurrera parte-hartzaileen standak bisita daitezke eta programatutako jardueretan parte har daiteke.

Horrez gain, gure entitateetan ardurak lantzean enfasi berezia egingo dugu.

Ekainaren 23an Gasteizen elkartuko gara, goazen azokara!

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da.

Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik, aurtengo leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura - Otra economía para un mundo mejor" da.

11etatik aurrera parte-hartzaileen standak bisita daitezke eta programatutako jardueretan (solasaldi kooperatiboak, kale-antzerkia, txikigunea,…) parte har daiteke. Horrez gain, gure entitateetan ardurak lantzean enfasi berezia egingo dugu.

Ekainaren 23an Gasteizen elkartuko gara, goazen azokara!.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados