Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen sareen Biltzar Orokorra erakundearen organu gorena da. Gutxienez, urtean behin batzen da eta erabat integratuta dago kide diren erakundeetan.
Zuzendaritza gebernatze organua da, Biltzar Orokorraren agindupean, erakundearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituena. Kide diren erakundeak soilik izan daitezke organuaren parte. Zuzendaritza erakunde horietan integratuta egongo da, aukeratutako persona fisiko batek ordezkatuko duelarik. Gutxienez, hiru hilabetez behin batu beharko dute, jardueren garapen egokiak ahalbidetzen badute. Normalean hilabetean behin batzen dira.
Gaur egun Zuzendaritza osatzen dute:
Sareen Sareak gaur egun bi pertsona ditu beretzat lanean Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen eguneroko lanak aurrera eramateko.
Koordinatzailea
Portugaleten jaioa, Kazetaritzan doktorea da (EHU). 2002an argitaratu zuen tesia prentsa sozialaren eta etxerik gabeko pertsonen inguruan; errealitate sozial horrekin lotura izan du laurogeiko hamarkadatik. 2003 eta 2015 artean, RAIS Euskadi elkartearen koordinatzailea izan da. Erakunde horrek gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden pertsonekin lan egiten du. Aldi horretan, gainera, RAIS Fundazioaren Patronatuan, EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordean eta BesteBi egoitza-inklusioaren aldeko plataforman ere parte hartu du. 2015eko uztailetik Sareen Sareako koordinatzailea da.
Komunikazio teknikaria eta kudeaketako laguntza
Bilbon jaioa, Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. ETBn, Canal Bizkaian eta eitb.eus komunikabideetan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ikus-entzunezko hainbat proiektu ere egin ditu eta euskararen sustapenari lotutako kultur proiektuetan parte hartu du boluntario gisa. 2010az geroztik, komunikazio korporatiboan aritu da Euskadiko hainbat gizarte-erakundetan. 2020an, Sareen Sarean sartu zen komunikazioko eta kudeaketako laguntzarako teknikari gisa.