gizatea kanpaina kartela

Gizateak “Gizarte hobeagoaren alde ari gara lanean” kanpaina abiatu du

Kanpainak, egoera zailean dauden pertsonek enplegua errazago aurkitzea bultzatu nahi du.

ikusi irakurketa erraza

Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea da. Gizateak “Gizarte hobeagoaren alde ari gara lanean” kanpaina abiatu du. Lanbidek-Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartzen eta finantzatzen du. Kanpaina honekin egoera zailean edo baztertuta dauden pertsonek enplegua errazago aurkitzea bultzatzeko.

Informazio kanpaina Euskadiko erakunde publikoei dago zuzenduta.

Gizateak, gizarteratzearekin konpromisoa erakusten duten erakunde publikoak eta pribatuak aintzatetsiko dituen zigilua sortu du.

Une honetan, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek eskaintzen dituzten produktuen eta zerbitzuen bezeroen %81 bezero pribatuak dira eta %19 soilik dira sektore publikoko erakundeak.

Informazio kanpaina horren bitartez, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek sektore publikoarekin duten lankidetza handitzea bilatzen dute. Kontratazio publikoa, gure gizartean egoera txarrenean dauden taldeentzat enplegua sortzeko orduan bere eragin potentzial guztia garatuko duen benetako tresna politikoa bilakatzea lortu nahi da.

Gero eta gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa bilatzeko prozesuan, Gizateak, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak “Gizarte hobeagoaren alde ari gara lanean” kanpaina,...

Lanbidek-Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartzen eta finantzatzen duen ekimena, abiatu du, egoera zailean edo baztertuta dauden pertsonek enplegua errazago aurkitzea bultzatzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen eta administrazio publikoaren arteko lankidetzaren bitartez.

Informazio kanpaina Euskadiko erakunde publikoei dago zuzenduta, eta kontrata daitezkeen zerbitzuak, eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei esker gaur egun lanean ari diren pertsonak protagonista dituzten zenbait bide jasotzen ditu. Horrez gain, administrazio publikoak kontratu publikoen bitartez enpresa horiek bultzatzera animatzeko xedez, Gizateak, gizarteratzearekin konpromisoa erakusten duten erakunde publikoak eta pribatuak aintzatetsiko dituen zigilua sortu du.

Une honetan, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek eskaintzen dituzten produktuen eta zerbitzuen bezeroen %81 bezero pribatuak dira (enpresak, erakunde pribatuak eta norbanakoak) eta %19 soilik dira sektore publikoko erakundeak. Informazio kanpaina horren bitartez, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek sektore publikoarekin duten lankidetza handitzea bilatzen dute, kontratazio publikoa, gure gizartean egoera txarrenean dauden taldeentzat enplegua sortzeko orduan bere eragin potentzial guztia garatuko duen benetako tresna politikoa bilaka dadin.

Izan ere, kontratazio publikoak oso leku garrantzitsua betetzen du ekonomian, administrazio publiko guztiek BPGaren %18 inguru hartzen baitute. Hori dela eta, erakunde publiko batek kontratu bat esleitzen duen bakoitzean, eragin handia sortzen du merkatuan eta ingurunean.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados