Gobernu Irekirako Aliantzak

Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) Euskadi hautatu du tokiko gobernuetarako bere programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean.

Baterako hautagaitza talde bultzatzaileak aurkeztu zuen, eta Euskadiko hiru administrazio mailek (autonomikoa, foru mailakoa eta tokikoa) osatu.

Erakunde arteko proiektu horren helburua da herritarrek informazio publikora duten irisgarritasunean eta gardentasunean aurrera egitea; partaidetza publikoan eta kalitate demokratikoan aurrera egitea; gai publikoekiko gertu sentitzen ez diren pertsonak barneratzea; administrazioen eta gizartearen arteko lankidetzarako irtenbideak bilatzeko lanean aurrera egitea gero eta konplexuagoak diren arazo eta behar sozialekin lotuta; Euskadiko administrazioen kanpoko eta barruko prozedurak digitalizatzea; eta erakundeen eta arduradun publikoen kredituaren eta ekintza publikoaren balioa handitzen lagunduko lukeen eredurantz aurrera egitea.

open government partnership

Euskadiko administrazio ugarik jarri ditu abian horrekin lotutako proiektuak bere kabuz. Kasu honetan, erakunde maila guztiek partekatzen duten konpromisoa da eta horrek bere horretan balioa du. Era berean, prozesu osoa antolatuta eta antolatu gabe dauden hiritarrekin batera elkarrekin sortu eta partaidetu beharko litzatekeen balioa da bere horretan.

SAREEN SAREAk modu aktiboan hartu du parte OGP EUSKADI 2018-2020 EKINTZA PLANA beste batzuekin batera sortzeko fasean. Horrekin lotuta, 2018ko maiatzetik aurrera irekita egon den prozesuan eratu ziren Ohiko Foroan eta Foro Irekian hartu du parte herritarren ordezkari gisa.

Aipatutako plana abuztuaren 31n nazioarteko OGPak aurkeztu eta onartu zuen eta OGP Euskadiren bost konpromiso biltzen ditu:

- 1. KONPROMISOA: KONTUAK EMATEA agintaldiko planen bidez.

- 2. KONPROMISOA: OPEN DATA EUSKADI ETA LINKED OPEN DATA.

- 3. KONPROMISOA: HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN ilab-a EUSKADIN.

- 4. KONPROMISOA: OPEN ESKOLA (Herritarrentzat irekitako eskola)

- 5. KONPROMISOA: INTEGRITATEAREN EUSKAL SISTEMA

Bost konpromiso horiek lantzeko, uneoro herritarrek parte hartzeko irekita dauden konpromisoaren araberako bost talde eratu dira. SAREEN SAREAk lantalde horietan eta Ohiko Foroan hartzen du parte. Ohiko Foroa eztabaidarako organoa da eta planaren ezarpenaren jarraipena egiteaz gain, eztabaidarako eta hobetzeko proposamenak egiten ditu.

Honekin batera, OGP EUSKADI 2018-2020 EKINTZA PLANA eta HERRITARRENTZAKO BERTSIOA aurkezten dizkizuegu. Irisgarriago eta ulergarriago izateko asmoz prestatu dugu. Era berean, OGP EUSKADIren webgunera joateko esteka ere azaltzen da, prozesuaren jarraipena egin ahal izateko dokumentaziora, bileretara eta abarretara sarbidea izateko.

 

OGP EKINTZA PLANA EUSKADI 2018-2020

OGP EKINTZA PLANA EUSKADI 2018-2020 (hiritarrentzako laburpena)

OGP EUSKADIREN WEB GUNEA

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados