Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorea

Herritarren ekimenetik abiatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeek osatzen dute. Interes orokorra eta, pertsona guztien baina, batez ere, egoerarik ahulenetan daudenen eskubideak bultzatzen dituzte.

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko erakundeak boluntarioek osatzen dituzte nagusiki; bazterkeria egoera anitzetan daudenek, urritasun, mendekotasun edo babesgabeko egoeran daudenek edota ordaindutako profesional eta bazkideek, hain zuzen.

Erakunde hauek esku-hartze sozialarekin lotutako interes orokorreko ekintzak egiten dituzte; hau da, zerbitzu sozialetakoak, enplegurako sarbidearekin lotutakoak eta eskubide zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalei lotutako beste edozein ekimen; parekidetasunaren eta ez-diskriminazioaren egoera lortzeko.

Sektore publikotik (Lehen sektorea) eta merkataritza- eta irabazi-sektoretik (Bigarren sektorea) bereizten da. Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen Liburu Zuriak ematen ditu Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko datuak: 3.500 erakunde daude Euskal Autonomia Erkidegoan zehar lanean, bertan egoitzak dituztelarik, eta 125.000 boluntario eta 36.000 langile biltzen ditu orotara. CAPVren PIBaren 2,2% ordezkatzen dute.

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados