emakumea eta osasun mentala

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Buruko osasun arazoa duten emakumeei eragiten dien “diskriminazio bikoitzari” aurre egiteko neurriak eskatu ditu Fedeafesek.

Ikusi irakurketa erraza

Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioa da. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuz, emakume hauek indarkeriaren biktima izateko duten arriskuaz ohartarazi nahi ditu administrazioak, eta egoera horiek ekiditeko behar adina neurri hartzeko eskatu du.

Kolektibo honen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko lanean dihardu Fedeafes. Baita buru gaixotasuna duten emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko ere.

Avifes, Agifes, Asafes eta Asasam elkarteak batzen ditu federazioak. Azken urteotan, hainbat azterlan gauzatu ditu gai anitzen inguruan. Ikerketa horietan lortutako datuen arabera, Fedeafesetik jakinarazi dute kolektiboari zuzendutako zerbitzuak eta enplegu-baliabideak baliatzeko garaian, alde nabarmena dagoela emakumeen eta gizonezkoen artean. Gizonezkoen kopurua bikoitza da, hain zuzen.

Hala ere, genero-ikuspegia barneratzea buruko osasun arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean beharrezkoa dela jakinarazten dute. Federazioak adierazi duen moduan, emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar da euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste.

Zentzu horretan, emakume hauek gizartean jasaten duten “diskriminazio bikoitza” salatu du euskal federazioak; euren diagnostikoagatik eta emakume izateagatik pairatzen duten desberdintasun egoera, hain zuzen.

 

Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuz, emakume hauek indarkeriaren biktima izateko duten arriskuaz ohartarazi nahi ditu administrazioak, eta egoera horiek ekiditeko behar adina neurri hartzeko eskatu du.

Kolektibo honen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko lanean dihardu Fedeafes, baita buru gaixotasuna duten emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko ere. Azken urteotan, Avifes, Agifes, Asafes eta Asasam elkarteak batzen dituen federazioak hainbat azterlan gauzatu ditu gai anitzen inguruan: berdintasuna, emakumeen aurkako biolentzia, bizi-kalitatea eta enplegua. Emakumeek bizi duten desberdintasun egoera aztertu nahi izan du Fedeafesek, eta baita emakume hauen aurkako indarkeria ere. Ikerketa horietan lortutako datuen arabera, Fedeafesetik jakinarazi dute kolektiboari zuzendutako zerbitzuak eta enplegu-baliabideak baliatzeko garaian, baita enplegu normalizatuan ere, alde nabarmena dagoela emakumeen eta gizonezkoen artean. Gizonezkoen kopurua bikoitza da, hain zuzen.

Hala ere, genero-ikuspegia barneratzea buruko osasun arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean beharrezkoa dela jakinarazten dute. Federazioak adierazi duen moduan, emakume hauen parte-hartzea bultzatu behar da euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko oinarrizkoak diren arloetan: enpleguan, prestakuntza-programetan eta baliabide okupazionaletan, besteak beste.

Zentzu horretan, emakume hauek gizartean jasaten duten “diskriminazio bikoitza” salatu du euskal federazioak; euren diagnostikoagatik eta emakume izateagatik pairatzen duten desberdintasun egoera, hain zuzen.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados