Batzar Orrokorrak

BFA-K BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA ARAUTZEKO DEKRETUA ONARTU DU.

Batzar Nagusiek eskatu dute deialdia ahalik eta lasterren egiteko

ikusi irakurketa erraza

Urriaren 18an Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua batzartu zen. Bilera honetan onartu egin du Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia (EZM) arautzen duen dekretua.

Horrela izanik, Aldundiaren eta hirugarren gizarte sektorearen arteko elkarrizketa eta kooperaziorako organo hori martxan jartzen duen lehenengo lurralde historikoa da Bizkaia.

Lurraldeetako elkarrizketa zibilerako mahaiak eratzea Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko Legean jasota dago. Gaur egun Euskadiko EZM soilik ari da funtzionatzen.

Bizkaiko EZMren buru Unai Rementeria ahaldun nagusia arituko da, eta hirugarren gizarte sektoreko sareek eta Gizarte Ekintza, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun arloetako Foru sailetako arduradunek osatuko dute.

Urriaren 19an, Batzar Nagusien osoko bilkurak politikari guztiek adostutako testu bat eman du ontzat, Gizarte Ekintza sailari eskatuz Mahaia biltzeko deialdia “ahalik eta arinen” egin dezan, lanerako plan propioa lantzeko.

Testuaren amaieran zera esan dute: “Batzar Nagusi hauek berretsi egin nahi dute ekimen honen baliagarritasuna eta organo horri eskatu nahi diote gizarte esku-hartze arloko ekimenak eta politika sozialak bideratu, ebaluatu eta sustatzeko ekimenak garatzeko”.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, urriaren 18an egindako azken bileran onartu egin du Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia (EZM) formalizatu eta arautzen duen dekretua.

Horrela izanik, Aldundiaren eta hirugarren gizarte sektorearen arteko elkarrizketa eta kooperaziorako organo hori martxan jartzen duen lehenengo lurralde historikoa da Bizkaia. Lurraldeetako elkarrizketa zibilerako mahaiak eratzea Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko Legean jasota dago, Eusko Legebiltzarrak maiatzean onartua. Gaur egun Euskadiko EZM soilik ari da funtzionatzen.

Bizkaiko EZMren buru Unai Rementeria ahaldun nagusia arituko da, eta hirugarren gizarte sektoreko sareek eta Gizarte Ekintza, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun arloetako Foru sailetako arduradunek osatuko dute.

Dekretu arautzailea onartu eta hurrengo egunean, Batzar Nagusien osoko bilkurak politikari guztiek adostutako testu bat eman du ontzat, Gizarte Ekintza sailari eskatuz Mahaia biltzeko deialdia “ahalik eta arinen” egin dezan, lanerako plan propioa lantzeko

Testuaren amaieran zera esan dute: “Batzar Nagusi hauek berretsi egin nahi dute ekimen honen baliagarritasuna eta organo horri eskatu nahi diote gizarte esku-hartze arloko ekimenak eta politika sozialak bideratu, ebaluatu eta sustatzeko ekimenak garatzeko”.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados