Erakunde-agiriak

Sareen Sarea erakundeak 2014ko apirilaren 8an onartu zituen sorrera estatutuak eta Euskal Herriko Erregistro Orokorrean erregistratuta dago B/18.504/2014 zenbakiarekin. Hirugarren Gizarte-sektorearen euskal sareen estatutuaren helburuak honakoak dira:

  • Iritzia sorraraztea eta politika publikoengan eragitea, batez ere, politika sozialen proposamenetan eta gizarte-bazterkeriaren salaketetan.
  • Hirugarren Gizarte-sektorearen (HGS) erakundeetarako eta beraien ekimenen garapenerako marko legala hobetzea.
  • Parte hartzea eta borondatezko lana bultzatzea, eta, HGSren parte izan edo ez, profesionalen prestakuntza bermatzea.
  • Gaur egun Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta gainerako administrazio publikoekin dugun harremana ezarri eta hobetzea, hauek HGSri eragiten dieten helburuetan bitartekari bezala onartu gaitzaten.
  • HGSren esparruko ekimen, misio, ikuspegi eta helburuen organo eta kontseiluetan ordezkari izatea.
  • Herritarren parte-hartzeaz gain, eragile sozialekin, partidu politikoekin, unibertsitateekin, komunikabideekin eta bestelako eragileekin harremana sustatzea.
  • HGSko erakundeen eta beraien zerbitzuen beharretara egokitzen diren finantza-mekanismoak bultzatzea.
  • Erakundearen misioa eta helburuak betearazten dituzten ekintza guztiak bultzatzea.

 

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados