Hirugarren Sektore Sozialeko Legearen aurkezpena Lakuan

Ehun erakundetik gora Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legearen aurkezpenean

ikusi irakurketa erraza

150 pertsona baino gehiago izan ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legearen aurkezpen-jardunaldian.

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak eta Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak, Sareen Sareko zein Elkarrizketa Zibileko Mahaiko presidenteak, inauguratu zuten jardunaldia.

Lehenengo Legearen oinarrien aurkezpena egin zen; ondoren, egindako ekarpenen zentzua azaltzeko aukera izan zuten arauaren tramitazioan esku hartu duten legebiltzarkideek; eta, azkenik, hirugarren gizarte sektorearen eta erakundeen arteko lankidetzari buruzko mahai-ingurua egin zuten instituzioetako eta sektoreko sareen ordezkariek.

Sailburuak nabarmendu zuenez, “Euskadiko hirugarren gizarte sektoreak gizarte bidezko, solidario, kohesionatu eta parte-hartzaileago bat eraikitzera bidean egiten duen lanaren aitortza da” Lege hau. Eta Sareen Sareko presidenteak, bere aldetik, “gizarte sektorearentzako estatutu juridiko bat izatearen garrantzia" azpimarratu nahi izan zuen.

 

150 pertsona baino gehiago izan ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legearen aurkezpen-jardunaldian. Ekitaldia Lakuako areto nagusian burutu zen eta bertan izan ziren sektoreko sare eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, toki, foru zein erkidego mailako administrazioetako kargu tekniko eta politikoak, izapide-aldian lege-testua negoziatu duten talde parlamentarietako kideak eta ekitaldira gonbidatutako beste zenbait gizarte eragiletako ordezkariak.

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak eta Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak, Sareen Sareko zein Elkarrizketa Zibileko Mahaiko presidenteak, inauguratu zuten jardunaldia. Ekitaldia atal ezberdinetan bereizi zen: lehenengo Legearen oinarrien aurkezpena egin zen; ondoren, egindako ekarpenen zentzua azaltzeko aukera izan zuten arauaren tramitazioan esku hartu duten legebiltzarkideek; eta, azkenik, hirugarren gizarte sektorearen eta erakundeen arteko lankidetzari buruzko mahai-ingurua egin zuten instituzioetako eta sektoreko sareen ordezkariek.

Sailburuak nabarmendu zuenez, “Euskadiko hirugarren gizarte sektoreak gizarte bidezko, solidario, kohesionatu eta parte-hartzaileago bat eraikitzera bidean egiten duen lanaren aitortza da” Lege hau. Eta Sareen Sareko presidenteak, bere aldetik, “gizarte sektorearentzako estatutu juridiko bat izatearen garrantzia" azpimarratu nahi izan zuen.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados