argazkia fges ordezkariak

SAREEN SAREA EKONOMIA SOZIALAREN FORO GLOBALEKO ORDEZKARIEKIN BILDU DA

Ikusi irakurketa erraza

Otsailaren 3an, Sareen Sareko presidentea, Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko (GSEF) ordezkariekin batzartu zen.

GSEF nazioarteko elkarte egonkorra da, Seulen egoitza duena. Tokiko gobernuak eta gizarte zibileko eragileak barne hartzen ditu eta ekonomia sozial eta solidarioa du ardatz, tokiko ekonomiaren garapenerako funtsezko faktore moduan.

Lehenengo topaketa hori 2018aren amaieran Bilbon egingo den topaketa handi baten aurrekaria izan da. Ekitaldi hori nazioarteko erreferente izango da Hirugarren Sektorean maila sozial, ekonomiko eta mediatikoan.

Aurreko topaketa Montrealen izan zen, 2016ko irailean. 62 herrialde eta 330 hiritatik bertaratutako 1.500 pertsonak parte hartu zuten, foroaren gai nagusiaren inguruan eztabaidatzeko: tokiko gobernuen eta ekonomia sozialaren eragileen arteko kolaborazioa, hirien garapenerako.

Sareen Sarea erakundea GSEF2018 ekitaldirako tokiko antolakuntza Batzordeko kideetako bat da.

Otsailaren 3an Gonzalo Rodríguez, Sareen Sareko presidentea, Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko (GSEF) ordezkari Laurence Kwark eta Suhyun Kimekin batzartu zen.

GSEF nazioarteko elkarte egonkorra da, Seulen egoitza duena. Tokiko gobernuak eta gizarte zibileko eragileak barne hartzen ditu eta ekonomia sozial eta solidarioa du ardatz, tokiko ekonomiaren garapenerako funtsezko faktore moduan.

Lehenengo topaketa hori 2018aren amaieran Bilbon egingo den topaketa handi baten aurrekaria izan da. Ekitaldi hori nazioarteko erreferente izango da Hirugarren Sektorean maila sozial, ekonomiko eta mediatikoan.

Aurreko topaketa Montrealen izan zen, 2016ko irailean. 62 herrialde eta 330 hiritatik bertaratutako 1.500 pertsonak parte hartu zuten, foroaren gai nagusiaren inguruan eztabaidatzeko: tokiko gobernuen eta ekonomia sozialaren eragileen arteko kolaborazioa, hirien garapenerako.

Sareen Sarea erakundea GSEF2018 ekitaldirako tokiko antolakuntza Batzordeko kideetako bat da.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados