ONCE sariak 2016

ONCE Sari Solidarioen banaketa

Sarituak: Peñascal, Lantegi Batuak, Sabin Ipiña, Aratekoa eta Objetivo Euskadi

Ikusi irakurketa erraza

Instituzioen eta Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen ordezkaritza ugari bildu ziren Bilboko BBK Aretoan, ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioen banaketan.

Ekitaldia Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak zuzendu zuen.

Aurtengo edizioan, honakoak izan ziren sarituak: Peñascal Kooperatiba (Instituzio, Erakunde, Elkarte, GKEen kategorian); “Objetivo Euskadi”, Euskal Telebistako saioa (Komunikazio kategorian); Sabin Ipiña (Pertsona Fisikoen kategorian); Lantegi Batuak (Enpresa kategorian), eta Arartekoa (Administrazio Publikoen kategorian).

Sariak honakoek banatu zituzten: Eusko Legebiltzarreko presidenteak; Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika sailburuak; Gonzalo Rodriguez, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko Sareen Sareko Presidenteak (ekitaldiaren erakunde antolatzailea); Jose Luis Pinto, ONCEren Presidenteordeak; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidenteak.

ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioak kalifikatzen aritu zen epaimahaia honakoek osatu zuten: Pedro Ontoso, El Correo egunkariko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilbao Herri Irratiko ‘Egunon Bizkaia' irratsaioko eta Begirada.org webguneko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE Euskadiko Lan Sozietateak taldeko gerentea; Juan Carlos Sola, EDEKAren ordezkaria; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiaren zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko unibertsitateko Aisialdi eta Urritasun Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko kontseilari nagusia; Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidentea; eta Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiren Lurralde-ordezkaria.

Instituzioen eta Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen ordezkaritza ugari bildu ziren Bilboko BBK Aretoan, ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioen banaketan parte hartzeko, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak zuzendu zuen ekitaldia.

Aurtengo edizioan, honakoak izan ziren sarituak: Peñascal Kooperatiba (Instituzio, Erakunde, Elkarte, GKEen kategorian); “Objetivo Euskadi”, Euskal Telebistako saioa (Komunikazio kategorian); Sabin Ipiña (Pertsona Fisikoen kategorian); Lantegi Batuak (Enpresa kategorian), eta Arartekoa (Administrazio Publikoen kategorian).

Saridunek euren ibilbideetan burututako lanaren aitortza publikoa jaso zuten eta, hartara, sariak banatzen honakoak izan ziren: Eusko Legebiltzarreko presidentea; Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika sailburua; Gonzalo Rodriguez, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko Sareen Sareko Presidentea (ekitaldiaren erakunde antolatzailea); Jose Luis Pinto, ONCEren Presidenteordea; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidentea.

ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioak kalifikatzen aritu zen epaimahaia honakoek osatu zuten: Pedro Ontoso, El Correo egunkariko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilbao Herri Irratiko ‘Egunon Bizkaia' irratsaioko eta Begirada.org webguneko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE Euskadiko Lan Sozietateak taldeko gerentea; Juan Carlos Sola, EDEKAren ordezkaria; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiaren zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko unibertsitateko Aisialdi eta Urritasun Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko kontseilari nagusia; Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidentea; eta Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiren Lurralde-ordezkaria.

Informazio gehiago

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados